Vittorio Emanuele Orlando
Vittorio Emanuele Orlando (Palermo, Sizilia, Italia, 1860ko maiatzaren 19a - Erroma, Italia, 1952ko abenduaren 1a) italiar politikaria izan zen.
Biografia
aldatuLehen Mundu Gerra amaitu zenean Lehen Ministro izan zen, eta Versailleseko Bake Hitzarmenean Italiako ordezkarien buru. 1919an Italiako diputatuen lehendakari hautatu zuten. Urte horretan langileen eta faxisten alderdiaren artean sortutako gorabeheretan Mussoliniren alde egin zuen, baina faxistek Giacomo Matteotti hil zutenean Orlandok laguntza ukatu zien. Handik aurrera faxisten aurkakoa izan zen. 1946an Konstituzio Biltzarreko lehendakari izan zen, 1948an senatari, eta urte berean lehendakari izateko hautagai, baina Luigi Einaudi izan zen hautatua.
-
La riforma elettorale, 1883
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.