[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Bilboko tranbia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilboko tranbia

Tranbia unitate bat San Mames geltokian
Datu orokorrak
Garraio motaTranbia
EskualdeakBilbo, Bizkaia,
 Euskal Herria
Lineak1
Geltokiak14
Bidaiariak2 992 842 (2018)[1]
JabeaEusko Jaurlaritza
PresidenteaAntonio Aiz[2]
EgoitzaAtxuri kalea, 6; 48006 Bilbo
Webguneawww.euskotren.eus
Ustiapena
Hasiera2002ko abenduaren 18a
EragileaEusko Trenbideak
Ibilgailuak8
Datu teknikoak
Luzera5,570 km[3]
Abiadura maximoa50 km/h
 Mapa
Map

Bilboko tranbia Bizkaiko Bilbo udalerrian dagoen tranbia sarea da. Sarea line bat osatzen du, "C" formako erradiazioa, guztira 14 geltoki partekatzen dituzte. Sarea Euskotren Tranbia enpresa publikoak kudeatuta.

Tranbia 2002ko abenduaren 18an inauguratu zen, Atxuri eta Uribitarte geltokien artean, eta 2012ko apirilaren 25ean Basurto eta La Casilla geltokiak inauguratu ziren.[4]

14 geltokietatik, 3n metrorekin lotura dago eta 2n aldiriarekin.

Historia

Antzinako tranbia

Tranbia betidanik izan da Bilboko parte. XIX. mendean lehenbiziko aldiz tranbia ezarri zen Bilbon, munduko beste hiri askotan bezala. Lehen linea 1876ean inauguratu zuten, hasieran zaldien indarraz mugitzen zena. Urte batzuk beranduago, 1896ean alegia, elektrizitatea zerabilten tranbiak ezarri zituzten, Espainiar estatuan lehenbiziko tranbia elektrikoak martxan jarriz, Bilbo - Santurtzi linean

Hamarkadak pasatu ahala ordea, bere erabilera gutxituz joan zen, 1940ko hamarkadatik aurrera trolebusak tranbia ordezkatu zuen, eta azken tranbia 1964ean kendu zuten. 2002. urtean berreskuratu egin zen zerbitzua.

Proposamena

EuskoTran marka, Eusko Trenbideak enpresaren barne, Bilboko tranbia kudeatzeko jaio zen. Tranbia berria mugikortasuna eta hiri-barneko trenbide sarea hobetzeko sortu zuen Eusko Jaurlaritzaren Garraio Sailak. 15 urte iraun zituzten ikerketen ondoren, Bilboko metroak eta Bilboko Renfe Aldiriak zein Feveren trenbide sareek bere gain hartzen ez zituten guneei zerbitzu emateko tranbia sarea proposatu zen.

1999ko maiatzaren 27an lanak hasi ziren martxan, hasierako aurrekontua 42 milioi eurokoa da. Honela banatu ziren:[5]

Obra hori Euskotrenen plan orokor batean sartzen da, tranbiak edo metro arinak ezartzeko. Bilborako, enpresak 172,78 milioi euro bideratu zituen 2012ra arte.[6]

Inaugurazioa eta osteko luzapenak

2002ko abenduaren 18an Juan José Ibarretxe Lehendakariak tranbiaren A linearen (gaur egun TR linea) lehenengo tartea inauguratu zuen, Atxuriko geltokia eta Uribitartekoa batzen zituena hain zuzen, 6 geltokiz osatua.[7]

2003ko apirilaren 30ean Guggenheim geltokia martxan jarri zen.

Urte bereko uztailaren 24an beste 4 geltoki ireki ziren, Guggenheimko geltokia eta San Mames geltokiaren artean.

2004ko uztailaren 22an garaian Basurto izeneko geltokia inauguratu zen, gaur egun Ospitalea izena daukana.[8]

2008ko urtarrilaren 25ean Autonomiatik La Casilla eta Errekalde plazarako luzapena leihaketara irekiko zela jakinarazi zen, 7,4 milioi euroko aurrekontuaz eta 18 hilabeteko lan epearekin.[9] Jaurlaritzaren aldaketarekin, ordea, proiektua bertan behera geratu zen.

2010eko uztailaren 7an La Casillako plazarako luzapenaren lehen harria jarri zuten, Errekalderaino helduko ez zen tartea hain zuzen. Tarte berria, bi geltokiduna, 2012ko apirilaren 25ean jarri zen martxan, Basurtuko geltokia eta La Casilla geltokiarekin. Tarte hau irekitzearekin batera, aurretik Basurto izena zeukan geltokia berrizendatu zen, Ospitalea izenarekin. Gainera, luzapen honekin bat EuskoTran, EuskoTren eta EuskoKargo marken aldaketa etorri zen, Eusko Trenbideak enpresaren marka berriak aurkeztu zirela, eta ezartzen hasi zirela. Hala, ordutik EuskoTran marka zaharra Euskotren Tranbia izen berriaz ezagutzen da.[10]

2019ko apirilaren 27an, Bilboko tranbia unitate luzeagoekin lan egiteko prestatzen ari zela jakinarazi zuten.[11]

Sarea

Bilboko tranbiaren lineak 2020ko urtarrilaren 1an[12]
Linea Ibilbidea Hasiera Azken luzapena Luzera (km) Geltokiak Trenak
  AtxuriLa Casilla 2002 2010 5,57 14 Euskotren 500

Ibilbidea

      Geldialdia Udalerria Konexioak  
    Atxuri Gasteiz   40 77 G7
    Erribera Gasteiz   11 22 40 56 58 75 77 85 A2 G4 G7
    Arriaga Gasteiz   56 75 77 85
    Abando Gasteiz     Bilboko metroaren 1. linea Bilboko metroaren 2. linea          01 03 10 30 40 58 71 75 85 A1 A2 E1 G5 G7 G8
    Pio Baroja Gasteiz
    Uribitarte Gasteiz
    Guggenheim Gasteiz
    Abandoibarra Gasteiz
    Euskalduna Gasteiz
    Sabino Arana Gasteiz  Bilboko metroaren 1. linea Bilboko metroaren 2. linea    28 62
    Santimami Gasteiz  Bilboko metroaren 1. linea Bilboko metroaren 2. linea        A0651 A2318 A3247 A3341 A3342 A3343 A3414 A3512 A3513 A3523 A3915 A3916 A3923 A3926 A3927 A3930 A3933  28 38 62
    Ospitalea Gasteiz      18 28 38 48 57 58 85 88 G6
    Basurto Gasteiz   18 28 38 48 57 58 85 88 G6
    La Casilla Gasteiz   18 38 48 58 85 88 G6

Geltokiak

Ikus zerrenda: «Bilboko tranbiaren geltokiak»

Bilboko tranbiaren geltokiak Euskal Trenbide Sareak kudeatzen eta mantenetzen ditu 2008tik. Hala ere, Eusko Trenbideak SA enpresak, Euskotren Tranbia filialaren bidez, ditu trenak eta horiek ustiarteaz arduratzen da.

Planoa

Lotuneak

Tranbia, Naxa geltokiaren inguruan
Sarea Lineak Geltokiak
 Bilboko metroa Bilboko metroaren 1. linea Bilboko metroaren 2. linea  Abando
Sabino Arana
Santimami
 Bilboko Renfe Aldiriak     Abando
Santimami
 Renfe Feve   Abando
Ospitalea
 Renfe Operadora Alvia  Abando

Etorkizunerako egitasmoak

Atxuri - Bolueta

2019ko amaiera aldera tranbia Atxuriko geltokitik Boluetakora luzatzeko lanak hasiko dira, Euskotrenen trenbidea aprobetxatuz. Horretarako Euskotrenen E4 lineako trenak Metroaren 3. lineatik pasaraziko dira, eta libre geldituko den 2,5 kilometro inguruko ibilbidea tranbiak erabiltzeko moldatuko da. Bi geltokien artean geltoki berri bat eraikiko da, Abusu Ikastolaren parean. 2019ko lehenengo hiruhilekoan eraikuntza proiektua lizitatu, udazkenean esleitu da eta lanak urte amaierarako hastea aurreikusten da.[13] Argitzeke dago tranbia Boluetara heldu ondoren Kukullaga-Etxebarri geltokira helduko denentz.

Tranbia eraztuna

Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak tranbia eraztuna ixteko luzapenean ari dira lanean. Tarteak La Casilla eta Abandoko geltokiak lotuko ditu Autonomia kaletik, Zabalburu eta Hurtado de Amezaga zeharkatuz. Tarte berria 2.100 metro luze izango da eta lau geltoki berri izango ditu:[14]

Zorrotzaurre

Zorrotzaurren gauzatzen ari den berritzearekin batera, tranbia irlara luzatzea adostu zen. Hasiera batean tranbia Euskalduna zubitik pasako zela iragarri zen, eta Botika Zaharretik irlara zubi berri bat gurutzatuz. Hala ere, 2013ko abenduan Bilboko Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatu zion Zorrotzaurrera gurutzatu aurretik tranbia Olabeagatik pasa zedin, auzoan geltoki berria proposatuz. 2014ko martxoan Jaurlaritzak Udalaren eskaera aztertzen ari zuela azaldu zuen. Hautatzen den irtenbidea zein-nahi ere den, Zorrotzaurre zeharkatu ondoren Zorrotzara helduko da tranbia, beste zubi berri batetik.[15] Trenbidea Zorrotzaurre erdibituko duen etorbide zabaletik igaroko da.[16]

Errekalde

Bilboko Udalak tranbia Errekaldera luzatzea proposatu zuen, Autonomia kaleko luzapenarekin batera. Proiektua Eusko Jaurlaritzarekin adostu zen arren, auzokideen ezadostaunaren eta 2009ko hauteskundeen ondoren Jaurlaritza berriak proiektua ezeztatu zuen.[17] Azkenean, tranbia Autonomia kalera besterik ez zen luzatu, gaur egun La Casilla pabilioiaren parean geltoki-burua ezarriz.

Ibilbide turistikoa

Tranbiaren ibilbideak interes turistiko handia du, izan ere gehien bat Bilboko itsasadarraren ertzean ibiltzen baita, Abandoibarreko pasealekuaren ondoan. Atxuritik hasita hiriko zenbait leku interesgarri ikusi daitezke:

Funtzionamendua eta zerbitzuak

Guneak

Bizkaiko Garraio Partzuergoak ezarritako zonakatze-sistemaren arabera, Bilboko tranbia linea osoa Bilbo udalerri barruan dagoenez geltoki guztiak gune berean daude, 1. gunea, alegia.

Kontakturik gabeko txartela

Sakontzeko, irakurri: «Barik txartela»

Barik txartela Bizkaiko Garraio Partzuergoak jaulkitako kontakturik gabeko txartel bakarra da, eta txartelari esker abonu-titulu bereziak erabil daitezke, hobaridun prezioekin bidaiatu ahal izateko. Txartelak 3€ko kostua dauka, eta hiru motatakoa izan daiteke:

  • barik anonimoa (zuria): Creditrans titulua erabili ahal izateko. Txartel anonimoak pertsonalizatzeko aukera ematen du, hala Barik Kide txartela bihurtzen da.
  • barik pertsonalizatua kide (zuria): Creditrans, Hirukotrans, Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro, Gazte 70 edota Gazte Oro tituluak erabili ahal izateko.
  • barik pertsonalizatua giza (gorria): Gizatrans titulua eta aurreko titulu guztiak erabili ahal izateko.

Barik txartel pertsonalizatuak Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Bezeroen Arretarako Bulego integraletan eska daitezke, hurrengo tokietan kokatuta:

Gainera, Gipuzkoako Mugi eta Arabako BAT txartelak ere erabil daitezke Bilboko tranbian.

Bidaia-txartelak eta tarifak

2018ko urtarrilaren 1.tik aurrerako bidaia-txartelak:[18]

  • Joanekoa: Pertsonal eta transferiezina. Bidaia bakarra egiteko, erosi eta 50 minutura iraungitzen da.
  • Gizatrans: Barik Giza euskarrian kargatzen den titulua da. Pertsonal eta transferiezina. 65 urtetik gorakoentzako, %65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna dutenentzako edo erabateko ezintasun iraunkorra edo baliaezintasun larria eta soldata bera edo OAEAP baino 2,5 aldiz txikia duten pertsonentzako.

2018tik Joaneko bidaia-txartelak tarifa bakarra du arrunta zein familia ugarietarako, eta Egunekoa desagertu da.

2018ko urtarrilaren 1.tik aurrerako tarifak:

Arrunta Familia Ugari Orokorra (F20) Familia Ugari Berezia (F50)
Joanekoa 1,50€
Barik euskarrian Creditrans Mugi / BAT 0,73€ 0,58€ 0,36€
Gizatrans 0,38€ 0,30€ 0,19€

Bidaiariak[19]

Bidaiariak
Urtea Bidaiariak

2002 47.248
2003 1.143.937
2004 2.191.696
2005 2.839.085
2006 2.934.852
2007 2.906.352
2008 2.846.713
2009 2.799.402
2010 2.849.608
2011 2.998.843
2012 3.083.682
2013 3.119.949
2014 2.979.538
2015 2.887.548
2016 3.006.576
2017 2.906.916
2018 2.992.842
Bilboko tranbiaren bidaiari kopuruaren bilakaera 2002-2018 (milioi bidaiari)

2002. urteko abenduan Bilboko tranbia martxan jarri zen. Urtea bukatu zenerako, egun gutxitan ia 50.000 bidaiari batu zituen linea berri honek.

Handik urte betera bidaiak bikoiztu ziren. Tranbiaren erabilpena urtero haziz joan zen 2006ra arte.

Bereziki aipagarria da 2004ko igoera, tranbia ireki zenetik eta urte horretara arte zabaldu ziren geltoki berriei, eta tranbiak hartutako onarpenari esker.

2009ra arte bidaiarien handitzea egonkortu eta pixka bat jeitsi zen, eta ezin izan zitzaion heldu 2.800.000 bidaia kopuruari.

2010etik aurrera berriro ere bidaiarien igoera gertatu da, eta 2011n ia 3 milioi bidaiari zenbatu ziren.

2012an 3 milioi bidaiarien kopurua gainditu zen lehenbiziko aldiz, eta 2013an gorako joerari eutsi zitzaion.

Aldiz, 2014 eta 2015ean bidaiarien beherakada nabaria gertatu zen, alegia, 2004tik daturik txarrenak lortuz.

2016an berriro ere 3 milioi bidaiariak gainditu ziren, gorakada garrantzitsu baten ondoren.

2017an 100.000 bidaiari galdu zituen tranbiak, eta hurrengo urtean ia 100.000 bidaiariak berreskuratu zituen, baina 3 milioi bidaiariak jasotzear gelditu zen.

Tranbiaren ezaugarriak

Tranbia unitate bakoitzak 192 lagun eraman ditzake, horietatik 50 eserita. Tranbia bakoitzak 25 metroko luzera dauka eta sarrera-irteerako 4 ate alde bakoitzean. Sarbidea nasaren maila berean dago, mugikortasun urriko pertsonei erraztasunak emanez. Tranbien ezaugarrien artean aipagarriak dira aire girotua, berogailua, informazio panelak eta megafonia.

Erreferentziak

  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko garraio publikoaren txostena» (Noiz kontsultatua: 2019-03-03).
  2. Deia. «Palomino regresa a Euskotren como director general» (Noiz kontsultatua: 2013-01-29).
  3. Euskal Trenbide Sarea. «Tranbiak» (Noiz kontsultatua: 2013-01-28).
  4. (Gaztelaniaz) «El tranvía cubre en 25 minutos el recorrido Atxuri-La Casilla» El Correo 2012-04-26 (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).
  5. Tranbiak - EuskoTran
  6. Tranbiaren proiektua
  7. Tranbiaren inaugurazioa
  8. Euskal Trenbide Sarea. «Tranbiak» (Noiz kontsultatua: 2014-08-27).
  9. Bilboko Udala. «Ampliación de la línea del tranvía de Bilbao» (Noiz kontsultatua: 2009-07-24).
  10. (Gaztelaniaz) «Bilbobus y tranvía compartirán paradas» El Correo 2012-03-06 (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).
  11. «El tranvía de Bilbao se prepara para poder operar con unidades más largas. Deia, Noticias de Bizkaia» web.archive.org 2019-04-27 (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).
  12. «Bilbao | Drupal» www.euskotren.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  13. (Gaztelaniaz) «Las obras del tranvía de Atxuri a Bolueta comenzarán en un año. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-11-21).
  14. (Gaztelaniaz) Deia. «Cuatro paradas cerrarán el anillo del tranvía» (Noiz kontsultatua: 2014-03-05).
  15. (Gaztelaniaz) Deia. «Lakua estudia unir Olabeaga y Zorrotzaurre a través del tranvía» (Noiz kontsultatua: 2014-03-05).
  16. «Movilidad y accesibilidad de la zona de Zorrotzaurre - Zorrotzaurre» www.zorrotzaurre.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-21).
  17. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2009-06-13). «Azkuna tacha de "error histórico" que se deseche el tranvía a Rekalde» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-11-21).
  18. «Tarifak 2018» (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
  19. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Garraio publikoari buruzko txostenak» (Noiz kontsultatua: 2019-03-03).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo