Massachusetts
Massachusetts (ingelesez ˌmæsəˈtʃuːsɨts ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da. Ameriketako Estatu Batuetako ipar-ekialdean dago. Bere hiriburua Boston da. Guztira 6,3 milioi biztanle ditu.
Massachusetts | |||
---|---|---|---|
Commonwealth of Massachusetts | |||
Ereserkia: All Hail to Massachusetts (en) | |||
Goiburua: Ense petit placidam sub libertate quietem | |||
| |||
Map of USA MA.svg | |||
Geografia | |||
Hiriburua eta hiri handiena | Boston 42°21′37″N 71°3′28″W | ||
Azalera | 27.336 Ura %26,1 | ||
Punturik altuena | Mount Greylock | ||
Punturik sakonena | Ozeano Atlantikoa | ||
Kontinentea | Ipar Amerika | ||
Mugakideak | Rhode Island, Connecticut, New York, Vermont eta New Hampshire | ||
Administrazioa | |||
Gobernadorea | Deval Patrick | ||
Massachusettseko Gobernadorea | Maura Healey | ||
Legebiltzarra | Massachusettseko Gorte Orokorra | ||
Epai autoritatea | Massachusettseko Auzitegi Judizial Gorena | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 7.029.917 | ||
Dentsitatea | 257,17 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ezkontzeko adina | genero guztiak: 18 | ||
Derrigorrezko eskolaratzea | -16 | ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 584.039.000.000 $ (2020) 596.593.100.000 $ (2019) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1788ko otsailaren 6a | |||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | ikusi
| ||
mass.gov |
Geografia
Ingalaterra Berria izeneko eskualdea osatzen du Connecticut, Maine, Hampshire Berri, Rhode Island eta Vermont estatuekin batera.
Laua da kostaldean eta menditsua mendebalean (Berkshire mendiak). Taunton, Connecticut eta Merrimack ibaiak igarotzen dira estatutik[1].
Historia
Juan Verrazanok esploratu zuen kostaldea 1524an. 1636ko irailaren 8an Harvard Unibertsitatea sortu zuten Cambridgen, Bostondik gertu, hasieran "New College" izena hartuz. Burujabetasunaren aldekoen gune garrantzizkoena izan zen, eta 1776an sartu zen Batasunean.[2]
Ekonomia
Industrian ehungintza eta oinetakogintza dira jarduera nagusiak, eta baita arrantza eta ontzigintza ere. Massachusetts estatuan dago Harvard Unibertsitatea.[3]
Hezkuntza
Massachusetts estatuko hezkuntzak emaitza oso onak lortzen ditu AEBn egiten diren eta mundu mailan egiten diren ebaluazioetan, baina bereziki goi mailako hezkuntzak lortu du nazioarteko ospea. Munduko unibertsitate pribatu onenetakoak dira, urtero egiten diren rankingen arabera, Harvard University eta Massachusetts Institute of Technology, biak Cambridge hirian. Bi unibertsitate horiek hamarkadetan egon dira munduko unibertsitate bikainenen rankingetan goi-goiko postuetan. Baina bi horiekin batera rankingetako goiko postuetan beste hainbat erakunde ere egon dira: Tufts University, Boston College, Brandeis University, Boston University eta Northeastern University, besteak beste. Massachusettseko unibertsitate publikoak (UMass)ere ospe ona du AEBn (UMass). Bost campus dauzka.
Massachusettsen badaude ospe handiko goi mailako arte eskolak ere: Williams College, Amherst College eta Wellesley College.
Biografiak
- John Adams (1735-1826), AEBetako presidentea (1797-1801).
- Nathaniel Hawthorne (1804- 1864), idazlea.
- Edgar Allan Poe (1809-1849), idazlea.
- Emily Dickinson (1830-1886), idazlea.
- John F. Kennedy (1917-1963), AEBetako presidentea (1961-1963).
- George H. Bush (1924-), AEBetako presidentea (1989-1993).
- Jack Lemmon (1925-2001), aktorea.
Erreferentziak
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Massachusetts |
-
Lexington Common -
Boston -
Gay Head Light
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |