[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Culleredo

Koordenatuak: 43°16′40″N 8°24′43″W / 43.2777°N 8.4119°W / 43.2777; -8.4119
Wikipedia, Entziklopedia askea
64.67.182.45 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 22:14, 15 iraila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Culleredo
Galiziako udalerrien zerrenda
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaCoruñako probintzia
AlkateaJosé Ramón Rioboo Castro (en) Itzuli
Izen ofizialaCulleredo
Posta kodea15189
INEk ezarritako kodea15031
HerriburuaCulleredo
Geografia
Koordenatuak43°16′40″N 8°24′43″W / 43.2777°N 8.4119°W / 43.2777; -8.4119
Map
Azalera63 km²
Altuera570 m
MugakideakCoruña, Arteixo, A Laracha, Cerceda, Carral, Cambre eta Oleiros
Demografia
Biztanleria30.864 (2023)
74 (2022)
alt_left 15.717 (%50,9) (%47,6) 14.685 alt_right
Dentsitatea490 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaC
culleredo.org

Culleredo A Coruñako probintziako udalerria da, 2004an 24.640 biztanle zituena eta A Coruñako eskualdean kokatua dagoena. 11 parrokia ditu eta udalerriaren hiriburua Tarrion kokatuta dago. Culleredon dago Coruñako aireportua.

Inguru naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Culleredo A Coruñako hiriarekin egiten du muga iparraldean, eta Burgoko itsasadarretik zehar, hegoaldean Cercedako udalerriarekin, ekialdean Oleiros, Cambre eta Carralekin, eta mendebaldean Arteixo eta Laracharekin. Bestalde, A Coruñaren ondoan kokaturik dagoenez, herriko biztanle gehienak bertan egiten dute lan, beraz eragin zuzena dauka hiri horrek Culleredoko herriaren garapenean.

A-9 autobideak iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du Culleredo. Beste errepide garrantzitsu bat N-550 errepidea da A Coruña eta Santiago e Tui bitartean. Trenbide garraioari dagokionez bestalde, A Coruña, Santiago eta Vigo elkartzen dituen trenbideak geltokia dauka Breguan.

Culleredoko udalerria honako parrokiek osatzen dute, Almeiras (San Xián), O Burgo (Santiago), Castelo (Santiago), Celas (Santa María), Culleredo (Santo Estevo), Ledoño (San Pedro), Orro (San Salvador), Rutis (Santa María), Sésamo (San Martiño), Sueiro (Santo Estevo) eta Veiga (San Silvestre).

O Portazgo, Fonteculler eta O Burgo A Coruñako hiriari erabat loturiko auzoak dira gaur egun.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]