Aia
Aia Gipuzkoako ipar-erdialdeko udalerria da, Urola Kosta eskualdekoa. Nekazari herri zabala da, 56 km² baititu, eta 2.022 biztanle zituen 2016. urtean. Donostiatik 25 km mendebaldera dago.
Aia | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Aia udalerriko herrigunea. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Urola Kosta | ||||||||||
Izen ofiziala | Aia | ||||||||||
Alkatea | Igor Iturain Ibarguren (en) | ||||||||||
Posta kodea | 20809 | ||||||||||
INE kodea | 20016 | ||||||||||
Herritarra | aiar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°14′11″N 2°08′55″W / 43.2365°N 2.1487°W | ||||||||||
Azalera | 55,27 km² | ||||||||||
Distantzia | 23 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 2.136 (2023) 42 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,39 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 23,37 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 22,23 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 51,65 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 78,73 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 9,95 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 7,3 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 88,57 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera[2] | % 81.45 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1025 | ||||||||||
Webgunea | http://www.aiako.eus/ |
- Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aia (argipena)».
Geografia
Iparralde aldean Orio eta Zarautz udalerriekin egiten du muga, ekialdean Usurbil, Zizurkil eta Asteasurekin, hego-mendebaldean Errezilekin eta, azkenik, mendebaldean, Zestoarekin. Bihotz itxurakoa da Aia, eta kostaldeari irekiune txiki batez lotzen zaio, Txurruka hondartzan.
Ingurune naturala
- Pagoetako natura parkearen zatirik handiena Aiako lurraldean dago: Altzola, Urdaneta eta Etxetaballa auzoetan, hain zuzen.
- Oriaren itsasadarraren inguruan daude Gipuzkoa osoko padura baliotsuenetarikoak. Itsasadar horrek, Usurbilen jaiota, Orion du bokalea. Natura 2000 sarean sartuta dago. Aia herriak alde gutxi batzuk ditu Oriaren ertzetan.
- Iñurritza biotopo babestuaren zati bat Aiako lurretan dago. Zarautzekin partekatzen du Aiak naturagune hori, herriko kostaldean dagoena, Laurgain auzoan, hain zuzen ere.
Auzoak
Aiak eremu handia du, eta hor sakabanatuta daude haren 11 landaguneak.
- Altzola
- Andatza
- Arrutiegia
- Elkano
- Etxetaballa
- Iruretaegia
- Kurpidea
- Laurgain
- Olaskoegia
- Santio Erreka
- Urdaneta
- Kaskoa (herriburua).
Mugakideak
Historia
Aiako lehen giza aztarnak Goi Paleolitikoak dira. Altxerri haitzuloko grabatu eta pinturak eta Giltza iturritik hurbil agertutako harrizko lanabesak garai hartakoak dira (duela 12.000 edo 13.000 urte).
1025ean aipatzen da lehen aldiz Aia dokumentu batean.
Erdi aroan Aia, Beizama, Bidegoian eta Errezilek osatzen zuten Sayaz Alkatetza Nagusia. Erakunde horretako administratzailea erregeak aukeratzen zuen. 1563an herri bakoitzak alkate bat edukitzea lortu zuten.[3]
Demografia
2019an Aiak 1.998 biztanle zituen. Horietatik %16,47k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %7,11 ziren.[4]
Aiako biztanleria |
---|
Politika
Miren Nekane Arrizabalaga Manterola da Aiako alkatea, EAJ alderdikoa.
2011. urteko udal hauteskundeetan aiarrek 2 zinegotzi gehiago aukeratu zituzten, biztanleriaren hazkundeagatik. 2007ko hauteskundeekin alderatuz, EAJ-PNV alderdiak 3 boto gehiago lortu zituen, eta sei zinegotziak mantendu zituen. Bildu koalizioak 220 boto gehiago eskuratu zituen eta bost zinegotzi, 2007an aurkeztu zen ezker abertzaleko EAE-ANV alderdiak baino bi zinegotzi gehiago.
2015eko udal hauteskundeetan EAj alderdiak zinegotzi bat gehiago eskuratu zuen eta Bilduren ondorengoa zen EH Bilduk bat galdu zuen.
Aiako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 7 / 11 |
6 / 11 |
|||
Euskal Herria Bildu* | 4 / 11 |
5 / 11 |
|||
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa. | |||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EAJk 549 boto; EH Bilduk 417 boto; PSE-EEk 23 boto.[5] Nekane Arrizabalaga Manterola izendatu zuten alkate.[6]
Ekonomia
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: lehen sektorea %5,2; bigarren sektorea %44,5; hirugarren sektorea %44,5; eraikuntza %6,1.[4]
Kultura
Euskara
Aiako euskara[9] gipuzkeraren aldaera bat da, Sartaldeko euskaran[10] kokaturik dagoen Urolaldeko euskara[11] hain zuzen. Urolaldeko eta Beterriko hizkeraren artean zubilana egiten du honek. Hizkera honetan sakona da mendebaleko euskararen eragina. Eremu lauagoa delako eta, batez ere, Eibar-Elgoibar aldeko industriak eraginda, estuagoa eta sarriagoa izan da hartu-emana. Lexikoan azaltzen da argien lotura, baina lexikoan ez ezik, hizkuntzaren beste sail batzuetan ere ageri da mendebaleko euskararen eragina Urolaldean.
Bestetik, Herriko biztanleen %88.57 euskalduna da, eta euskararen erabilera %72.9 da.
Kirolak
Aian 4 kirol elkarte daude:
- LARRA-TXORI
- ALKAR
- INDAMENDI AUZOA K.E.
(Hiru hauek arrantza eta ehiza elkarteak dira)
Jaiak
Aia herrian
- Santa Ageda, San Donato, San Lorentzo eta San Isidro Labrador festak ospatzen dira, otsailaren 4an, abuztuaren 4an, abuztuaren 10ean eta maiatzaren 15ean, hurrenez hurren.
Auzoetako festak
- Altzola: San Roke, santuaren eguna abuztuan izan arren, azaroaren 18an ospatzen da.
- Elkano: San Pedro, ekainaren 29an.
- Laurgain: San Migel eguna, irailaren 29an.
- San Pedro: Auzoko santuaren eguna, ekainaren 29an, Elkanon bezala.
- Santiago: Santiago eguna, uztailaren 25ean.
- Urdaneta: San Martin, azaroaren 11n.
- Iturriotz: ekainaren 24an erromeria dago San Juan baselizaraino.
Ondasun nabarmenak
Jauregiak eta etxeak[12]
- Serorategi. 1734ko etxea.
- Erreroenea. 1774ko etxea.
- Gilisastienea. XVII. mendeko etxea.
- Ostatu Berri. 1735eko eraikina.
- Garagorrienea. 1735eko eraikina.
- Udaletxea. Beltraenea izenez ezagutua. 1563an eraiki eta 1852an konpondua.
- Laurgaingo jauntxoaren dorretxea. XIV-XVIII. mendeetakoa.
Baserriak
- Iturriotz benta zaharra, XVI.mendeko baserria.
- Aizpitarte baserria
- Gorostiola baserria
- Mariñazelai baserria
Eraikin erlijiosoak[12]
- San Esteban Parrokia. XV-XVII. mendeko eraikin gotikoa.
- Aizpeako Amaren Ermita. XV. mendeko eraikina.
- Etxetxo. Otoiztegi barrokoa.
- San Roman eliza. XVI. mendekoa. Altzola auzoan dago.
- San Migel Parrokia. XVI-XVII. mendeetakoa. Laurgain auzoan dago.
- San Martin eliza. XVII. mendekoa. Urdaneta auzoan.
- San Pedro ermita. XVII. mendekoa. Andatza auzoan.
- Joan Bataiatzailearen ermita. XVII. mendekoa. Iturriotz auzoan.
- Santiago ermita. XVI. mendekoa. Santio erreka inguruan.
Haitzuloak
Aiar ospetsuak
- Jose Mari Lertxundi (1932 –), euskal idazlea.
- Juan Jose Alkain, Udarregi (1829 – Usurbil, 1895), bertsolaria. Aita Zavalak bildu eta gorde ditu haren bertso-paperak (Udarregi bertsolaria, 1966). Ingelesek Donostia erre zuteneko gertaerei jarritako bertsoak ospetsuak dira (1893).
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Historia» Aia (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
- ↑ a b «Web Eustat. Aiako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
- ↑ www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
- ↑ «Nekane Arrizabalaga izango da Aiako alkatea, beste lau urtez - Aia» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
- ↑ «Umetako "zigarroak" - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
- ↑ «Aia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
- ↑ «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
- ↑ «Urolaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
- ↑ a b «Herriko txokoak» www.aiapagoeta.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
- Aiako Udalaren webgunea
- Herriko albisteak Tokikom atarian
- Herriko albisteak Karkara atarian
- Pagoeta parkea