Parisko Opera (erakundea)
Parisko Opera (frantsesez: Opéra national de Paris) Frantziako musika erakunde bat da, 1669an Luis XIV.ak Parisen Académie Royale de Musique izenarekin sortu zuenaren ondorengoa. Europako bere klaseko erakunderik zaharrenetakoa da. Hasiera batean, Palais-Royal Antzokian zuen emanaldi-aretoa, baina hamar aldiz baino gehiagotan aldatu du haren egoitza.[1] Gaur egun bi leku ditu:
- Operaren jauregia, 1875eko urtarrilaren 5ean inauguratua eta Charles Garnier arkitektoaren omenez «Palais Garnier» (Garnier jauregia) edo «Opéra Garnier» ere deitua;
- Bastillako Operaren jauregia, Frantziako Iraultzaren bigarren mendeurrena ospatzeko ekitaldiekin batera 1989ko uztailaren 13an inauguratua.
Parisko Opera (erakundea) | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Académie d'Opéra, Académie Royale de Musique, Opéra, Académie de Musique, Académie Royale de Musique, Académie de Musique, Opéra, Opéra National, Théâtre des Arts, Théâtre de la République et des Arts, Théâtre de l'Opéra, Académie Impériale de Musique, Académie de Musique, Académie Royale de Musique, Académie Impériale de Musique, Académie Royale de Musique, Théâtre de l'Opéra, Académie Royale de Musique, Théâtre de la Nation, Opéra-Théâtre de la Nation, Académie Nationale de Musique, Académie Impériale de Musique, Théâtre Impérial de l'Opéra, Théâtre de l'Opéra, Théâtre National de l'Opéra, Théâtre National de l'Opéra, Réunion des Théâtres Lyriques Nationaux, Théâtre National de l'Opéra de Paris, Opéra de Paris eta Opéra National de Paris |
Mota | opera company (en) |
Jarduera sektorea | performing arts (en) |
Herrialdea | Frantzia |
Jarduera | |
Kidetza | Réunion des Opéras de France (en) , European Network for Opera and Dance Education (en) eta Opera Europa (en) |
Enplegatuak | 1.712 |
Agintea | |
Egoitza nagusi (1875–) | |
Egoitza nagusi (1989–) | |
Osatuta | Paris Opera Ballet (en) |
Legezko forma | établissement public national à caractère industriel ou commercial doté d'un comptable public (en) |
Historia | |
Sorrera | 1669ko ekainaren 28a |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Historia
aldatuHasieran «Operako Akademia» izenarekin ezaguna, «Musikako Errege Akademia» 1669an sortu zen, Colberten ahaleginez eta Dantzako Errege Akademiari erantzunez. Frantziako opera publikoari zabaltzeko xedearekin, ez bakarrik Parisen, baita erresumako beste hiri batzuetan ere, «Opera» deitzen zaio. Ikusleen sarrerak soilik finantza-baliabidetzat hartuta, Operak pribilegioa lortzen du musika antzezteko, sortzaileen baimenik gabe antzeko zerbait egiten duenarentzat debekuarekin. Pribilegioez baliatu ziren lehenak Pierre Perrin eta Robert Cambert izan ziren. Azken honek zorrengatik espetxeratua, 1672an bere pribilegioa Jean-Baptiste Lullyri ematera behartuta egon zen, ezagutzen den arrakastarekin. Lullyk eta bere ondorengoek, gainera, pribilegioaren transferentzia negoziatu zuten zati batean edo osorik, probintziako kontratistekin: Pierre Gautierrek 1684an Marseillan musika-akademia bat irekitzeko baimena erosi zuen; gero, Lyon, Ruan, Lille eta Bordele hiriek antzeko zerbati egin zuten hurrengo urteetan.
Musikako Errege Akademiak hamahiru aldiz aldatu zuen emanaldien lekua XVIII. mendean, iraultzarekin batera «Arteen Antzokia» bihurtu zen arte, gaur egun arte «Parisko Opera Nazionala» deitzen dena. Parisko Opera zorpetuta egon zen sarritan. 1875ean, erakundea Garnier Operara aldatu zen, eta gero, 1990etik, Bastillako Opera ere hartzen du.
Erakundearen izenak
aldatuKonpainiak izen ofizial desberdinak izan ditu:
1669ko ekainaren 28a | Académie d'opéra |
1672ko martxoaren 13a | Académie royale de musique |
1791ko ekainaren 24a | Opéra |
1791ko ekainaren 29a | Académie de musique |
1791ko irailaren 17a | Académie royale de musique |
1792ko abuztuaren 15a | Académie de musique |
1793ko abuztuaren 12a | Opéra |
1793ko urriaren 18a | Opéra national |
1794ko abuztuaren 7a | Théâtre des Arts |
1797ko otsailaren 2a | Théâtre de la République et des Arts |
1802ko abuztuaren 24a | Théâtre de l'Opéra |
1804ko ekainaren 29a | Académie impériale de musique |
1814ko apirilaren 3a | Académie de musique |
1814ko apirilaren 5a | Académie royale de musique |
1815eko martxoaren 21a | Académie impériale de musique |
1815eko uztailaren 9a | Académie royale de musique |
1830eko abuztuaren 4a | Théâtre de l'Opéra |
1830eko abuztuaren 10a | Académie royale de musique |
1848ko otsailaren 26a | Théâtre de la Nation |
1848ko martxoaren 29a | Opéra - Théâtre de la Nation |
1850eko irailaren 2a | Académie nationale de musique |
1852ko abenduaren 2a | Académie impériale de musique |
1854ko uztailaren 1.a | Théâtre impérial de l'Opéra |
1871eko uztailaren 12a | Théâtre national de l'Opéra |
1978 | Théâtre national de l'Opéra de Paris |
1989 | Association des théâtres de l'Opéra de Paris |
1990 | Opéra de Paris |
1994 | Opéra national de Paris |
Parisko Operak izan dituen aretoak
aldatuHaien ikuskizunak antolatzeko hamabost areto ditu Parisko Operak. Hemen bakarrika areto itxiak sartzen dira, ez aire librean egiteko erabilitako espazioak:
Irudia | Aretoaren izena | Datak | Lekuak | Historia | |
1 | Issy aretoa | 1659 | Issy-les-Moulineaux | Eraitsia | |
2 | Bouteille aretoa | 1671-1672 | Rue Mazarine | Eraitsia | |
3 | Bel-Air aretoa | 1672-1673 | Rue de Vaugirard | Eraitsia | |
4 | Palais-Royal antzokia (lehen aretoa) | 1673-1764 | Palais-Royal | 1763an sute batek suntsitu zuen. | |
5 | Tuilerien aretoa | 1764-1770 | Palais des Tuileries | 1662an eraikita baina sarritan aldatuta. 1873an jauregiarekin batera eraitsia. | |
6 | Palais-Royal bigarren aretoa | 1770-1781 | Palais-Royal | 1781eko ekainaren 8an sute batek txikitu zuen | |
7 | Menus-Plaisirs aretoa | 1781 | Rue Bergère | Eraitsia | |
8 | Porte-Saint-Martin aretoa | 1781-1794 | Boulevard Saint-Martin | 1781ean eraikita, 1871n sute batek txikitu zuen (Parisko Komuna) eta toki berean berreraiki zen | |
9 | Rue de Richelieuren aretoa | 1794-1820 | Rue de Richelieu | 1781ean eraikia. Autoritateek botatu zuten | |
10 | Rue Louvois aretoa | 1820 | Rue Louvois | 1791n eraikia. 1825ean itxita, 1827an bota zuten | |
11 | Sala Favart | 1820-1821 | Plaza Boieldieu | 1783an eraiki zen. Sute baten ondorioz 1839an bota zuten. Toki berean berreraikia izan zen | |
12 | Rue Le Peletier aretoa | 1821-1873 | Rue Le Peletier eta rue Grange-Batelière Gaur egun hôtel Drouoten tokia. |
1820-1821. 1873an sute batek txikitu zuen | |
13 | Ventadour aretoa | 1874-1875 | Rue Méhul | 1826tik 1829ra eraikita. 1879an itxita banketxe bat egokitzeko bertan | |
14 | Opéra Garnier | 1875etatik | Place de l'Opéra | ||
15 | Bastillako Opera | 1990etik | Bastilla Plaza |
Balletaren «maîtres» eta zuzendariak
aldatuBibliografia
aldatu- Académie Royale de Musique The New Grove Dictionary of Opera. Stanley Sadie argitaratzailea. Grove Music Online. Oxford Music Online. <http://www.oxfordmusiconline.com/subscriber/article/grove/music/O900023>.
- Rebecca Harris-Warrick, et al. "Paris." The New Grove Dictionary of Opera. Stanley Sadie argitaratzailea. Grove Music Online. Oxford Music Online. <http://www.oxfordmusiconline.com/subscriber/article/grove/music/O005519>.
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Frantsesez):Parisko Operaren webgune ofiziala.
- (Frantsesez):L’Académie royale de musique (1749-1790)