[go: up one dir, main page]

Quraix

Quraish» orritik birbideratua)

Quraixak (arabieraz: قريش‎‎Qurayš; askotan Quraysh moduan idatzia eta beste transliterazio batzuen arabera Qureish, Quraish, Quresh, Qurish, Kuraish, eta Coreish) Meka eta Kaaba kontrolpean zuen arabiar leinu merkatari boteretsu bat izan zen, Ismaelen askzikoak euren tradizioaren arabera. Mahoma, islamaren profeta, Quraix leinuko Banu Hashim klanean jaio zen.

Mahomaren aurreko historia

aldatu

Kuraixek euren arbasoak Adan, Abraham eta Ismaelekin lotzen dituzte, eta arabiar historia liburuen arabera Mudharren ondorengoak ziren Banh Kinanah leinuaren adar bat izan ziren. Belaunaldiz belaunaldi hainbat leinurekin batera bizi izan ziren, baina Mahoma baino bost belaunaldi lehenago egoera aldatu zen Qusai ibn Kilabekin. Gerra eta diplomazia erabilita Kaabako atearen giltzak eskuratu zituen, Mekara hainbat erromes erakartzen zituen tenplu pagano garrantzitsu bat. Bere leinukoak bildu eta Mekan ezarri ziren, Qusai errege izendatuz euren leinukoen artean. Beste inork ez zuen Mekako errege titulua izan ondoren. Leinuaren barruko klan ezberdinek lan ezberdinak zituzten Meka eta Kaabaren zaintzan, eta hauek bereziki garrantzitsuak izan ziren Mahomaren bizitzan.

Euren jainko nagusia Hubal zen. Beste jainko batzuk Manaf, Isaf eta Na'ila ziren.

Mahomaren garaia

aldatu

Klan ezberdinetako hainbat liderrek ez zuten Mahomaren profeta izaera onartu eta berau isilarazten saiatu ziren, bere osabaren gainean presioa egiten, Abu Talib. Islamak zuen monoteismoaren ideia baztertu zuten: ados zeuden Jaungoiko handiago bat zegoenaren ideiarekin, baina beste jainko txikiago batzuk ere bitartekari gisa ezartzen zituzten. Mahomaren jarraitzaileek ere boikota jasan zuten garai honetan. Hasierako musulman horien arteko askok Abisiniako errege kristauaren babespean gorde ziren, eta Mahomak berak Medinara ihes egin zuen (garaian Yathrib gisa ezagutzen zen hiria). Quraixek hainbat gudu izan zituzten Mahomaren aurka, horietako bat Badreko gudua, 624. urtean, non Quraixek galdu zuten eta musulmanen garaitzarako lehen pausoa eman zen.

Islamaren egonkortze honekin boterea irabazi zuten eta kalifa-herria ezarri zuten.

Mahomaren heriotzaren ostean

aldatu

Mahomaren heriotzaren ostean gatazka egon zen kalifaren ondorengotzaren inguruan. Sunitarren arabera Abu Bakr zen Mahomak aukeratutako ondorengoa eta xiismoaren arabera Ali ibn Abi Talib zen ondorengoa.

Quraix leinukoa zen al-Shāfi'ī (Abū ʿAbdillāh Muḥammad ibn Idrīs al-Shāfiʿī) teologo, idazle eta jakintsu arabiar musulmana, eta jurisprudentzia islamikoaren (Uṣūl al-fiqh) printzipioen lehen eragilea

Kanpo estekak

aldatu