[go: up one dir, main page]

Aia

Gipuzkoako udalerria
RUDRÓN (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:27, 15 otsaila 2016

Aia Gipuzkoako Urola Kosta eskualdean kokaturik dagoen udalerria da. Nekazari herri zabala da, 56 km² ditu eta 2.022 biztanle zituen 2016. urtean. Donostiatik 25 km-ra dago.

Aia
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Aia udalerriko herrigunea.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaUrola Kosta
Izen ofizialaAia
AlkateaIgor Iturain Ibarguren (en) Itzuli
Posta kodea20809
INE kodea20016
Herritarraaiar
Kokapena
Koordenatuak43°14′11″N 2°08′55″W / 43.2365°N 2.1487°W / 43.2365; -2.1487
Map
Azalera55,27 km²
Distantzia23 km Donostiara
Demografia
Biztanleria2.136 (2023)
42 (2022)
alt_left 962 (%45) (%51,1) 1.092 alt_right
Dentsitatea0,39 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 23,37
Zahartze tasa[1]% 22,23
Ugalkortasun tasa[1]‰ 51,65
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,73 (2011)
Genero desoreka[1]% 9,95 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 7,3 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 88,57 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 81.45 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1563
Webguneahttp://www.aiako.com/


Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aia (argipena)».

Geografia

Iparralde aldean Orio eta Zarautz udalerriekin egiten du muga, ekialdean Usurbil, Zizurkil eta Asteasurekin, hego-mendebaldean Errezilekin eta, azkenik, mendebaldean, Zestoarekin. Bihotz itxurakoa da Aia eta kostalderari irekiune txiki batez lotzen zaio, Txurruka hondartzan.

Inguru naturala

Sakontzeko, irakurri: «Pagoetako natura parkea»
Sakontzeko, irakurri: «Iñurritza biotopo babestua»

Auzoak

 
Aia elurpean.

Aiak eremu handia du eta bertan sakabanatuta daude haren 11 landaguneak.

Mugakideak

Demografia

Aiako biztanleria

Politika

Miren Nekane Arrizabalaga Manterola da Aiako alkatea, EAJ alderdikoa.

2011. urteko udal hauteskundeetan aiarrek 2 zinegotzi gehiago aukeratu zituzten, biztanleriaren hazkundeagatik. 2007ko hauteskundeekin alderatuz, EAJ-PNV alderdiak 3 boto gehiago lortu zituen, eta sei zinegotziak mantendu zituen. Bildu koalizioak 220 boto gehiago eskuratu zituen eta bost zinegotzi, 2007an aurkeztu zen ezker abertzaleko EAE-ANV alderdiak baino bi zinegotzi gehiago.

2015eko udal hauteskundeetan EAj alderdiak zinegotzi bat gehiago eskuratu zuen eta Bilduren ondorengoa zen EH Bilduk bat galdu zuen.

Aiako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
7 / 11
579 (% 58,25)
6 / 11
564 (% 54,02)
Euskal Herria Bildu*
4 / 11
403 (% 40,54)
5 / 11
463 (% 44,35)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean
Aiako udal hauteskundeak
Alderdi politikoa 2015[3] 2011[4] 2007[5] 2003[6] 1999[7] 1995[8] 1991[9] 1987[10] 1983[11] 1979[12]
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) %56,71 7 %53,06 6 %61,31 6 %83,37 8 %54,56 5 %56,76 5 %53,15 5 %51,78 5 %98,97 9 %100 11
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) / Bildu %39,47 4 %43,56 5 - - - - - - - - - - - - - - - -
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra(PSE-EE) %1,18 0 %1,13 0 - - - - - - - - - - - - - - - -
Alderdi Popularra (PP) - - %0,47 0 %0.77 0 %0,99 0 - - - - - - - - - - - -
Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) - - - - %26,56% 3 - - - - - - - - - - - - - -
Eusko Alkartasuna (EA) - - - - %8,85 0 %14,64 1 %14,77 1 %19,93 2 %19,18 2 %19,43 2 - - - -
Euskal Herritarrok (EH) - - - - - - - - %30,56 3 - - - - - - - - - -
Herri Batasuna (HB) - - - - - - - - - - %22,26 2 %26,87 2 %28,28 2 - - - -

Kultura

Euskara

Sakontzeko, irakurri: «Urolaldeko hizkera»

Aiako euskarak Urolaldeko hizkeraren eta Beterriko hizkeraren arteko zubilana egiten du.

Kirolak

Aian 4 kirol elkarte daude:

  • LARRA-TXORI
  • ALKAR
  • INDAMENDI AUZOA K.E.

(Hiru hauek arrantza eta ehiza elkarteak dira)

Festak eta ohiturak

Aia herrian

Auzoetako festak

  • Altzola: San Roke, santuaren eguna abuztuan izan arren, azaroaren 18an ospatzen da.
  • Elkano: San Pedro, ekainaren 29an.
  • Laurgain: San Migel eguna, irailaren 29an.
  • San Pedro: Auzoko santuaren eguna, ekainaren 29an, Elkanon bezala.
  • Santiago: Santiago eguna, uztailaren 25ean.
  • Urdaneta: San Martin, abuztuaren 11n.
  • Iturriotz: ekainaren 24an erromeria dago San Juan baselizaraino.

Ondasun nabarmenak

Aiar ezagunak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aia Aldatu lotura Wikidatan 
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa

Erreferentziak