[go: up one dir, main page]

Evangelos Odiseas Papathanasiu (grezieraz: Ευάγγελος Οδυσσέας Παπαθανασίου), Vangelis artista izenaz ezaguna (Volos, Grezia, 1943ko martxoaren 29a - Paris, 2022ko maiatzaren 17a) musika elektronikoko konposatzailea izan zen. Gehienbat film ospetsuen soinu bandak konposatzeagatik ezaguna da, adibidez: Chariots of Fire, Blade Runner, The Year of Living Dangerously, The Bounty, 1492: Conquest of Paradise edota Alexander. 1968an Demis Roussos, Loukas Sideras eta Anargyros "Silver" Koulouris musikariekin batera Aphrodite's Child rock taldea sortu zuen.

Vangelis

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakΕυάγγελος Οδυσσέας Παπαθανασίου
JaiotzaAgria (en) Itzuli1943ko martxoaren 29a
Herrialdea Grezia
Lehen hizkuntzagreziera modernoa
HeriotzaParisko 15. barrutia eta Paris2022ko maiatzaren 17a (79 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza
Hezkuntza
HeziketaAthens School of Fine Arts (en) Itzuli
Lycée Léonin (en) Itzuli
Hezkuntza-mailazientzietan doktorea
Hizkuntzakgreziera modernoa
frantsesa
ingelesa
greziera
Irakaslea(k)Aristotelis Koundouroff (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksoinu banda konpositorea, teklatu-jotzailea, disko-ekoizlea, musikagilea eta margolaria
Lantokia(k)Atenas
Paris eta Londres
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaThe Forminx (en) Itzuli
Aphrodite's Child
Jon and Vangelis (en) Itzuli
Izengoitia(k)Vangelis eta Βαγγέλης
Genero artistikoaNew Age musika
Rock progresiboa
musika elektronikoa
ambient music (en) Itzuli
zinema-musika
Musika instrumentuapianoa
sintetizadorea
perkusio instrumentua
Yamaha CS-80 (en) Itzuli
DiskoetxeaRCA
Atlantic Records
Deutsche Grammophon (en) Itzuli
Universal Music Group

IMDB: nm0006331 Allocine: 37255 Allmovie: p115151
Facebook: VangelisOfficial MySpace: vangelisfampas Youtube: UCWWBOAJrQd7UqNundwjGb-w Spotify: 4P70aqttdpJ9vuYFDmf7f6 iTunes: 78328 Last fm: Vangelis Musicbrainz: 57fca0e2-f9ad-4ae6-af9d-6a6f50cbcd5f Songkick: 518955 Discogs: 7027 Allmusic: mn0000840000 Deezer: 2639 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu
 
Vangelis, doctor honoris causa izendatua, Atenasko Unibertsitatean (2008. urtea).

Gazte-gaztetatik teklatu-jotzaile gisa nabarmendu zen, eta kontzertuak eman zituen. 1960ko hamarraldiaren hasieran Formynx taldean jo zuen. Geroxeago, Demis Roussos kantariarekin eta Lucas Sideras bateria-jotzailearekin batera Aphrodite's Child taldea eratu zuen, eta ospe handia lortu zuten, Grezian ez ezik nazioartean ere.

1968an, koronelen estatu kolpeaz gero, hirukotea Frantziara erbesteratu zen. Talde horren disko aipagarrienak: Rain And Tears (1968), Aphrodite´s Child; It´s Five O´clock; 666 (1972).

Vangelisek 1970ean hasi zuen bere bakarkako lana, Aphrodite's Child desegin baino lehen, Dragon izeneko disko batekin. 1972an L'Apocalypse aes animaux (Animalien apokalipsia) filmeko soinu bandarako musika grabatu zuen, eta harrezkero film, antzezlan eta balleterako musika egiten hasi zen. Urtebete geroago Londresa joan zen, eta Nemo estudioak zabaldu zituen, sintetizadore eta teklatuetan espezializaturik. 1976an Heaven and Hell diskoa argitaratu zuen, eta beste film baterako musika ere bai: La fête sauvage. Disko hartan Yes taldeko kantari Jon Andersonek hartu zuen parte. Hurrengo urteetan Albedo 0.39 (1976), Spiral (1977) eta Beaubourg (1978) argitaratu zituen. 1980an Jon Andersonekin elkartu zen ostera ere, I Hear You Now kanturako eta Short Stories diskorako, arrakasta handiz, gainera.

1981ean Chariots of Fire filmaren soinu banda Ingalaterrako zerrendetako bosgarren tokira iritsi zen, eta urte horretan bertan postu berera iritsi zen The Friends of Mr. Cairo kantuarekin. 1982an Chariots of Fire diskoak lehen postua lortu zuen Ameriketako Estatu Batuetako zerrendetan hilabetez, musikako Oscar saria irabazi zuen, eta milioitik gora ale saldu zituen Estatu Batuetan. Urte horretan bertan Blade Runner filmerako musika idatzi zuen. 1983an, Jon Andersonekin batera, Private Collection argitaratu zuen, eta The Best of Jon and Vangelis, 1984an, bien arteko elkarlanaren amaiera gisa. Gero bakarkako lan bat egin zuen, Soil Activities, eta 1988an zuzeneko disko bat, Direct, Vangelis.

1990eko hamarraldian The City (1990), 1492: Conquest of Paradise (1992) filmetarako soinu banda, Voices (1995, Ahotsak), A Tribute to El Greco (1995), eta Oceanic (1996) lanik aipagarrienak izan zituen.

Bitxikeria

aldatu

Vangelisen omenez jarri zion izena Nazioarteko Astronomia Elkarteak (6354) Vangelis asteroideari.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vangelis Aldatu lotura Wikidatan