[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Creditrans

Wikipedia, Entziklopedia askea
Creditrans bat Trena aurpegitik (Burdinbideetan erabiltzeko aldea)
Creditrans bat Bus aurpegitik (Autobus, Igogailu, Funikular eta Bizkaia Zubian erabiltzeko aldea)

Creditrans Bizkaiko garraio publiko enpresa ezberdinetan bidaiatzeko Bizkaiko Garraio Partzuergoak jaulkitako bidaia txartela izan zen. 2000ko irailaren 23an jarri zen martxan,[1] eta 2013ko abenduaren 31ra arte indarrean egon zen.[2] Ordutik aurrera kontakturik gabeko Barik txartela euskarrian karga daitekeen titulua da.

Diru kopuru ezberdineko txartelak zeuden, bost, hamar eta hamabost euroko balioarekin. Txartelarekin autobus, tren, metro, tranbian, funikularrean, Bizkaia Zubian eta zenbait igogailutan bidaiatzeko aukera zegoen, eta garraio ezberdinak erabiltzeagatik deskontuak eskaintzen ziren. Esaterako, Bilbobusean bidaia bat egin eta ondoren beste Bilbobus linea bat hartzerakoan, bigarren bidaia doakoa zen. Bilboko metroaren kasuan erdira murrizten zen ordaindu beharreko bigarren bidaia.

Creditransera atxikitako garraio enpresak eta tarifak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxan jarri zenetik enpresa ezberdinak batzen joan ziren Creditrans sarera. Hasiera batean Bilboko metroan, Bizkaibusen, Bilbobusen, Artxandako funikularrean eta La Salveko igogailuan erabilgarri zen.

2002an Bizkaia Zubia eta Bilboko tranbia sartu ziren Creditrans sisteman.

2005ean Euskotren Trenaren Txorierriko linean Creditransa ezarri zen. Urte berean, Etxebarri Bus zerbitzua hasi zen, Creditrans sisteman sartuta.

Ondoren, 2006an Feve ere batu zen, horretarako geltoki guztietako makinetan aldaketak egin behar izan zituela, Creditransera egokitzeko. Urte bereko abenduan Larreinetako Funikularrak ere ezarri zuen bidaia-txartel bakarra.

2009an E! Busa funtzionatzen hasi zen Erandion, txartel bakarrari atxikita.

2010eko uztailaren 1ean, Renferen Aldirietako trenetan Creditrans txartela erabili ahal izan zen.

2011n Kbus Barakaldoko autobus zerbitzua martxan jarri zen, Creditrans txartelarekin ordaintzeko aukerarekin.

2013ko abenduaren 31tik aurrera Barik txartelak Creditrans txartela ordezkatu du.

Creditrans sarea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barik txartela

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012. urtean Barik txartela ezarri zuen Bizkaiko Garraio Partzuergoak. Kontakturik gabeko txartela da, beraz, bidaiariek ez dute txartela inon sartu beharrik. Txartel honen barruan, beste tituluren artean, Creditrans titulua karga daiteke. 2014. urtetik Barik txartelak Creditrans txartela ordeztu du behin betiko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) direccionproyectos.com. «Coordinación del transporte. Creditrans» (Noiz kontsultatua: 2013-08-11).
  2. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Agur Creditrans» (Noiz kontsultatua: 2013-08-11).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]