Pedro de la Sota
Pedro de la Sota Zorrakin (Buenos Aires, Argentina, 1949ko apirilaren 24a -) euskal zinema zuzendari eta gidoigilea da.[1]
Pedro de la Sota | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1949ko apirilaren 24a (75 urte) |
Herrialdea | Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
Bizitza eta ibilbide artistikoa
aldatuFrancoren garaipenaren ondoren erbesteratutako familia abertzalean sortu zen. Gaztetan etorri zen Europara eta zinemagintza landu zuen Parisen. Zinemako hasierako lanak, dokumentalak, Frantzian egin zituen. Euskal Herrian egin zuen lehen dokumentala Nortasuna (1976) izan zen, Remigio Mendiburu eskultorearen ingurukoa. 1980an egin zuen lehen film luzea, Sabino Arana, baina oso kritika txarrak izan zituen. Ondoren Ikuska sailean parte hartu zuen 17.a, Matxitxako itxasguda (1983) eta 19.a, Euskara (1984) egin zituen. 1989an egin zuen bere lan nagusia, Viento de cólera film luzea, Juan Echanove eta Aitana Sánchez-Gijón protagonista gisa.
Filmografia
aldatu- Le diner des tétes (1972)
- Le vent des urnes (1973)
- Nortasuna (1976)
- Sabino Arana (1980)
- Txillida. Barne ikuspegia (1983)
- Ikuska 17 (1983)
- Ikuska 19 (1984)
- Viento de cólera (1988)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.