Ribeira
Ribeira | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Galiziako udalerrien zerrenda | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Galizia | ||||||||||
Probintzia | Coruñako probintzia | ||||||||||
Alkatea | Luís Pérez Barral (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Ribeira | ||||||||||
Posta kodea | 15960 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 15073 | ||||||||||
Herriburua | Santa Uxía de Ribeira (en) | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°33′23″N 8°59′32″W / 42.5565°N 8.9922°W | ||||||||||
Azalera | 69 km² | ||||||||||
Altuera | 0 m | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 27.030 (2023) 133 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 392 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Adeje eta Newark | ||||||||||
Matrikula | C | ||||||||||
ribeira.gal |
Ribeira A Coruñako probintziako udalerria da, 2004an 26.623 biztanle zituena eta Barbanzako eskualdean kokatua dagoena. 9 parrokia ditu eta udalerriaren hiriburua Santa Uxía de Ribeiran dago kokatuta.
Riveira izendapena batzuetan erabiltzen bada ere, izendapen horrek ez du izaera ofizialik.
Inguru naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ribeirako udalerria Barbanzako penintsulan kokatua dago, Arousako eta Muros-Noiako itsasadarretatik hurbil. Ribeirako azaleraren zati handi bat Barbanzako eskualdeko mendixkek hartzen dute, bertatik itsasoraino doazen hainbat ibai txiki daude, Artesko ibaia esaterako. Dunar de Corrubedo, Lagoa de Carregal eta Vixáneko guneetan bestalde parke natural bat dago. Ribeirak bost hondartza dauzka: Coroso, Touro, Castiñeiras, Vilar, eta Aguiñokoak.
Ribeirak Porto do Son eta A Pobra do Caramiñal udalerriekin egiten du muga, eta Barbanzako eskualdearen hiriburua da.
Parrokiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aguiño
- Artes
- Carreira
- Castiñeiras
- Corrubedo
- Oleiros
- Olveira
- Palmeira
- Ribeira
Demografia eta ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ribeirako jarduera ekonomiko nagusia arrantza da oraindik ere, eta halaxe izan da tradizionalki. Ribeiran gaur egun, Galiziako eta Espainiako baxurako arrantza porturik garrantzitsuena da, bai behintzat urtero deskargaturiko tona kopuruan. Horrez gain, mota horretako Europako hirugarren porturik garrantzitsuena da.
Udalerriak 27.000 biztanle inguru dauzka, euretatik 14.000 Santa Uxiako auzoan bizi dira, udalerriaren erdigunea dena.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Udalerriaren hainbat irudi.
-
Udaletxea.
-
Udalerriaren ikuspegia portuarn sarreratik.
-
Portua.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Galizieraz) (Gaztelaniaz) Ribeirako udalaren webgune ofiziala[Betiko hautsitako esteka]