[go: up one dir, main page]

Teorema eragiketa eta froga matematikoak erabiliz egiazkotzat jotzen diren baieztapenak dira.[1] Teorema bat egiaztatzeko teoremaren frogapena egin behar da. Oro har, teorema guztiek bi atal izaten dituzte: hipotesiak, baieztapena betetzeko behar diren baldintzen multzoa alegia; eta ondorioa edo baieztapena bera, hipotesi edo baldintzetatik eratortzen dena. Teorema batzuk printzipio orokorrak ezartzen dituzte, baina beste batzuk oso baldintza zehatzetarako egiaztatzen dira. Beste alde batetik, teoremek baieztatzen dituzten printzipioak modu lojiko eta koherente batez osatzen dira eta horrela, teoria zientifikoen garapenerako funtsezko tresna dira.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Significado de Teorema» Significados (Noiz kontsultatua: 2022-11-21).

Kanpo estekak

aldatu


Matematika  Artikulu hau matematikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.