Boston College
Boston College estatubatuar unibertsitate pribatua da, Jesusen Lagundiakoa. Chestnut Hillen kokatua, Jesuiten Unibertsitate Elkarteko (AJCU) kide da. Elkartea Jesusen Lagundiak Estatu Batuetan zuzentzen dituen 28 unibertsitateek osatzen dute.
Historia
aldatuBoston College Bostongo goi-mailako irakaskuntzako erakunderik zaharrena da. 1863an 22 ikasleri ireki zizkien ateak Harrison kalean. Ikasle kopuruak gora egin zuenez, 1907an instalazioak Boston kanpoaldera eramatea erabaki zuten, eta Chestnut Hillen 700.000 m²-ko etxalde bat erosi zuten. Charles Donagh Maginnisen "Oxford Amerikan" izeneko 20 eraikin eraikitzeko proiektua aukeratu zuten campus berria garatzeko. 1974an, Boston Collegek Newton College of the Sacred Heart erosi zuen, campusari 162.000 m² osagarri gehituz. 2004an, 172.000 m² lur gehiago erosi ziren Bostongo Artxidiozesian, Commonwealth etorbidearen beste aldean, Brighton Campus izenekoa, eta kardinalaren egoitza zaharra barne hartzen duena.
Kirola
aldatuBoston College NCAAko lehen mailan lehiatzen da, Atlantic Coast Conferencen (izotz hockeyan izan ezik, non East Hockeyan parte hartzen duen). Nabarmentzekoa da bere amerikar futboleko taldea, Notre Dame Fighting Irish taldearekin batera AEBetako unibertsitate katolikoetako bi talderik onenak baitira.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |