[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Artemisa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:28, 29 abuztua 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Artikulu hau Jainkosari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Artemisa (argipena)».
Artemisa
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakDiana, Anahit, Artio, Moon (en) Itzuli eta Awilix (en) Itzuli
OgibideaEhiztaria eta arkularia
Familia
AitaZeus
AmaLeto
Anai-arrebakApolo

Greziar mitologian, Artemisa[1] edo Artemis (antzinako grezieraz: Ἄρτεμις, ártemis) olinpiar jainko-jainkosa nagusietariko bat izan zen.

Artemisa baso eta muinoen; birjintasun eta ugalkortasunaren; ehiza eta beste abarren jainkosa helenistikoa izan zen.

Artemisa gero Selene titana, Diana erromatarra, Artume etruskoa, Cynthia dea[2] edo Zintiako jainkosa eta Hekate kariar jainkosa bilakatu zen[3].

Arku eta geziak aldean, ninfak lagun dituela, gauez oihanetan barrena abiatu ohi da basapiztiak atzeman beharrez. Artemisaren izaera kontraesanez betea ageri da: birjina izanik, erditzekotan zeuden emakumeen babeslea zen, nahiz eta zenbaitetan, apetak emanik, hil egiten zituen geziak jaurtikiz. Mendekatzailea eta ankerra, Akteon, Orion eta Kalisto hil zituen eta Apolori lagundu zion Niobek egindako laidoa mendekatzen. Agamemnonekin haserreturik, Ifigenia hil zezan agindu zion. Arkadian bereziki ohoratua izan zen. Efeson eta Epidauron berari eskainitako tenpluak zeuden.

Animalia basatien babesle gisa, piztiez eta txoriz inguratua irudikatu zuten. VI. mendean tunika luzez jantzia ageri da, geziak jaurtikitzeko jarreran, eta Apolo anaiari lagunduz askotan. Aro klasikoan eta helenistikoan jantzi motzez irudikatu zuten, ibilian bezala, arkua eta gezi zorroa aldean eta orein eme bat edo zakurrak atzean zituela.

Artemis izenak etimologia ezezaguna duen arren,[3] jatorri ezberdin ugari proposatu dira. Haien artean izenak sustratu preheleniko edo jatorri pre-grekoa izatea;[4] R. S. P. Beekes adituaren arabera, e/i puntu trukagarriek hipotesi prehelenikoaren alde frogatzen dute.[5] Georgios Babiniotis linguistak, hipotesi bera onartzen du, baina Artemis izenaren testigantza dagoeneko Mizenastar grezieran eman zela adieraziz.[6] Horrez gain, Hewitt-ek aipatzen du garai helenistikoko Lidian, jainkosa Artimus bezala ohoretzen zela; grezierako -mis, arameraren´rtmwš inskripzioekin ordezkatuz, eta jatorriz lidierazkoak ez ziren izenetan bezala, i soinua e/a soinuengatik ordezkatuz.[7]

Beste proposamen baten arabera, izena grezierako hartz edo árktos (PIE *h₂ŕ̥tḱos eratorria) hitzetik dator. Hipotesi honen alde, Atikako Brauron hirian ospaturiko festak (brauroniak)[8] eta Kretako Arkoudiotissa kobazuloan jainkosari egiten zitzaion hartz-gurtza ditugu.[9] Hartzen kultu hauek, kultura indoeuropar ezberdinetan partekatzen ziren praktika xamaniko eta totemiko bidez eman ziren. Gainera, antzinako greziako gune batzuetan, Kalisto Artemisaren epiteto moduan erabiltzen zen (Artemis Kalliste, Ἄρτεμις Καλλίστη)[10]. Kalistoren kondairak, ninfa (eta beraz, jainkosa) hartz handiaren (Ursa major) konstelazioaren jatorrian kokatzen duelarik.[11]

J. T. Jablonski hezitzaileak Artemis izenaren jatorri Frigiarra proposatu zuen, izena Artemas Xenofonte.[12][13][14] Charles Anthon-ek ordea, izenaren erroak persiar jatorria zuela defendatzen zuen; arta, art edo arte hitzek "bikain, santu" esan nahi dute, Artemis izena "Naturaren amarekin parekatuz, Efestosen gurtzen den arren".[15] Platonek, bere Cratylus lanean, berrinterpretazio etimologia bidez jainkosa artemḗs (grezieraz: ἀρτεμής) "seguru, zauriezin, kaltetu ezin, puru, dontzeila orbangabe" kontzeptuarekin erlazionatzen du. Beste idazle greko batzuek eta aditu modernoek Artemis, greziera dorikoan Artamis, artamos (grezieraz: ἄρταμος) edo "harakina"-rekin lotzen dute.[14]

Anton Goebel-ek "astintze" (grezieraz: στρατ edo ῥατ) erroa proposatzen du, Artemis izenari "dardo jaurtitzaile" edo "ehiztari"-aren esanahia atxikituz.[15]

Artemisaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat bere birjintasuna da; seguruenik bere ehizaren jainkosa eginkizunarekin erlazionaturik dagoena, ehiztariek harreman sexualak ekiditen zituztelako ehizaren aurretik, purutasuna mantentzeko eta harrapakinak ez uxatzeko erritual moduan. Aldi berean, erditzearekin erlazionatzen den jainkosetako bat da.[16]

Gainera, antzinaroan birjintasunak zuen ikuspegia (non, emakume batek birjina izan behar zuen ezkondu aurretik, eta behin ezkonduta, gizonaren menpeko bilakatzen zen)[17] kontuan izanik, Artemisen birjintasun iraunkorrak independentzia eta boterea adierazten zuten.[18] Izan liteke birjintasunak bere jarraitzaileen artean zabaldu zitekeen emankortasun kontzentrazioa islatzea, aurretiaz beste ama jainkosek egin zuten bezala.[19]

Halaber, idazle batzuek Artemisaren birjintasuna bere asexualitasunaren adierazpen moduan interpretatu zuten, eta Artemisa bera Afrodita jainkosaren aurkakotzat.[19] Ideia honen alde, Himno Homerikoetan (5, Afroditarentzat) egiten den aipamena erabiltzen da, non Afroditak ez duen indar edo botererik Artemisa, Hestia eta Atena jainkosa asexualen gain.[18]

Birjina izan arren, antzinako zein aro modernoan adituek, Hera eta Demeter jainkosa olinpiarrekin batera,[4] Artemisa ama jainkosaren arketipoarekin lotu dute.[20] Hain zuzen ere, usadioz jainkosa ugalkortasunarekin erlazionatu da, emakumeek laguntza eskatzen ziotelarik erditze garaian.[21] Herodotoren arabera, Eskilo antzerki-idazleak Artemisa Persefonerekin (Demeterren alaba) parekatzen zuen; bere Arkadiako jarraitzaileek ere Demeter eta Persefonerekin erlazionatzen zuten.

Asia txikian ere, jatorrizko ama jainkosekin (Zibele eta Anahita Iranen adibidez) erlazionatu zen. Greziarrek Anatoliako ama jainkosa hauek adoptatu zituzten (K. a. VII. mendea) ekialdeko ohiturak zabaltzen ziren bitartean. Baina ama jainkosa baten figura ez zetorrenez bat greziar panteoiarekin, bere ezaugarri eta gurtza ohiturak jainkosa ezberdinen artean (Artemisa eta Afrodita, esaterako) banatu ziren.[22]

Efesoko anderea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako greziarrek Efesoko herrian (egungo Esmirna hiritik gertu, Turkian), Artemisaren tenplua, Artemision edo Dianaren tenplua (grezieraz: Ἀρτεμίσιον; turkieraz: Artemis Tapınağı) eraiki zuten. Artemisaren bigarren tenplu ezagunena bilakatu zen, Delosekoaz gain.[23][24]

Brontze Arotik temenos edo gune sakratu bezala erabili zen; Kalimakoren hitzetan, hasierako tenplua amazonek eraiki zutelarik.[25][26] Baina K. a. VII. mendean jazotako uholde baten ondorioz tenplua desegin, eta K.a. 550. urtean eraikin berri bat sortu zuten,[27] Munduko zazpi mirarietako bat kontsideratu zena.[28] Tenplua kristauek V. mendean itxi zuten, geroztik hondarrak eta tenpluaren 121 zutabeetako bat baino ez direlarik geratzen.[29][30][31]

Joniarrek tenplu honetan gurtzen zuten jainkosa arkaiko eta pre-helenikoa, Zibele jainkosa frigiarraren parekoa, Artemisaren erlazionatu zuten Interpretatio graeca bidez. Jainkosaren jainkoaizuna "Efesoko anderea" bezala ezagutzen zen; normalean egurrez eginiko gurtza-irudi (xoanon) bat,[32] anbarezko bihi handi askorekin apaindua. Jainkosaren ezaugarriak ekialde hurbileko eta egiptoar jainkoen estiloan irudikatzen ziren: gorputz eta hankak kandela edo zutabe itxurako terme batean biltzen ziren, bertatik oinak nabarmenduz. Horrez gain, Efeson eginiko txanponetan jainkosak horma itxurako koroa bat (polos) darama,[33] Zibelerengandik eskuraturiko hiri-babesle izaeragatik. [34][22][35]

Apostoluen Eginetan, Efesoko metal-errementariek Paulo Tarsokoaren kristautasun-sermoiengatik mehatxatuak sentitu ostean, jainkosaren defentsan istiluak eratu zituzten.[36]

Ilargiaren jainkosa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artemis ilargiaren jainkosatzat hartzen zen, Selene jainkosarekin erlazionatua eta ilargiaren pertsonifikazioa.[37][38][39] Bi jainkosen sinkretismoaren aztarnak Iliadan aurkitu daitezke, non Artemis eta Heraren arteko liskar batean Artemisak ilargia interpretatzen zuelarik, Heraren aire lurtarraren aurka.[40][41][42] Gainera, Eskilo antzerki-idazleak Selene edo ilargia Letoren alaba bezala deskribatu zuen.[42] Halaber, Artemisen argia sortzeko gaitasuna (Diana Lucifera) geroago eratu zen. Eta Plutarkok Salaminako guduari buruz idatzi zuenean, Artemisak habilidade hau ateniarrak ilargi betean garaipenera gidatu zituela zioen.[37][43][44]

Genealogia kontuan izanik, jainkosa Apolo eguzkiaren jainkoaren arreba da, zentzuzkoa dirudi ilargiarekin erlazionatzea. Eta Estrabon-ek, eguzki eta ilargi argizagien zein jainko-jainkosen harremanak airearen tenperatura aldatzea eta gaixotasun infekzioso zein bat-bateko heriotzak garatzea eragin zezaketen. [37][45] Bestalde, Artemisak erditze eta emakumeekin zuen harremana zela eta, menstruazio zikloarekin ere erlazionatu zuten, eta denborarekin ilargiari. Erditzeak ilargi betean errazagoak zirela uste zen, bi ilargi eta erditze jainkosak aldi berean ikus zitezkeelarik.[44][46][47]

Arkua eta gezia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artemisak bere bere aitari eskatu zizkion arku eta geziak eta ziklopearengandik eskuratu zituen.[48][49]Himno homerikoen arabera, Artemisak urrezko arku eta geziak zituen eta arkularitza gustoko zuen. Bere epitetoak Khryselakatos ("urrezko azkona duena") eta Iokheira ("geziz zaparratua") ziren.[50][51] Artemisaren geziek berebiziko heriotza eta gaixotasunak (emakume eta nesketan) sortzen zituzten eta bere arkua Kalistoren birjinitate zinaren lekuko izan zen.[52]

Himno homerikoen Artemisaren fresko baten bozetoa, Julius Schnorr von Carolsfeld (1794-1872).[53]

Oreina Artemisarentzat sakratua den animalia bakarra da;[54] zezen bat baino handiagoa eta adar urreduna zen oreinak ikusi ostean haiekin maitemindu zelarik, sakratutzat hartuz. Ikusi zituen bost oreinetatik lau harrapatu eta bere gurdia gidatzeko erabili zituen.[48] Kasu batean, bere burua (kasu batzuetan Kalisto bezala izendatua) orein batean bilakatu zuen.[55][56] Heraklesen hamabi lanetan, hirugarren zeregina Euristeok bidali zuen. Lana Zeriniako oreina (Grezieraz: Κερυνῖτις ἔλαφος Kerynitis elaphos, Latinez: Elaphus Cerynitis) atzematea zen, Artemisari ihes egin zion oreina. Jainkosa oreina zauritu zutela konturatzean haserretu zen arren, beharrekoa zela azaldu ostean Herakles barkatu zuen. Halabaina, bere haserrea lasaitzeko Euristeoren aurka jo zuen.[48][57][58]

Ehiza zakurra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artemis askotan bere ehiza zakurrekin irudikatzen da, Panengandik eskuratu zituenak Arkadia basoan.[59] Panek lehoiak ehizatzeko gai ziren bi zakur zuri-beltz, hiru ilegorri eta orbandun bat eman zizkion jainkosari. Eta arkadiar arrazako txakur eme onenak. Halaber, Artemisak soilik zazpi zakur erabiltzen zituen ehizatzera ateratzen zen bakoitzean.[48][60]

Kalimakok Artemisa urrezko gurdi bat gidatzen deskribatzen du, ehizan harrapatu eta urrezko adarrak zituzten lau orein arrek gidatua. Deskribapen honetan gurdiaren bridak ere urrezkoak dira.[48] Beste hainbat idazle zein olerkilarik ere deskribatzen dute Artemisaren urrezko gurdia, haien artean himno homerikoek[61] eta Euripides drama grekoan.[62][63]

Lantzak, sareak eta lira

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohikoa ez den arren, kasu batzuetan (bere Aetolako gurtzan, adibidez) Artemisa xabalina edo lantza batekin errepresentatu da.[62] Horrez gain, Oviden Metamorfosian lantzaren deskribapena aurkitu daiteke.[64] Bitartean, arrantzaren jainkosa bezala jasotako kultuan, lantza beharrean, arpoiarekin irudikatu da.[63] Bestalde, dontzeilen dantza eta abestien jainkosa bezala, askotan Artemisa lira batekin erakusten da antzinako artelanetan.[65][66]

Atikako Brauron hirian ospaturiko festetan (brauroniak),[8] Artemisen ohorean hartzak sakrifikatzen hasi ziren. Horrez gain, hiriko neska gazteak (5 eta 10 urte artekoak) azafrai togatan janzten ziren eta hartz moduan jokatu; izan ere, jainkosak hartz bat mantsotu zuen hiritarrekin batera bizitzeko, baina hartzarekin jolasten zegoen neska birjin batek animalia haserretu zuen, eta honek erasotu ostean, neskaren anaiek hartza hil zuten. Ondorioz, izurrite bat garatu zen eta orakuluak aitortu zuen zorigaitzarekin amaitzeko birjin batek hartz papera egin beharko zuela. Geroztik, ez zen neska birjinik ezkontzen ahalbidetu, honek ez bazuen aurretiaz hartz papera bete.[67]

Basurdea, orohar ehiztariekin erlazionaturiko animalia da, kultura ezberdinetan gudarien ezaugarriekin erlazionatua.[68] Partzialki, ehizatzeko edo otzantzeko duen zailtasunagatik preziatua zen, Artemisaren habilidadea ohoretzeko sakrifikatzen zelarik. Greziar mitologian heroi ugarik basurdeak ehizatu dituzte edo basurdeengatik hil dira.[69][70]

Haien artean, Oeneus eta Adonis Kalidoniako basurdeak edo Aetoliako basurdeak hil zituen. Animalia hau Artemisak bidali zuen Kalidon hiria suntsitzeko, bere erregeak (Oeneus) jainkosari opalkuntza bat ematea ahaztu zuelako.[71] Basurdea hiltzeko ehiza bat ospatu zen, (Kalidoniako basurdearen ehiza) non argonautek, Meleagrok (Oeneusen semea) eta Atalantak (Artemisak hezitako ehiztaria) parte hartu zuten. Amaieran, basurdea hiltzea lortu zuten, baina Meleagro borroka baten ondorioz hil zen eta jainkosak erregearen aurkako mendekua eskuratu zuen.[72][73][74]

Kaloniako basurdearen ehizaren ostean, hil berri zen Meleagroren ahizpak edo Meleagridak (Antzinako grezieraz: Μελεαγρίδες) anaiaren heriotza deitoratu zuten. Jainkosak printzesei errukia hartu zien eta pintadatan itxuraldatu zituen, bere animalia gustokoenetarikoak.[75]

Zapelatzak jainkoek faboretutako hegaztiak ziren, haien artean Apolo eta Artemisa.[76][77]

Artemisa, Targelion (egutegi atikoko 11. hilabetea, maiatza inguruan) hilabeteko seigarren egunean jaio zen, sakratu bilakatu zena, bere urtebetetzea bezala.[78][79]

  • Brauroneko Artemisen Jaialdia.[80]
  • Amarintoko Jaialdia.[81][82]
  • Saroniako Artemisen Jaialdia.
  • Kharisteria Jaialdia.[83]
  • Artemis Orein Ehiztariaren Jaialdia.
  • Lafria Jaialdia.[84]

Artemisak Zeus jainko eta Leto titanaren alaba zen eta Apolo jainkoa neba bikitzat zuen.[1][85]

Leto bere bikiekin (Artemis eta Apolo).

Greziar mitologia klasikoan hainbat kontakizun ezberdin daude Artemis eta Apolo jainko bikien jaiotzen inguruan. Gurasoei dagokienez, kontakizun guztiak bat datoz Zeus olinpiar jainkoaren eta Leto titanaren seme-alabak direla. Informazio iturriaren arabera ordea, Artemis lehenago jaiotzen da, besteetan aldi berean eta batzuetan geroago.[86]

Artemis-en haurtzaroa ez dago egun arte iraun duen mitoetan deskribatua. Jainkosak uste zuen moirak aukeratu zutela emagina izateko; bereziki bere ama Leto, Apolo anai bikiaren erditzean lagundu ostean. Horregatik bere birjintasuna eta bere ingurukoena babesten zuen.[87]

Kalimatoren olerki batean imaginatzen da "Artemisak bere burua entretenitzen duela mendietan arkularitzarekin". Jasota dagoen eta ezaguna den gertakari bat; Herak astindu ostean, jainkosak negarrez bere aitari, belaunean eserita zegoela, hamar desira aitortzea eskatu zizkion:[48]

  1. Beti birjina mantentzea.
  2. Bere anaia Apolorengandik (Phoibus) desberdintzeko izen ugari edukitzea.
  3. Ziklopeak eginiko arku eta geziak edukitzea.
  4. Argiaren eramalea (Phaesporia) izatea.
  5. Belaunerainoko tunika motza edukitzea, ehizatzeko.
  6. Ozeanoren 60 alaba edukitzea, guztiak 9 urtekoak, bere korua izateko.
  7. 20 amnisiada (ninfa) neskame bezala edukitzea, bere ehiza zakurrak eta arkua zaintzeko atseden hartzen zuen bitartean.
  8. Mendi guztien gain agintzea.
  9. Edozein hiritara egokitzea, soilik erditzen dauden emakumeak deitzean bisitatzeko.
  10. Emakumeak erditze minekin laguntzeko ahalmena edukitzea.

Kalimatok ere kotantzen du nola Artemisek ehiztaria izateko beharko zituen tresnak biltzen joan zen bere haurtzaroa; haien artean, Lipariko irlan Efasto eta Ziklopeak arku eta geziak egin zizkiotenean, Pan bisitatu eta bere ehiza zakurrak jaso zituenean edo arkularitza praktikatzen zuenean (lehenik zuhaitzekin, gero animalia basatiekin).[48]

Harremanak eta aipamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktaion (/ækˈtiːən/; antzinako grezieraz: Ἀκταίων Aktaion) Tebaseko heroi famatua izan zen. Ovidio olerkilari erromatarraren arabera, eguna ehizatzen igaro ondoren etxera bueltatzean, Aktaionek Artemis eta bere ninfak bainatzen ikusi zituen Ziteron mendiko haitzulo batean. Jainkosak orein batean bilakatu zuen eta bere ehiza zakurrak jazartzeko bidali zituen, harrapatu zutenean jabea hil eta janez.[88][89][90]

Beste mitoaren bertsiotan detaile ezberdinak aldatzen doaz; batzuetan Aktaionek bizirautea lortzen du, edo bestetan, zakurrak bereak izan beharrean jainkosarenak dira.

Adonisen istorioaren bertsio batzuetan, jainkosa baino ehiztari hobea zela esan ostean, Artemisak basurde basati bat bidali zuen, Adonis bere harropuzkeriagatik hiltzeko.[74][91][92][93][94] Beste kontaera batean, Artemisak Adonis mendeku bezala hil zuen; Afrodita Hipolitoren (jainkosa birjinaren jarraitzaile sutsua) heriotzaren erruduna zenez, Artemisak Adonis (Afroditaren begikoa) mendekatu zuen.[95]

Beste istorio baten arabera, Adonis Aresek hil zuen (ez Artemisek), Afrodita zigortzeko haserraldi jeloskor batean.[63]

Orion konstelazioa, Johann Bayer-en Uranometria grabatua.[96]

Orion (antzinako grezieraz: Ὠρίων edo Ὠαρίων; latinez: Orion) ehiztari erraldoia zen eta jainkosaren ehiza-kidea. Oenopion bilatzeari eten ondoren, jainkosa eta bere ama ezagutu zituen, haiekin ehizatzera elkartuz. Baina planetako edozein pizti ehizatzeko gai zela bezalako ahoberokeriak esan zituenean, Gaiak entzun zuen eta eskorpioi erraldoi bat bidali zuen Orion ziztatzeko. Hil ostean, Artemisek izarretara bidali zuen Orionen konstelazio moduan.[42][97][98][99][100][101] Beste kontaldi batean, Orion Leto eskorpioi baten bidetik baztertzean hil zen.[102]

Istros idazleak jainkosa Orionekin maitemintzen zela zioen. Maite izan zuen pertsona bakarra zen, elkar ezkondu nahi zutelarik; baina Apolok Artemis engainatu zuen, Orion itsaso urrunean igerian zegoen bitartean arrebarekin apustu bat eginez. Apustuaren arabera, jainkosak desberdindu ezin zen puntu bat (Orion igerian) jo beharko zuen bere geziekin. Artemisa ehizaren jainkosa izanik, bere itua jo eta Orion hi zuen, gerora izarretara igoz.[100]

Beste idazle batzuek Artemisak Orion hil zuela diote; bere jarraitzaileetako bat (Opis)[103] edo jainkosa bera bortxatzeagatik.[55][58] Edota, Aratoren arabera, jainkosari toga kentzean honek autodefentsa moduan hil zuen.[48][63]

Homeroren Iliadan, Eos jainkosak Orion limurtu zuen, jainkoak haserretuz eta Artemisak ehiztaria hil zuen.[71]

Panopoliseko Nonnusen Dionysiaca olerkian, Aura titan eta jainkosa Artemisen laguntzailea da. Ehizaren jainkosarekin atera zen egun batean, bere gorputza emakumezkoegia delakoan jainkosaren birjintasuna dudan jartzen du. Mendeku bezala Artemisek Nemesisi laguntza eskatzen dio eta azpikeria bidez Aurari bere birjintasuna kentzen diote. Nemesisek Eros konbentzitzen du Dionisio engainatu eta Aurarekin maitemintzeko, jainkoak Aura intoxikatu eta bortxatzen du. Gertakizun hauen ondoren, Aura hitzaile zoroa bilakatzen da; haurdun geratu eta bikiak eduki zituenean, bat jan zuelarik (bestea, Iako, Artemisak salbatu zuen).[63]

Polifonte etxetik alde egin nahi zuen neska gazte bat zen. Bere bizitza Antoninus Liberalisen Metamorfosis liburuan azaltzen da, bertan sio Afrodita gurtzen zuten gazteek ez bezala, emazte eta ama izateari uko egin eta askatasun birjinala eskuratu nahi zuela Artemisarekin batera. Hori dela eta, Afroditak hartz baten kumeak izatera zigortu zuen. Kume horiek (Agrius eta Oreius)[104] Zeusen gorrotoa pizten zuten pizti kanibalak ziren, amaieran Ares eta Hermesek Polifonte eta bere familia guztia hegazti ezberdinetan bihurtu zituzten.[105][106][107]

Troiako Gerra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artemisak Troiako gudan paper garrantzitsua izan zuen, bere ama eta anaiak bezala Troiaren alde egin zuen. Greziarren Troiaranzko bidaiaren hasieran, jainkosak itsasoa lasaitu zuen, bidaia geldituz. Baina orakulu baten aholkua jarraituz, greziarrek Agamemnonen alaba (Ifigenia, bere "gauza" kuttunena) sakrifikatu zuten, Agamemnonek jainkosari eginiko promesa betez eta bere mesedea eskuratuz.[108][109][110] Higinoren Fabulaen, Ifigenia ez da sarifikatzen, beste iturri batzuen arabera Artemisak Taureara eraman zuen[111] eta Hesiodoren Emakumeen Katalogoan, Artemisek Hekate gaueko, sorginkeriako eta infernuko jainkosan transformatu zuen.[112][113]

Iliadan greziar eta troiarren arteko gatazka eman zenean, Artemis eta Hera ere kolpetara heldu ziren. Herak bere gezitokiarekin belarrietan jotzean, geziak erori ziren. Artemisa negarrez joan zen bere aitarengana (Zeus) eta amak (Leto) atzetik jardun zion, gezi eta arkuak jasotzen.[71][41]

Baliokidetzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artemisa askotan antzeko ezaugarriak dituzten edo antzeko funtzioak betetzen dituzten jainkosa atzerritarrekin parekatuta aurkitzen da.[114]

Bastet jainkosa.
Sakontzeko, irakurri: «Bastet»

Bastet, Baset, Bast edo Bastis, katu itxurako jainkosa egiptoarra da, gutxienez Egiptoko II. dinastiatik (2890 BCE) gurtua Behe Egiptoko Bubastis hirian.[115] Eguzkiaren jainkosa bezala ezaguna zen, Behe Egipto eta erregearen defendatzaile bezala; eta ondorioz, Ra eguzkiaren jainkoarekin erlazionatua, Ra-ren begiaren ordezkaritzat hartu zen.[116] Hasiera batean lehoi-gudari baten itxurarekin irudikatzen zen, baina katu bezala amaitu zuen.[117] Katu etxekotuarekin zuen lotura zela eta, modu sekundarioan haurdunaldi eta erditzearen jainkosatzat ere jardun zuen.[118] Horrez gain, gaixotasun infekzioso eta espiritu gaiztoen aurkako defentsaren jainkosa bezala gurtu zen.[115]

Ptolomeotar dinastian buruzagi egiptoarrak greziarrengatik ordezkatuak izan ziren 300 urtez, eta denbora hartan greziarrek Artemisa eta Bastet jainkosak parekatu zituzten. Hori dela eta, Bastet-ek ilargiaren gurtza eta honekin hartu zituen, kasu batzuetan "ilargiaren begia" izendatzen zutelarik.[118][119]

Sakontzeko, irakurri: «Anahita»

Anahita, edo bere forma zaharrean Arədvī Sūrā Anāhitā, "Ur-en" (avesteraz: āpas; persieraz: Ābān) jainkosa indo-iraniarra da; emankortasunarekin, sendakuntzarekin eta ezagutzarekin erlazionatua.[120][121]

Zaldien jainkosa eta hipostasis zoroastrista da, bere izenak "zaldi sendoekin" esan nahi du.[120]

Artume jainkosaren errepresentazioa.
Sakontzeko, irakurri: «Artume»

Etruriar mitologian, jatorri neolitikoko gau, ilargia, heriotza, baso, animalia eta natura, emankortasun, batzar zein ehizaren jainkosa da.[122] Ostera, etruriarrek Artume Artemisa jainkosa greziarrarengatik ordezkatu zuten.[123] Egungo Aritimino eta Arezzo (Aritie izenpean) herri italiarrak, etruriarrek eraiki zuten jainkosaren izenean.[124]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. (Ingelesez) «cynthia | Etymology, origin and meaning of the name cynthia by etymonline» www.etymonline.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  3. a b Hammond eta Scullard, "The Oxford Classical Dictionary". (Oxford: Clarendon Press, 1970)
  4. a b Guthrie, W. K. C. (William Keith Chambers). (1955). The Greeks and their gods. Boston : Beacon Press ISBN 978-0-8070-5793-3. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  5. Beekes, R. S. P.. (2010). Etymological dictionary of Greek. Brill ISBN 978-90-04-17418-4. PMC 435918287. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  6. Bampiniōtēs, Geōrgios. (2019). Lexiko tēs neas Hellenikēs glōssas : me scholia gia tē sōstē chrēsē tōn lexeōn : hermēneutiko, etymologiko, orthographiko, synōnymōn-antithetōn, kyriōn onomatōn, epistēmonikōn orōn, akrōnymiōn. (Pemptē ekdosē. argitaraldia) ISBN 978-960-9582-14-8. PMC 1135057835. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  7. (Ingelesez) Hewitt, B. G.. (1996-06). «Roland Bielmeier and Reinhard Stempel (ed.): Indogermanica et Caucasica: Festschrift für Karl Horst Schmidt zum 65. Geburtstag. (Untersuchungen zur Indogermanischen Sprach- und Kulturwissenschaft, 6.) xvi, 560 pp. Berlin: Walter de Gruyter, 1994. DM 336.» Bulletin of the School of Oriental and African Studies 59 (2): 370–372.  doi:10.1017/S0041977X00031888. ISSN 0041-977X. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  8. a b «Βραυρώνιος, DGE (Diccionario Griego-Español)» dge.cchs.csic.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  9. Raab, Holly Alane. (2001). Rural settlement in Hellenistic and Roman Crete : the Akrotiri peninsula. Archaeopress ISBN 1-84171-270-1. PMC 48592057. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  10. (Ingelesez) «The Athenian Constitution after Sulla. By Daniel J. Geagan. [Hesperia: Supplement XII. (Princeton, N. J.: American School of Classical Studies at Athens. 1967. Pp. xiii, 231, 8 plates. $10.00.)»] The American Historical Review 1968-10  doi:10.1086/ahr/74.1.122. ISSN 1937-5239. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  11. Graml, Constanze. (2020-11-25). The Sanctuary of Artemis Soteira in the Kerameikos of Athens. (1. argitaraldia) Harrassowitz Verlag  doi:10.2307/j.ctv1c9hmd3.10.. ISBN 978-3-447-19910-0. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  12. «Xenophon, Cyropaedia, Book 2, chapter 1» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
  13. (Ingelesez) shop, VCoins, the online coin. «PHRYGIA, Kadi, Claudius, 41-54 AD, Demetrius Artemas, magistrate, Æ (18 mm, 3.66 g, 12h) VF Zeus» www.vcoins.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
  14. a b (Ingelesez) Anthon, Charles. (1855). A Classical Dictionary: Containing an Account of the Principal Proper Names Mentioned in Ancient Authors and Intended to Elucidate All the Important Points Connected with Geography, History, Biography, Mythology, and Fine Arts of the Greeks and Romans ; Together with an Account of Coins, Weights, and Measures, with Tabular Values of the Same. Harper & Brothers (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
  15. a b Lang, Andrew. (1887). Myth, ritual and religion. London : Longmans, Green & co. (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
  16. «ORPHIC HYMNS 1-40 - Theoi Classical Texts Library» www.theoi.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  17. Pomeroy, Sarah B.. (1994). Goddesses, whores, wives and slaves : women in classical antiquity. Pimlico ISBN 0-7126-6054-2. PMC 30738189. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  18. a b The Homeric hymns. 2003 ISBN 0-14-043782-7. PMC 59339816. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  19. a b From Artemis to Diana : the goddess of man and beast. Museum Tusculanum 2009 ISBN 978-87-635-0788-2. PMC 262720700. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  20. From Artemis to Diana : the goddess of man and beast. Museum Tusculanum 2009 ISBN 978-87-635-0788-2. PMC 262720700. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  21. «ORPHIC HYMNS 1-40 - Theoi Classical Texts Library» www.theoi.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  22. a b From Artemis to Diana : the goddess of man and beast. Museum Tusculanum 2009 ISBN 978-87-635-0788-2. PMC 262720700. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  23. «Temple of Artemis (Diana) at Ephesus» penelope.uchicago.edu (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  24. (Ingelesez) Foss, Clive. (1979). Ephesus After Antiquity: A Late Antique, Byzantine, and Turkish City. CUP Archive (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  25. Pausanias, Description of Greece 7.2.6–8.
  26. Mair, Alexander William. (1921). «CALLIMACHUS, HYMN TO ARTEMIS» topostext.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  27. (Ingelesez) Bammer, Anton. (1990-12). «A Peripteros of the Geometric Period in the Artemision of Ephesus» Anatolian Studies 40: 137–160.  doi:10.2307/3642799. ISSN 0066-1546. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  28. Antipater, Greek Anthology IX.58.
  29. Plutarch, Life of Alexander, 1. 3. 5.
  30. Beckwith, John. (1979). Early Christian and Byzantine art. (Second edition. argitaraldia) ISBN 0-14-056133-1. PMC 4774770. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  31. Trombley, Frank R.. (2014). Hellenic Religion and Christianization c. 370-529. Volume I.. BRILL ISBN 978-90-04-27677-2. PMC 880531381. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  32. (Ingelesez) Bennett, Florence M.. (1917-01-01). «A Study of the Word ΞΟΑΝΟΝ» American Journal of Archaeology 21 (1): 8–21.  doi:10.2307/497155. ISSN 0002-9114. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  33. «Henry George Liddell, Robert Scott, A Greek-English Lexicon, πόλος» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  34. (Ingelesez) LiDonnici, Lynn R.. (1992-10). «The Images of Artemis Ephesia and Greco-Roman Worship: A Reconsideration» Harvard Theological Review 85 (4): 389–411.  doi:10.1017/S0017816000008208. ISSN 0017-8160. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  35. «49 MORRIS Potnia Aswiya Anatolian Greek Religion» web.archive.org 2014-01-06 (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  36. Boring, M. Eugene. (2012). An introduction to the New Testament : history, literature, theology. Westminster John Knox Press ISBN 978-0-664-25592-3. PMC 776517603. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  37. a b c «A Dictionary of Greek and Roman biography and mythology, Abaeus, Artaphernes, A'rtemis» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  38. «Henry George Liddell, Robert Scott, A Greek-English Lexicon, σελήν-η» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  39. Morford, Mark P. O.. (2007). Classical mythology. New York : Oxford University Press ISBN 978-0-19-530804-4. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  40. (Grezieraz) Cramer, John Anthony. (1841). Anecdota græca e codd. manuscriptis Bibliothecæ regiæ parisiensis. e Typographeo academico (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  41. a b Homer; Dindorf, Wilhelm; Maass, Ernst. (1875). Scholia graeca in Homeri Iliadem; ex codicibus aucta et emendata, edidit Gulielmus Dindorfius. Oxonii Clarendoniano (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  42. a b c (Ingelesez) Hard, Robin; Rose, H. J.. (2004). The Routledge Handbook of Greek Mythology: Based on H.J. Rose's "Handbook of Greek Mythology". Psychology Press ISBN 978-0-415-18636-0. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  43. (Ingelesez) Budin, Stephanie Lynn. (2015-06-26). Artemis. Routledge ISBN 978-1-317-44888-4. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  44. a b (Ingelesez) Toorn, Karel van der; Becking, Bob; Horst, Pieter Willem van der. (1999). Dictionary of Deities and Demons in the Bible. Wm. B. Eerdmans Publishing ISBN 978-0-8028-2491-2. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  45. «Strabo, Geography, BOOK XIV., CHAPTER I., section 6» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  46. Arnim, Hans Friedrich August von; Zeno, of Citium; Chrysippus, the Stoic; Cleanthes, the Stoic. (1964). Stoicorum veterum fragmenta. Stutgardiae In aedibus B.G. Tuebneri (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  47. «NATURE OF THE GODS» topostext.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  48. a b c d e f g h «Callimachus' Hymn 3: To Artemis, Modern Theosophy» www.katinkahesselink.net (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  49. (Ingelesez) Henderson, Jeffrey. «Hymns» Loeb Classical Library (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  50. «Hymn 27 to Artemis, To Artemis» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  51. The homeric hymns. (Second editon. argitaraldia) 2004 ISBN 0-8018-7983-3. PMC 56017776. (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  52. «Ovid (43 BC–17) - Fasti: Book II» www.poetryintranslation.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  53. (Gaztelaniaz) Limited, Alamy. «. Artemis, Fresko-Entwurf zu den Hymnen des Homero . Julius Schnorr von Carolsfeld (1794-1872), pintor y grabador alemán Descripción Fecha de nacimiento/muerte el 26 de marzo de 1794 24 de mayo de 1872 Lugar de nacimiento/muerte Leipzig Dresden ubicación de trabajo en Viena, Roma, Munich, Dresden, control de autoridad : Q703458: 27301812 ISNI VIAF: 0000 0001 1023 2110 ULAN: 500002319 LCCN: N85182194 WGA: SCHNORR von Carolsfeld, Julius WorldCat 1103 Schnorr von Carolsfeld - Artemis Fotografía de stock - Alamy» www.alamy.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  54. Smith, William. Dictionary of Greek and Roman biography and mythology Vol: 1 1870. (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  55. a b «Apollodorus, Library, book 1, chapter 7» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  56. «Euripides, Helen, line 375» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  57. «Pindar, Olympian, Olympian 3 For Theron of Acragas Chariot Race 476 B. C.» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  58. a b (Ingelesez) Halliday, W. R.. (1922-08). «Apollodorus: The Library. With an English translation by SirJames George Frazer, F.B.A., F.R.S. (The Loeb Classical Library.) Two vols. Small 8vo. Pp. lix + 403, 546. London: William Heinemann; New York: G. P. Putnam's Sons, 1921. 10s. each vol.» The Classical Review 36 (5-6): 138–138.  doi:10.1017/S0009840X00016802. ISSN 1464-3561. (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  59. M. Persson Nilsson. (1961). Persson Nilsson, Martin. Historia De La Religion Griega [1961. ] (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  60. «Harry Thurston Peck, Harpers Dictionary of Classical Antiquities (1898), Canis» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  61. «Hymn 9 to Artemis, line 1» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  62. a b «Euripides, Helen, line 1301» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  63. a b c d e Nonnus, of Panopolis. (1940). Dionysiaca. Harvard University Press ISBN 0-674-99379-9. PMC 685107. (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  64. «Metamorphoses (Kline) 3, the Ovid Collection, Univ. of Virginia E-Text Center» ovid.lib.virginia.edu (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  65. (Ingelesez) Patton, Kimberley Christine. (2009). Religion of the Gods: Ritual, Paradox, and Reflexivity. Oxford University Press, USA ISBN 978-0-19-509106-9. (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  66. «Pindar, Pythian, Pythian 2 For Hieron of Syracuse Chariot Race ?470 or 468» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  67. «Brauronia» topostext.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  68. (Ingelesez) «Liaudies kultura» Liaudies kultura 2007 PMC 938825670. (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  69. «ToposText» topostext.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  70. «Apollodorus, Library, book 3, chapter 14, section 4» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  71. a b c «Homer, Iliad, Book 9, line 492» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  72. Rose, Carol. (2001). Giants, monsters, and dragons : an encyclopedia of folklore, legend, and myth. Norton ISBN 0-393-32211-4. PMC 48798119. (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  73. Hard, Robin. (2004). The Routledge handbook of Greek mythology : based on H.J. Rose's "Handbook of Greek mythology". Routledge ISBN 0-203-44633-X. PMC 55204507. (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  74. a b «P. Ovidius Naso, Metamorphoses, Book 8, line 260» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  75. «The Meleagries» topostext.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  76. «Aelian, De Natura Animalium, book 12, chapter 4» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  77. (Ingelesez) admin. (2021-04-03). «Animals of the Greek Gods» Mythology of Greece (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  78. (Ingelesez) Mikalson, Jon D.. (2015-03-08). The Sacred and Civil Calendar of the Athenian Year. Princeton University Press ISBN 978-1-4008-7032-5. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  79. (Ingelesez) greekpagan. (2015-12-19). «Festivals: A List of Greek Pagan Festivals and Holy Days» Hearthfire Handworks (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  80. Larson, Jennifer. (2007-05-07). Ancient Greek Cults. Routledge ISBN 978-1-134-34619-6. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  81. «Amarynthia | Facts, Information, and Mythology» pantheon.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  82. Harrsch, Mary. (2007-11-04). «Search continues for temple of Artemis Amarysia» Passionate about History (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  83. (Ingelesez) Artemis Agrotera / Kharisteria – Hellenion. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  84. Eftychia Stavrianopoulou. Ritual and Communication in the Graeco-Roman World. Presses universitaires de Liège ISBN 978-2-8218-2904-6. PMC 1229308760. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  85. «Hesiod, Theogony, line 1» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  86. Roman, Luke. (2010). Encyclopedia of Greek and Roman mythology. Facts On File ISBN 978-1-4381-2639-5. PMC 607553701. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  87. Callimachus; Lycophron; Aratus, Solensis; Mair, G. R. (Gilbert Robinson); Mair, A. W. (Alexander William). (1921). Callimachus and Lycophron. London : W. Heinemann ; New York : G. P. Putnam (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  88. Chisholm, Hugh, ed. (1911). "Actaeon". Encyclopædia Britannica. Vol. 1 (11th ed.). Cambridge University Press. p. 157.
  89. Walter Burkert, Homo Necans (1972), translated by Peter Bing (University of California Press) 1983, p 111.
  90. Heath, "The Failure of Orpheus", Transactions of the American Philological Association 124 (1994:163-196) p. 196.
  91. «Apollodorus, Library, book 3, chapter 14, section 4» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  92. Grant, Mary. «The Myths of Hyginus. Hyginus, Fabulae: Those who dies from wounds by a wild boar» topostext.org (University of Kansas Publications): 248. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  93. «Plutarch, Quaestiones Convivales, Book 4., chapter 5, section 3» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  94. «Athenaeus, The Deipnosophists, Book II., chapter 80» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  95. Frazer, James George. (1989). Golden bough.. New Amer Library ISBN 9999891276. PMC 948445265. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  96. (Latinez) Bayer, Johann. (1603). Ioannis Bayeri Uranometria omnium asterismorum continens schemata, nova methodo delineata aereis laminis expressa. excudit Christophorus Mangus  doi:10.3931/e-rara-309. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  97. (Latinez) Eratosthenes. (1878). Catasterismorum reliquiae; [Gr.. ] apud Wedmannos (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  98. Hesiod; Homer; Evelyn-White, Hugh G. (Hugh Gerard). (1914). Hesiod, the Homeric hymns and Homerica. London : W. Heinemann (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  99. (Ingelesez) Fitt, Mary; Diels, Hermann; Freeman, Kathleen. (1983). Ancilla to the Pre-Socratic Philosophers: A Complete Translation of the Fragments in Diels, Fragmente Der Vorsokratiker. Harvard University Press ISBN 978-0-674-03501-0. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  100. a b Grant, Mary. «The Myths of Hyginus: Hyginus, Astronomica» topostext.org (University of Kansas Publications) (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  101. Grant, Mary. «The Myths of Hyginus. Hyginus, Fabulae: Orion» topostext.org (University of Kansas Publications) (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  102. «Ovid (43 BC–17) - Fasti: Book V» www.poetryintranslation.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  103. Kerenyi 1951 (p. 204) says that this is "[a]nother name for Artemis herself".
  104. Graves, Robert. (2017). The Greek myths. (Complete and definitive edition. argitaraldia) ISBN 978-0-241-98235-8. PMC 1045043469. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  105. Antoninus, Liberalis, activend century. (1992). The Metamorphoses of Antoninus Liberalis : a translation with a commentary. Routledge ISBN 0-415-06896-7. PMC 24173978. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  106. Biondetti, Luisa. (1997). Dizionario di mitologia classica : dèi, eroi, feste. Baldini & Castoldi ISBN 88-8089-300-9. PMC 797599909. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  107. Oliphant, Samuel Grant. (1913). «The Story of the Strix: Ancient» Transactions and Proceedings of the American Philological Association 44: 133.  doi:10.2307/282549. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  108. (Ingelesez) Davison, J. A.. (1955-06). «The Chrestomathy of Proclus - Albert Severyns: Recherches sur la Chrestomathie de Proclos. III: La Vita Homeri et les sommaires du Cycle , i: Étude paléographique et critique. (Bibliothèque de la Faculté de Philosophic et Lettres de l'Université de Liége, fasc. cxxxii.) Pp. 368; 14 plates. Paris: Les Belles Lettres, 1953. Paper, 1,000 fr.» The Classical Review 5 (2): 152–154.  doi:10.1017/S0009840X0016617X. ISSN 0009-840X. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  109. Philodemus; Obbink, Dirk. (1996-12-05). Philodemus On Piety: Part 1, Critical Text with Commentary. Oxford University Press ISBN 978-0-19-815008-4. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  110. «Iphigenia» web.archive.org 2014-07-15 (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  111. Pseudo-Apollodorus, Epitome of the Library 3.21.
  112. West, M. L.. (1985). The Hesiodic catalogue of women : its nature, structure, and origins. Clarendon ISBN 0-19-814034-7. PMC 10778752. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  113. «HESIOD, CATALOGUES OF WOMEN FRAGMENTS - Theoi Classical Texts Library» www.theoi.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  114. The Oxford classical dictionary. (Second edition. argitaraldia) 1970 ISBN 0-19-869117-3. PMC 102949. (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  115. a b «Bastet - World History Encyclopedia» web.archive.org 2021-04-17 (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  116. Darnell, John Coleman. (1997). «The Apotropaic Goddess in the Eye» Studien zur Altägyptischen Kultur 24: 35–48. ISSN 0340-2215. (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  117. Pinch, Geraldine. (2004). Egyptian mythology : a guide to the gods, goddesses, and traditions of ancient Egypt. Oxford ; New York : Oxford University Press ISBN 978-0-19-517024-5. (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  118. a b Egyptian religion : the last thousand years : studies dedicated to the memory of Jan Quaegebeur. Peeters 1998 ISBN 90-429-0669-3. PMC 40366235. (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  119. Wilkinson, Richard H.. (2003). The complete gods and goddesses of ancient Egypt. ISBN 0-500-05120-8. PMC 51668000. (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  120. a b (Ingelesez) Foundation, Encyclopaedia Iranica. «Welcome to Encyclopaedia Iranica» iranicaonline.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  121. «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  122. De Grummond, Nancy Thomson. (2006). Etruscan myth, sacred history, and legend. (1st ed. argitaraldia) University of Pennsylvania Museum of Archaeology and Anthropology ISBN 1-931707-86-3. PMC 70174841. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  123. Demetriou, Denise. (2012). Negotiating identity in the ancient Mediterranean : the archaic and classical Greek multiethnic emporia. ISBN 978-1-316-34859-8. PMC 908685849. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  124. Carnevale, Flavio; Ranieri, Marcello. (2016-04-18). Lunistices At Sesto Fiorentino: An Investigation On Geometry And Alignments Of The Tholos Tombs Of The Etruscan Princes.  doi:10.5281/ZENODO.220939. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]