[go: up one dir, main page]

La peste (filma)

The Plague (1992ko filma)» orritik birbideratua)

La peste (euskaraz: «Izurria»), 1992ko Luis Puenzo argentinarrak zuzendutako drama film bat da. Albert Camus franko-arjeliar idazlearen 1947ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. William Hurt, Sandrine Bonnaire, Robert Duvall eta Raul Julia aktoreek antzeztu zuten.

La peste (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1992
IzenburuaThe Plague
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena140 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Buenos Aires
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Luis Puenzo
Gidoigilea(k)Luis Puenzo
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaJohn Randolph Pepper
Ekoizpen-diseinatzaileaMaría Julia Bertotto (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaVangelis
Argazki-zuzendariaFélix Monti

IMDB: tt0105127 Filmaffinity: 648316 Allocine: 30653 Allmovie: v38280 TCM: 86778 TV.com: movies/the-plague-1992 Edit the value on Wikidata

Soinu banda Vangelis eta Homero Manzi musikariek konposatu zuten.

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1990eko hamarkada, izurri batek hiri bateko bizimodua guztiz hankaz gora jarriko du. Rieux doktorea hirian gelditu da, hura abandonatzea desertatzea uste baitu, gainera gaitzaren aurka borrokatzeko beharra sentitzen du, izurri buboniko izugarri baten moduan agertu dena. Izurri honek berarekin batera ehunkada lagunen biziak eta ilusioak eramango ditu. Izua kaleetan hedatuko da, baina Rieux doktoreak eta beste zenbait pertsonek jendeari lagundu eta izuarekin amaitzea erabaki dute. Denen elkarlanak izurria desagerraraztea lortuko du, baina mehatxua oraindik hor ezkutuan ote dagoen eta berriz itzuli daitekeenaren zalantza airean mantenduko dira.

Aktoreak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu