Rock Hudson
Rock Hudson, jaiotza izenez Roy Harold Scherer Jr. (Winnetka, 1925eko azaroaren 17a - Beverly Hills, 1985eko urriaren 2a) Estatu Batuetako zinema antzezlea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Universal etxeak ekoitzitako western eta abentura filmetan parte hartu ondoren (Winchester '73, 1950; Bend of the River, 1952), Raoul Walsh zuzendariarekin egin zituen lehen lan nagusiak: Scarlet Angel, The Lawless Breed, (1952), Sea devils eta Gun Fury (1953). Douglas Sirk zuzendariak aukerako lanak eskaini zizkion eta harekin egin zituen, segur aski, filmik onenak: Magnificent Obssession (1953), Captain Lightfoot (1954), All that Heaven Allows (1954), Written on the Wind (1956).
Aipatzekoak dira ere beste zuzendari batzuekin egin zituen Giant (1956), Somethin of Value (1957), This Earth is Mine (1959), The Last Sunset (1961) eta Man’s Favorite Sport? (1964) filmak. 1966tik aurrera garrantzi handirik gabeko filmak egin zituen. 1970eko hamarkadan McMillan & Wife telesaileko protagonista izan zen.
1985eko urrian hil zen, HIESak jota; haren heriotzaren oihartzunak eritasun horren larritasunaz jabetzeko balio izan zuen[1].
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fighter Squadron (1948)
- Undertow (1949)
- One Way Street (1950)
- I Was a Shoplifter (1950)
- Peggy (1950)
- Winchester '73 (1950)
- The Desert Hawk (1950)
- Shakedown (1950)
- Tomahawk (1951)
- Air Cadet (1951)
- The Fat Man (1951)
- Bright Victory (1951)
- Iron Man (1951)
- Bend of the River (1952)
- Here Come the Nelsons (1952)
- Scarlet Angel (1952)
- Has Anybody Seen My Gal? (1952)
- Horizons West (1952)
- The Lawless Breed (1953)
- Seminole (1953)
- Beneath the 12-Mile Reef (1953)
- Back to God's Country (1953)
- Gun Fury (1953)
- The Golden Blade (1953)
- Sea Devils (1953)
- Bengal Brigade (1954)
- Magnificent Obsession (1954)
- Taza, Son of Cochise (1954)
- All That Heaven Allows (1955)
- One Desire (1955)
- Captain Lightfoot (1955)
- Written on the Wind (1956)
- Giant (1956)
- Never Say Goodbye (1956)
- A Farewell to Arms (1957)
- Something of Value (1957)
- Battle Hymn (1957)
- Twilight for the Gods (1958)
- The Tarnished Angels (1958)
- Pillow Talk (1959)
- This Earth Is Mine (1959)
- Lover Come Back (1961)
- Come September (1961)
- The Last Sunset (1961)
- The Spiral Road (1962)
- A Gathering of Eagles (1963)
- Send Me No Flowers (1964)
- Man's Favorite Sport? (1964)
- Blindfold (1965)
- A Very Special Favor (1965)
- Strange Bedfellows (1965)
- Seconds (1966)
- Tobruk (1967)
- Ice Station Zebra (1968)
- The Undefeated (1969)
- Ruba al prossimo tuo (1969)
- Hornets' Nest (1970)
- Darling Lili (1970)
- Once Upon a Dead Man (1971) (TV)
- Pretty Maids All in a Row (1971)
- Showdown (1973)
- Embryo (1976)
- "McMillan & Wife" (29 saio, 1971-1977)
- Avalanche (1978)
- "Wheels" (1978) (Telebista)
- The Martian Chronicles (1979) (Telebista)
- The Mirror Crack'd (1980)
- Superstunt II (1980)
- NBC Family Christmas (1981)
- The Star Maker (1981)
- "The Devlin Connection" (13 saio, 1982)
- World War III (1982)
- The Vegas Strip War (1984)
- The Ambassador (1984)
- "Dynasty" (14 saio, 1984-1985)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/10/20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Irazustabarrena, Nagore. Ihesa... eta HIESa. in: Argia astekaria, 1997.alea, 2005-06-19. argia.eus (Noiz kontsultatua: 2015-10-20).