[go: up one dir, main page]

1492: Conquest of Paradise

1492: Conquest of Paradise (euskaraz 1492: Paradisuaren Konkista; frantsesezko izenburua: 1492: Christophe Colomb, 1492: Kristobal kolon) 1992ko Ridley Scott ingeles zinema zuzendariaren abenturazko historia filma bat da. Gérard Depardieu, Sigourney Weaver, Armand Assante eta Fernando Rey aktoreek antzeztu zuten.

1492: Conquest of Paradise
Jatorria
Argitaratze-data1992
Izenburua1492
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaFrantzia, Erresuma Batua, Ameriketako Estatu Batuak eta Espainia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaFilm biografikoa, film dramatikoa, abenturazko filma eta zinema historikoa
Iraupena149 minutu
Koloreakoloretakoa
Kokapena
BildumaNew Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Grabazio lekua(k)Blanes eta Birjina Uharte estatubatuarrak
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ridley Scott
Gidoigilea(k)Roselyne Bosch (mul) Itzuli
[[Kategoria:Roselyne Bosch (mul) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Gérard Depardieu (Kristobal Kolon)
Armand Assante (Gabriel Sánchez (en) Itzuli)
Sigourney Weaver (Elisabet I.a Gaztelakoa)
Ángela Molina (Beatriz Enríquez de Arana)
Fernando Rey (Antonio de Marchena (mul) Itzuli)
Tchéky Karyo (mul) Itzuli (Martín Alonso Pinzón)
Frank Langella (Luis de Santángel (mul) Itzuli)
Michael Wincott (Adrián de Mújica)
Arnold Vosloo
Steven Waddington (mul) Itzuli (Bartolome Kolon)
Juan Diego Botto (Diego Columbus (en) Itzuli)
Achero Mañas (Rodrigo de Triana (en) Itzuli)
Billy L. Sullivan (en) Itzuli (Fernando Kolon)
Fernando Guillén Cuervo (Diego Kolon)
Kevin Dunn
Loren Dean (Fernando Kolon)
Mark Margolis (Francisco de Bobadilla (en) Itzuli)
Kario Salem
Jack Taylor
John Heffernan (en) Itzuli
Albert Vidal (en) Itzuli (Hernando de Talavera (mul) Itzuli)





[[Kategoria:Tchéky Karyo (mul) Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Steven Waddington (mul) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Billy L. Sullivan (en) Itzuli antzeztutako filmak]]






[[Kategoria:John Heffernan (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Albert Vidal (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaRoselyne Bosch (mul) Itzuli
Ridley Scott
[[Kategoria:Roselyne Bosch (mul) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaLégende Entreprises (en) Itzuli
Gaumont
France 2
Due West (en) Itzuli
[[Kategoria:Légende Entreprises (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]


[[Kategoria:Due West (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaWilliam M. Anderson (en) Itzuli
Françoise Bonnot
Armen Minasian
Bestelako lanak
MusikagileaVangelis
Argazki-zuzendariaAdrian Biddle
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaKaribea

IMDB: tt0103594 Filmaffinity: 563532 Allocine: 7590 Rottentomatoes: m/1492_conquest_of_paradise Mojo: 1492 Allmovie: v48 TCM: 75544 TV.com: movies/1492-conquest-of-paradise Netlix: 70005253Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

1492ko Mundu Berriaren 'deskubrimendu' ofizialaren 500. Urteurrena ospatzeko Paramount Pictures estatubatuar ekoiztetxeak eta hainbat europar herrialdeek elkarlanean burutu zuten filma da, Kristobal Kolon (Gérard Depardieu) genovar itsasgizonak burututako itsas balentria eta egite honek Ameriketako jatorrizko herriengan izan zuen eragina agertuarazi nahi izan zuen.

Soinu banda Vangelis greziar musikagile ospetsuak konposatu zuen, Soinu banda onenaren Urrezko Globo Sariaren izendapena jaso zuen.

Urte berean eta gai berdina jorratzen zuen Christopher Columbus: The Discovery (Kristobal Kolon: Aurkikuntza) filmarekin lehiatu zen, hura John Glen zuzendariak zuzendu eta Marlon Brando, Tom Selleck, Georges Corraface, Rachel Ward, Rovert Davi, Catherine Zeta-Jones eta Benicio del Toro aktoreek antzeztu zutelarik.

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kristobal Kolon (Gérard Depardieu), genovar itsasgizonak, Europako mendebaldetik Asia ekialdera zuzenean doan itsas ibilbidea topatzeko ametsa du, honela europar merkatariek merkatal bitartekarien beharrik izan ez dezaten. Lehenbizikoz, Kolonek bere proiektu edo asmoa Portugalgo Erresumako erregeari proiektua aurkeztu zion, baina garaiko adituek egitea posiblea izan baina hondamendia izan daitekelako iritzia dutenez ezezkoa eman zion. Orduan, Kolon genovarra Gaztelako Erresumara zuzenduko da, bertan hasiera batean ezezkoa ere jaso arren, Aita Marchena (Fernando Rey) eta Martín Alonso Pinzón (Tchéky Karyo) ontzigilearen babesa jasoko du. Gainera, Luis de Santángel (Frank Langella) valentziar bankariak Kolonen proiektuak baiezkoa izan dezan Elisabet I.a Gaztelakoarekin (Sigourney Weaver) elkarrizketa bat erraztuko diola ere hitzemango dio. Honebestez, azkenik Errege-Erregin Katolikoen (Sigourney Weaver eta Fernando García Rimada) babes eta diru-laguntzaz, 1492ko abuztuaren 3an, Kolon itsasgizonak orduko mapetan agertzen ez ziren Europa eta Asia artean kontinentea (Amerika) eta ozeanoa (Amerika) zeudela jakin gabe Puerto de Palosko portutik itsasoratuko da. Honela bada, 1492ko urriaren 12an, inork nora eramango zituen itsasbidaia eta eskifaiaren hainbat matxinada saiakeren ondoren, 'La Pinta', 'La Niña' eta 'La Santa María' ontziolak Karibe itsasoko uhartetxo batean ainguratu zuten, honi San Salvador izena jarriaz (gaur egungo Bahamak uhartedian). Kolon oraindik une hartan jabetu ez arren, ordurarte ezaguna zen munduko mugak zabaldu zituen kontinente berri bat ofizialki 'topatu' eta ezagutzera eman zuten, nahiz eta aurretik 1000. urte inguruan bertaratu lehenbiziko europarra Erik Gorria izan.

Aktoreak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu