[go: up one dir, main page]

Cecilio G

abeslari espainiarra

Joan Cecilia Ruiz (Bartzelona, 1993ko martxoaren 14a) Cecilio G edo Ceci bezala ezagunagoa, trap abeslari kataluniarra da.[1] Bere ibilbidean zehar artista askorekin egin du lan, besteak beste, Dora Black, El Coleta, Kidd Keo eta Mala Rodriguez. Komiki, ilustrazio eta diseinu ikasketak burutu ditu.

Cecilio G
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Cecilia Ruiz
JaiotzaBartzelona1994ko martxoaren 14a (30 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaEscola de la Llotja (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Izengoitia(k)Cecilio G, Ceegeeotcp, CEVID 19, Punky Negro, Ceegeecarieshoe eta Joavelli

Twitter: ceegeeotpc Instagram: ceegeecarieshoe Youtube: UCDWBzjRv6xcmfxb5xeBemgQ Bandcamp: polandmusic Spotify: 2Q2fYVYxFSmodq53BFyD6p Last fm: Cecilio.G Musicbrainz: 03ee196d-d26e-4091-bc19-93cb9c82cfb8 Discogs: 4258181 Allmusic: mn0003923183 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

aldatu

Poblenou auzoan jaioa, 14 urterekin eman zituen lehen urratsak grafiti eta freestyle rap munduan (Punky Negro ezizenarekin). Trap generoaren aitzindarietako bat izan zen Espainiar Estatuan. Pxxr Gvng taldeko jatorrizko kide izan zen, ezberdintasun pertsonalengatik taldea azkar utzi zuen arren.

2018ko uztailean Yonosoytupadre proiektuarekin zaletuak harritzea lortu zuen. Cecilio G-k "suizidio komertzial" gisa definitu zuen bost abestiko proiektua, rapetik ezer ez zuelako. Vice aldizkari digitaleko Gonzalo Herreraren arabera, 2018ko gitarra, baxu eta bateriadun punk diskorik onena izan zen.[2]

2018ko abuztuaren 6an, 2015ean Bartzelonako metroan gertatutako mehatxu-delitu baten eta 2013an indarrez egindako lapurreta baten ondorioz, Puig de les Basses espetxean sartu zuten Cecilio G, zigorra betetzeko.[1] Espetxean zegoela kantu berri bat argitaratu zuen, hahahaha. Urte bereko azaroaren 16an irten zen espetxetik.

Espetxean pasatako denbora inflexio puntu bat izan zen bere bizitzan, eta 2019an bere ibilbide musikala berrartu zuen, hiru mixtape argitaratuz, horietan arrakastatsuena Millón Dollar Baby izan zelarik[3] (2020rako lanari izena ematen dion bideoklipak 1.300.000 bistaratze baino gehiago lortu zituen YouTuben).

2020ko uztailaren 28an Cecilio G-k, sare sozialen bitartez, abuztuaren 2an Bartzelonan zehar 5 USB memoria gordeko zituela iragarri zuen. USB hauetako batean TDPS2 CARA B deituriko bere lan berria zegoen, pista bakar batean gordeta. Bi USBk lau abesti biltzen zituzten, eta gainerako bi USBek ez zuten ezer. Cecilio G-k adierazi zuenez disko osoa aurkitzen zuenak disko zabaltzen baldin bazuen, 2021ean ez zuen inolako abestirik aterako. Kantuekin ere antzerako politika bat izango zuela adierazi zuen, kantu bat publiko egiten bazen diskoan zetozen gainontzeko kantuak ez bai zituen argitaratuko.[4]

2020ko abuztuaren 6an musika mundua uzteko asmoa zuela iragarri zuen sare sozialetan, minutu gutxi batzuetan argitalpena ezabatu zuen arren. «Nire familiarekin gehiago egoteko beharra dut, zuetaz ahaztu eta zuek nitaz ahaztu» zioen argitalpenean.[2]

Musika estiloa

aldatu

Osasun mentaleko arazoak, kartzelatik igarotzea eta Cecik zazpi urte besterik ez zituenean aita hil izanak markatutako haurtzaroa dira, besteak beste, «traparen poeta madarikatuak» bere letretan jorratzen dituen gairik sentikorrenak. Drogez, borrokez, jaiez, diruaz eta prostituzioaz ere hitz egiten du. Letra matxistak egiteagatik, nahiz queer-a eta anbiguotasun sexuala konplexurik gabe defendatzeagatik seinalatu dute.[3]

Ernesto Castro filosofoak, El trap. Filosofía Millennial para la crisis en España liburuan, Cecilio G sailkaezin eta desklasifikatu modura deskribatzen du, hiri artista berezi eta errepikaezinena. Ernestok traparen Leopoldo Maria Panero bezala definitu du, «Klinikoki eroa den norbait, baina, bere erotasunean, mundua zentzuduntzat jotzen direnak baino askoz zuhurrago ikusten duena» delako.[3]

Diskografia

aldatu
  • 2013: Robots N Unicorns
  • 2014: Ceci The Pimp
  • 2014: Polla blava
  • 2015: Admantium
  • 2015: I Still With Apes HDA
  • 2015: The Real Ninja
  • 2016: Caries Hoe Xmas
  • 2016: Tiger
  • 2016: Joaveli
  • 2016: Max power
  • 2017: Caries Hoe Xmas 2
  • 2017: Prawcombo
  • 2017: Fin
  • 2017: Racistalbum
  • 2017: Caries Hoe Xmas 3
  • 2018: Mad Max Power
  • 2018: Yonosoytupadre
  • 2019: Milion Dollar Baby
  • 2019: Todos Presos
  • 2019: Aleesha la Mixtape
  • 2020: Caries Hoe Xmas 4
  • 2020: La Bestia del Mambo
  • 2020: TDPS 2
  • 2020: LEGEND (En memoria de Jota Mayuscula)
  • 2021: Caries Hoe Xmas 5

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Katalanez) Fortuny, Ignasi. (2018-08-21). «El traper Cecilio G, a la presó per un delicte d'amenaces» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Cecilio G acaba de sacar el mejor disco de punk del año» www.vice.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
  3. a b c (Gaztelaniaz) «Cecilio G nos abre su corazón junto a Marvin Cruz en ‘Million Dollar Baby’» The Medizine 2019-04-17 (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
  4. (Gaztelaniaz) «El futuro musical de Cecilio G. está en tus manos · Binary Spain» Binary Spain 2020-07-30 (Noiz kontsultatua: 2020-12-17).

Kanpo estekak

aldatu