[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea
Ezizena Txo
Sorrera 1992
Herria Euskal Herria Bermeo, Bizkaia
Lehendakaria Euskal Herria Naroa San Millan
Entrenatzailea Euskal Herria Jon Salsamendi
Patroia(k) Euskal Herria Gorka Aranberri
Euskal Herria Aitor Gondra
Kolorea(k)      Urdin iluna
Trainerua      Bou Bizkaia
Palmaresa 8 Kontxako Bandera
9 TKE Liga
5 Espainiako Txapelketa
9 Euskadiko Txapelketa
15 Bizkaiko Txapelketa
2024: Kontxa 1.a
2024 1.a (TKE Liga)
Webgunea www.urdaibaiarraun.net
Bermeoko arraun elkarteko eraikina
Urdaibaiko arraunlariak El Corte Ingles Banderako 2007. estropadan
Bermeoko arraun elkartea animatzeko bandera
Bermeoko arraun elkartea animatzeko bandera
Bermeoko arraun elkartea animatzeko bandera

Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea Bermeoko arraunketa elkartea da. TKE Liga gehien lortu dituen arraun taldea da, bederatzi[1], eta Kontxako Bandera zazpi aldiz ere irabazi du[2].

Bermeok XIX. mendean Bilbo aldean jokaturiko estropadetan hainbat garaipen lortu zituen. Kontxako Banderan ere hartu zuen parte, azkenengoz 1923an. Ordutik ez dago bermeotar traineruen berririk 1975ean Bermeoko Arraun Elkartea sortu zen arte. Beti arraunlari eskasiaz ibili zenez beste klubekin elkarketak egiten zituen, Arkoterekin eta Lutxanarekin adibidez.

1992. urtean Bermeo, Elantxobe eta Mundaka arraun taldeek Urdaibai inguruan arraunketa indartzeko Urdaibai ekimena sortu zuten. 1999an gauzatu zen traineru indartsua atereaz, baina 2001etik aurrera bermeotarren proiektua da.

XXI. mendeko traineru indartsuena da eta palmares itzela lortu du. Arraunlari talde trinkoa du eta erreferentziazko ontzia bihurtu da urtero. TKE Ligan Urdaibai izena erabili izan du eta txapelketatan eta Kontxako Banderan Bermeo izan da. 2022tik aurrera taldeak ofizialki Bermeo Urdaibai A.E. izena hartu du.

Urdin iluna da elkartearen jantzien kolorea. Trainerua ere urdina da eta "Bou Bizkaia" izena du, Gerra Zibilaren garaiko Bizkaya ontziaren omenez jarria.

Bermeoko arraunketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Bermeoko Arraun Elkartea»

Traineru bermeotar batek 1719an Mundakarekin lehian egindako estropadan Izaro uhartea irabazi zuen. 1880. hamarkadan Bilbo aldean hainbat estropada jokatu zituen, lehenengoa 1882an. Bermeo 1888 eta 1889an nagusitu zen, ur geldietarako espreski egindako traineru bat erabiliz. 1896an Kontxako Banderan hartu zuen parte lehen aldiz, baina ez zuen finala jokatzerik izan. 1897an Bilbon nagusitu zen azken aldiz. 1923an berriz hartu zuen parte Kontxan baina azkenengo postuan gelditu zen. Hurrengo hamarkadetan Bermeoko traineruen berririk ez dago.

Hainbat hamarkadetako hutsunearen ondoren 1975ean Bermeoko Arraun Elkartea sortu zen. Arraunlari faltak beste elkarte batzuekin bat egitera behartu zuten Bermeo, horrela 90. hamarkadan Arkote-Bermeo (1991) eta Lutxana-Bermeo (1996) ezagutu genituen.

Urdaibai Arraun Elkartea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an elkarte bizkaitarrak gipuzkoarrekin haserretu egin ziren eta beren liga propioa osatu zuten. Orduan erabaki zuten Urdaibai proiektua gauzatu eta hiru elkarteren arteko trainerua ateratzea. Urdaibaik Bizkaitarren Liga eta Bizkaiko Traineru Txapelketa irabazi zituen eta Kontxako Banderan hirugarren gelditu zen. Traineru bizkaitar batek urte askotan lorturiko posturik onena zen.

2000. hamarkadaren amaieran Kaikurekin lehia bizian aritu zen, uretan zein uretatik kanpo. Hamarkada hartan Kontxako bi bandera, lau TKE Liga eta Espainiako bi txapelketa irabazi zituen besteak beste. Azken urteetan Hondarribia izan du arerio nagusi.

2013ko Kontxako Banderan denborarik onena lortu arren Hondarribiarekin palak jo izanagatik kanporatua izan zen[3]. Liga berriz bigarren postuan bukatu zuen. 2014a batel eta trainerilletan bikain hasi zuen, baina traineru denboraldia hastear zela TKEko epaile bakarrak zigorra ezarri dio Jose Manuel Franciscoren inguruko afera zela eta. Zigor ekonomikoaz gain liga 95 puntu negatiboz hasi behar izan zuen[4], honek estropada askotan lehen txandan aritzea ekarri zion. Liga irabazteari uko egin zion arren talde indartsua duela erakutsi zuen eta Ligako hainbat estropada irabazteaz gain Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako txapelketak eskuratu zituen. Azkenean postuak errekuperatu eta 75 puntu positiborekin (170 - 95) 10. postua lortu eta play-offari ihes egin zion. Denboraldia bikain bukatzeko Kontxako Bandera irabazi zuen, jardunaldi bietan nagusituz eta bi egunetako marka hobetuz.

2015 denboraldian Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako txapelketak irabazi zituen. Ligarren bigarren egin zuen baina denboraldi bikaina burutzeko berriz nagusitu zen Kontxako Banderan. 2016an Liga irabazi zuen, abuztuan erakutsitako maila handiarengatik batik bat eta bosgarrena garaipena izanik La Caixa koroa eskuratu zuen[5]. Kontxako Bandera ere hirugarren aldiz jarraian irabazi zuen[6].

2017 eta 2018an ere Ligan nagusi izan zen[7] baina ez zuen Kontxako Bandera irabazi; 2017an bigarren egin zuen eta 2018an lehen jardunaldian Zierbenarekin palak jotzearren zigortua izan zen eta guztira denborarik onena egin arren laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen[8]. Ligan berriz ere nagusitasun haundiz irabazi zuen. 2019ko denboraldia eskasa izan da ordea. Ligan erdiko txandan aritu da eta Kontxan ere bosgarren postuarekin konformatu behar izan du. Emaitza apalen ondorioz abuztuan entrenatzailea ere kaleratu zuen.

Azken denboraldietan apalago ibili ondoren 2022an fitxaketa berriak egin zituen eta Liga[9] eta Kontxa irabazi zituen[10]. 2023an erraz irabazi ditu Kontxako Bandera[2] eta TKE Liga[1] eta 2024an dena irabazi zuen, Liga (puntu eta estropada errekorrak gaindituz), Kontxa eta txapelketa guztiak.

  • Txapelduna (8): 2010, 2011, 2014, 2015, 2016, 2022, 2023 eta 2024.
  • Bigarrena (5): 2002, 2004, 2007, 2012 eta 2017.
  • Hirugarrena (2): 1999 eta 2008.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (5): 2004, 2008, 2015, 2017 eta 2018.
  • Sailkatua (21): 1999, 2002, 2004, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023 eta 2024.
  • Txapelduna (5): 2007, 2014, 2015, 2017, 2024.
  • Bigarrena (4): 2008, 2011, 2016, 2018.
  • Txapelduna (9): 2007, 2008, 2011, 2014, 2015, 2017, 2022, 2023 eta 2024.
  • Bigarrena (7): 2001, 2002, 2004, 2012, 2013, 2016 eta 2018.
  • Txapelduna (15): 1999, 2001, 2002, 2003, 2004, 2007, 2008, 2014, 2015, 2016, 2018, 2019, 2022, 2023 eta 2024.

Gainontzeko estropadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Handiak El Corte Ingles Bandera (7): 2007, 2010, 2016, 2017, 2019, 2022, 2024.
Zarauzko Ikurrina (4): 2004, 2007, 2016, 2022.
Etxekoa Bermeo Hiriko Ikurrina (7): 2007, 2008, 2010, 2013, 2016, 2023, 2024.
Bizkaian Mundakako Bandera (6): 1999, 2001, 2002, 2003, 2004, 2008.
Plentziako Bandera (4): 1999, 2000, 2002, 2007.
Santurtziko Bandera (2): 1999, 2018.
Getxoko Bandera (5): 1999, 2002, 2010, 2023, 2024.
Portugaleteko Bandera (2): 1999, 2016.
Petronor Bandera (6): 1999, 2014, 2015, 2017, 2023, 2024.
Lekeitioko San Antolin Bandera (2): 1999, 2005.
Elantxobeko Bandera (2): 2001, 2002.
Bilbo Hiriko Bandera (1): 2002.
Telefonica Bandera (1): 2004.
Bilba Memoriala (Deustu) (5): 2004, 2006, 2011, 2014, 2017.
Julián Enrique Memoriala (2): 2010, 2017.
Isuntzaren Bandera (4): 2010, 2012, 2013, 2023.
Bilboko gaueko estropada (1): 2012.
Antiguako Ama estropada (Ondarru) (2): 2014, 2016.
Ambilamp Bandera (1): 2016.
Ondarroako Bandera (1): 2017.
Bilboko Bandera (3): 2017, 2018, 2020.
Sestaoko Bandera (3): 2018, 2023, 2024.
Lekeitioko Bandera (1): 2023.
Alakrana traineru jaitsiera (1): 2024.
Gipuzkoan Mutrikuko Bandera (5): 2000, 2008, 2010, 2011, 2019.
El Diario Vasco Bandera (1): 2001.
Orioko Bandera (6): 2004, 2007, 2010, 2014, 2020, 2023.
Pasaiako Bandera (1): 2006
Hondarribiko Bandera (9): 2007, 2008, 2010, 2014, 2016, 2017, 2022, 2023, 2024.
San Pedroko Bandera (1): 2008.
Hondarribiko Traineru Jaitsiera (4): 2009, 2010, 2011, 2017.
Pasaiako Iberdola Bandera (2): 2010, 2011.
Pasaiako erlojupeko traineru estropada (5): 2010, 2014, 2022, 2023, 2024.
Zumaiako Bandera (2): 2010, 2011.
Oriako Traineru Jaitsiera (4): 2011, 2022, 2023, 2024.
Fegemu Bandera (1): 2018.
Donostiarra Bandera (2): 2018, 2024.
Adegi Bandera (1): 2018.
Getariako Bandera (2): 2022, 2023.
Adinberri Bandera (1): 2024.
Kantabrian Pontejosko Bandera (1): 1999.
Marina de Cudeyoko Bandera (1): 1999.
Astilleroko Jaitsiera (1): 2001.
Santanderko Bandera (2): 2002, 2011.
Flaviobriga Bandera (3): 2004, 2007, 2008.
Nojako Bandera (2): 2004, 2015.
Pedreñako Bandera (3): 2007, 2008, 2010.
Laredoko Bandera (1): 2007.
Astilleroko Bandera (1): 2010.
S.D.R. Castro Urdialesen Bandera (4): 2011, 2013, 2014, 2023.
Camargoko Bandera (1): 2011.
San Jose traineruen igoera (Astillero) (2): 2015, 2016.
A.N. Castroren Bandera (1): 2019.
Colindresko Traineru Jaitsiera (2): 2022, 2023.
Aurora Trueba memoriala (Pedreña) (1): 2022.
Galizan Outón Fernandez (O'Grove) (1): 2004.
Boiroko Bandera (5): 2004, 2016, 2017, 2018, 2024.
Rianxeira Bandera (1): 2008.
Riveira Bandera (O'Grove) (1): 2004.
Moañako Bandera (5): 2011, 2012, 2015, 2016, 2018.
Miguel Fernández Lores "Lágar" memoriala, O'Grove (1): 2013.
Nauta Sanxenxo Bandera (1): 2014.
Coruña Hiriko Bandera (4): 2017, 2018, 2022, 2024.
Concello de Ares Bandera (1): 2022.
Concello de Bueu Bandera (1): 2024.
Besterik Ura-EXPO'08 (Zaragoza): 2008.
Euskadi-Basque Country Bandera (Bartzelona): 2013.
CaixaBank Bandera (3): 2018, 2023, 2024.

Bermeo izenarekin.

Bermeo izenarekin.

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urdaibaiko bou bizkaia trainerua El Corte Ingles Banderako 2007. estropadan
Urdaibai 2018ko Kontxako sailkapen estropadan.
Urtea Liga Kontxa
2003 TKE Liga, 8.a -
2004 TKE Liga, 1.a 2.a
2005 TKE Liga, 10.a -
2006 TKE Liga, 8.a -
2007 TKE Liga, 1.a 2.a
2008 TKE Liga, 1.a 3.a
2009 TKE Liga, 6.a deskalifikatua
2010 TKE Liga, 1.a Txapelduna
2011 TKE Liga, 2.a Txapelduna
2012 TKE Liga, 3.a 2.a
2013 TKE Liga, 2.a deskalifikatua (1.a)
2014 TKE Liga, 10.a* Txapelduna
2015 TKE Liga, 2.a Txapelduna
2016 TKE Liga, 1.a Txapelduna
2017 TKE Liga, 1.a 2.a
2018 TKE Liga, 1.a 4.a
2019 TKE Liga, 5.a 5.a
2020 TKE Liga, 3.a 5.a
2021 TKE Liga, 6.a 6.a
2022 TKE Liga, 1.a Txapelduna
2023 TKE Liga, 1.a Txapelduna
2024 TKE Liga, 1.a Txapelduna
Bermeo B
Entrenatzailea Euskal Herria Aitor Alzibar Diez
Patroia(k) Euskal Herria Josu Andoni Barturen
Kolorea(k)      urdin iluna
Trainerua      Bou Bizkaia
Palmaresa 0 KAE Liga
0 KAE 2 Liga
2023: Liga ez

Arraunlarien harrobi lana egiteko 2014tik aurrera Urdaibaik bigarren traineru bat izan du KAE 2 Ligan. Bermeo Arraun Elkartea izenarekin aritzen da lehian.

2014an bederatzigarren amaitu zuen Liga. Posturik onenak Donostiarra eta Plentziako banderetako seigarren postuak izan zituen. 2015ean makalago aritu zen eta hamahirugarren postuan amaitu zuen liga. 2016 eta 2017an Mundakako Arraun Taldearekin batera atera zuen bigarren trainerua, Mundakaren elastiko zuria eta Bermeoren traineru urdinarekin.

2018an berriz bermeotarrekin osatu zuen trainerua eta 2019an aurreneko bandera eskuratu du, A.N. Castroren Bandera.

Urtea Liga
2014 KAE 2 Liga, 9.a
2015 KAE 2 Liga, 13.a
2016 KAE 2 Liga, 6.a
2017 KAE 2 Liga, 8.a
2018 KAE 2 Liga, 9.a
2019 KAE 2 Liga, 4.a
2020 ez

Denboraldi guztiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1999
    • Banderak: Santurtzi, Zierbena, Portugalete, Lekeitio, Plentzia, Mundaka eta Getxo.
    • Bizkaiko Txapelketa.
    • Kontxako bandera: 3.
  • 2000
    • Banderak: Plentzia eta Mutriku
  • 2001
    • Banderak: Mundaka, Elantxobe, Pasaia-Diario Vasco.
    • Bizkaiko Txapelketa.
    • Kontxako bandera: 3.
  • 2002
    • Banderak: Mundaka, Elantxobe, Plentzia, Santander, Getxo, Bilbo Hiria..
    • Bizkaiko Txapelketa.
    • Kontxako bandera: 3.
  • 2003
    • Banderak: Mundaka.
    • Bizkaiko Txapelketa.
  • 2004
    • Banderak: Mundaka, Telefónica (Getxo), Outón Fernández, Concello de Boiro, Flaviobriga, Riveira (O’Grove), Zarautz, Orio, Noja.
    • Bizkaiko Txapelketa.
    • Kontxako bandera: azpitxapelduna.
    • TKE Ligako txapelduna.
  • 2005
    • Banderak: Lekeitio-San Antolin
  • 2006
    • Banderak: TKE ligako Pasaiako bandera.
    • Bizkaiko txapelketa azpitxapelduna.
  • 2007
    • TKE Ligako txapelduna. 18 bandera puntuagarrietan 198 puntu lortuz.
    • Bizkaiko Txapelketa.
    • Euskadiko Txapelketa.
    • Espainiako Txapelketa.
    • Kontxako Bandera: azpitxapeldun.
    • Banderak: Castro, Pedreña, Orio, Zarautz, Plentzia, Hondarribia, Laredo, Bermeo eta El Corte Inglés (Portugalete).
  • 2008
    • TKE Ligako txapelduna. 18 bandera puntuagarrietan 198 puntu lortuz.
    • Bizkaiko Txapelketa.
    • Euskadiko Txapelketa.
    • Espainiako azpitxapeldun.
    • Banderak: Mutriku, Mundaka, Ura 2008 bandera (Zaragoza), Bandera Rianxeira (Boiro) , San Pedro, Pedreña, Hondarribia, Castro, Bermeo.
  • 2010
    • TKE Ligako txapelduna.
    • Kontxako Bandera.
    • Banderak: Isuntza, Mutriku, Pedreña, Pasaia, Astillero, Zumaia, Getxo, Orio, Portugalete, Bermeo, Hondarribia.
  • 2011
    • Kontxako Bandera.
    • TKE-San Miguel Ligako azpitxapelduna.
    • Espainiako Txapelketako azpitxapelduna.
    • Euskadiko Txapelketa.
    • Banderak: Mutriku, Camargo, Moaña, Santander, Zumaia, Pasaia.
  • 2012
    • Kontxako azpitxapelduna.
    • Euskadiko Txapelketako azpitxapelduna.
    • Banderak: Isuntza, Moaña, Bilbo (gauekoa).
  • 2013
    • Banderak: Isuntza, Basque Country (Bartzelona), Bermeo
  • 2014
    • Kontxako Bandera.
    • Espainiako Txapelketa.
    • Euskadiko Txapelketa.
    • Bizkaiko Txapelketa.
    • Banderak: Antiguako Ama, Sanxenxo, Orio, Petronor, Hondarribia
  • 2015
    • Kontxako Bandera.
    • Espainiako Txapelketa.
    • Euskadiko Txapelketa.
    • Bizkaiko Txapelketa.
    • Banderak: Moaña, Noja, Petronor.
  • 2016
  • 2017
    • Espainiako Txapelketa
    • Euskadiko Txapelketa
    • TKE Liga
    • El Corte Inglés Bandera

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b SA, Baigorri Argitaletxea. (2023-09-16). «Urdaibai gailendu da Bermeon, eta liga bederatzigarrenez irabazi du» GARA (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  2. a b Aintzina, Monasterio(e)ko. (2023-09-10). «Urdaibairen eta Arraun Lagunaken Kontxako banderak» Busturialdeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  3. «Hondarribiak zaleen omenaldia jasoko du» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  4. «Urdaibairen zigorra baieztatu du TKEko epaileak» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  5. (Gaztelaniaz) «CaixaBank renueva su acuerdo con la ACT» comunicacion (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  6. «Urdaibai, garaile Kontxan» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  7. (Gaztelaniaz) Martín, Asís. (2018-09-15). «Monarquía 'txo': siete coronas ya para Urdaibai» ElDesmarque (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  8. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2018-09-02). «La sanción a Urdaibai deja la lucha entre Zierbena y Hondarribia» GARA (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  9. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-09-18). «Urdaibaik urtea errematatu du Portugaleten nagusitu eta bere zortzigarren liga irabazita» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  10. «Orio eta Urdaibai, 2022ko Kontxako Banderako irabazleak» hamaika telebista 2022-09-12 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]