Donegal konderria
Donegal konderria | |||
---|---|---|---|
Irlandako Errepublika | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika | ||
Province of Ireland | Ulster | ||
ISO 3166-2 | IE-DL | ||
Hiriburua | Lifford | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 54°55′N 8°00′W / 54.92°N 8°W | ||
Azalera | 4.861 km² | ||
Mugakideak | Leitrimeko konderria, Fermanagheko konderria, Tyroneko konderria, Derryko konderria eta Ipar Irlanda | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 161.137 | ||
Dentsitatea | 33,15 bizt/km² | ||
Matrikula | DL | ||
donegal.ie |
Donegal konderria (gaeleraz Dún na nGall) Irlandako ipar-mendebaldean dago kokatuta, Ulsterreko probintzian. 1920an Irlandako Errepublikaren parte izatea erabaki zuen. 4.841 km2-ko azalera dauka eta 161.137 biztanle zituen 2011an (33,28 biz./km2).
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Natura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ulsterreko konderririk handiena eta menditsuena da. Bi mendizerrak zeharkatzen dute konderria, Derryveagh mendiak iparraldean eta Bluestack mendiak hegoaldean. Mount Errigal (749 m) da mendirik garaiena. Kostalde bihurria du, itsas golko aipagarrienak Swilly eta Foyle aintzirak dira, eta bien artean Inishowen penintsula dago.
Hiriak eta herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lifford/Leifear dauka hiriburu eta Letterkenny/Leitir Ceanainn hiri nagusi . Hauek dira beraz hiri eta herri handienak:
- Letterkenny/Leitir Ceanainn (19.588 biztanle)
- Buncrana/Bun Cranncha (6.839)
- Lifford/Leifear (4.837), hiriburua
- Ballybofey/Bealach Féich (4.176)
- Donegal/Dún na nGall (2.339)
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarritan Tirconaill konderria (irlanderaz Contae Thír Chonaill) izena eman izan zaio, izan ere bertako antzinako erregea Thír Chonaill izan baitzen. Dena den irlandako leinurik ezagunenetakoaren lurrak izan dira historian zehar, O'Donnell leinuarenak (Clann Ó Domhnail) hain zuzen ere. 1600 inguruan Irlandako leinurik aberats eta indartsuena izan zen, Tyroneko konderrian zegoen O'Neill leinuarekin batera. O'Donnelldarrek beren Donegalgo gaztelutik Ulsterreko erresuma gaeliko bakarrean mendeetan zehar ezarri zuten beren agintea harik eta 1607an britainiarrek eskuratu zuten arte. Konderria bera 1585ean eratu zuten ingelesek baina hogei urtetan ez ziren gai izan kontrola ezarri eta O'Donnelldarrak kanporatzeko. 1610tik aurrera kolonizazio gogorra pairatu zuen konderriak.
1841-45 urte arteko Gosete Handiak gogor jo zuen Donegalen eta jende askok lurra utzi zuen Derryko kaira joan eta atzerrira emigratu zutelarik. Eskoziar jatorriko pertsona asko beren sorterrira itzuli ziren, Glasgowra hain zuzen ere. Hainbat herri betirako despopulatu ziren.
Irlandako zatiketa gertatu zenean Donegaldarrek Irlandako Errepublikan sartzea erabaki zuten. Erabaki honek ekonomikoki eragin handia izan zuen konderrian, izan ere mendeetan zehar konderriaren metropoli lanak egin izan zituen Derryrengandik banatuta gelditu baitzen. Honetaz gain isolaturik ere gelditu zen, izan ere kilometro gutxi batzutako lotura baino ez baitu Irlandako Errepublikarekin. "Ahazturiko konderria" ezizena eman izan zaio sarritan.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irlanda osoan bezala, Donegalgo hizkuntza nagusia ingelesa den arren, gaelerak pisu handia du. Horrez gain, konderri horretan Ulsterko eskozieraren hiztunak ere badira.
Gaeltacht
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaeltachteko zati garrantzitsua da lurralde hau, eta gaeleraren hainbat hiztun biltzen ditu. Alde horretatik, nabarmentzekoa da Gaoth Dobhair/Gweedore herria (1.400 biztanle inguru 2002an), Irlanda osoko udalerri gaelikorik handiena baita.
Hurrengo herriek ere gaelikodun kopuru esanguratsua daukate:
- Árainn Mhór/Arranmore.
- Gleann Cholm Cille/Glencolmcille.
- Gort a' Choirce/Gortahork.
- Na Dúnaibh/Downings.
- Oileán Toraigh edo Tory uhartea.
- Rann na Feirste/Rannafast.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Grianan Aileachkoa, k.a. V mendeko gotorlekua
- Slieve League, 600 metrotako garaierako itsaslabarra
- Inishowen penintsula
- Glenveagh Parke Nazionala
- Glenveagh gaztelua
- Donegal gaztelua
- Malin Head, iparralderen dagoen lurmuturra
- Swilly aintzira
- Foyle aintzira
- The Rosses eskualdea
- Inishbofin uhartea
- Toraigh uhartea
- Arranmore uhartea
- Gola uhartea
Donegaldar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kolunba Ionakoa (521-597), santua eta misiolaria.
- Proinsias Ó Maonaigh (1922-2006), biolinjolea eta musikaria.
- Rory Gallagher (1948-1995), gitarrajolea.
- Seán McGinley (1952-2009), aktorea.
- Moya Brennan (1952-), abeslaria.
- Cathal O Searcaigh (1956-), olerkaria, antzerkigilea eta itzultzailea.
- Daniel O'Donnell (1961-), abeslaria.
- Enya (1961-), abeslaria.
- Mairéad Ní Mhaonaigh (1962-), biolinjolea eta Altan musika taldeko abeslaria. Proinsias Ó Maonaigh musikariaren alaba.
- Altan, folk musika taldea.
- Clannad, folk musika taldea.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Letterkennyko katedrala.
-
Arranmore uhartea.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page