[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Cé Bhréannain

Koordenatuak: 52°16′05″N 10°09′41″W / 52.268026°N 10.161409°W / 52.268026; -10.161409
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cé Bhréannain
Brandon
Cé Bhréanainn
giza kokalekua
Administrazioa
Herrialdea Irlandako Errepublika
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Irlanda
Munster
Kerryko konderria
Izen ofizialaCé Bhréannain
Jatorrizko izenaCé Bhréanainn
Posta kodeaK
Geografia
Koordenatuak52°16′05″N 10°09′41″W / 52.268026°N 10.161409°W / 52.268026; -10.161409
Map
Altuera24
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00

Cé Bhréannain (ingelesez Brandon) Irlandako Errepublikako hego-mendebaldeko Kerryko konderrian kokatzen den udalerria eta portua da. Corca Dhuibhne edo Dingle penintsulan kokatzen den Gaeltacht eremuan dago. Dingle udalerrian iparraldean kokatzen da, hain zuzen ere Brandon badiaren kostaldea eta Brandon mendiaren magalean.

Antzineko Celtic Harvest Festival jaialdia edo Féile Lughnasa (jentilen edo paganoen ospakizuna) deritzona urtero udalerri honetan eta bere inguruetan uztailaren azken igandean ospatu ohi da.

Brandon badia delakoa Kerryko konderrian dagoen Dingle penintsulako Brandon udalerritik hurbil dago.

Brandon badia Irlandako windsurf jarduerarako leku garrantzitsuenetakoa da. 2000, 2001 eta 2002. urteen artean PWA olatu profesional nabigaketa lehiaketen lekuko izan dira, bertan hainbat windsurf eskola ere badaude, euren mailak hasiberritik aurreratuen artean daudelarik. Maharees delakoan, Brandon badia eta Tralee badiaren arteko penintsula hondartsua, windusrf jardueren gehiengoa bertan burutzen da. Kokaleku nagusiak hasi hauek dira: hasiberrientzako Sandy Bay badia, maila ertain eta ur lasaieko Scraggane Bay badia eta maila aurreratua dutenentzat Brandon Bay bera dago. Surfa ere Maharees eremuan hazkunde nabarmena jasaten ari den jarduera edo kirola da, leku honetan Irlandako olatu handienak topa daitezkelarik.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cloghane eta Brandon (An Clochán agus Bhréanainn) udalerriak Frantziako Bretainia herrialdeko Plozévet udalerriarekin senidetuak daude.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]