[go: up one dir, main page]

Jose Ortega y Gasset

Ortega y Gasset» orritik birbideratua)

Jose Ortega y Gasset (Madril, Espainia, 1883ko maiatzaren 9aib., 1955eko urriaren 18a) filosofoa izan zen.

Jose Ortega y Gasset


Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 8a - 1931ko uztailaren 29a - José Piqueras Muñoz (en) Itzuli
Barrutia: Jaén (en) Itzuli
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 7a - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: León
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia
Vocal of the Junta para Ampliación de Estudios e Investigaciones científicas (en) Itzuli

1926 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Ortega y Gasset
JaiotzaMadril1883ko maiatzaren 9a
Herrialdea Espainia
BizilekuaMadril
HeriotzaMadril1955eko urriaren 18a (72 urte)
Hobiratze lekuaSan Isidroko hilerria
Familia
AitaJosé Ortega Munilla
Ezkontidea(k)Rosa Spottorno Topete
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaUnibertsitate Zentrala
Deustuko Unibertsitatea
St. Stanislaus Kostka College, Málaga (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Julio Cejador Frauca
Juana Capdevielle
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, pedagogoa, idazlea, unibertsitateko irakaslea, soziologoa, matematikaria, literatura-kritikaria, iritzi-kazetaria, politikaria, poeta, itzultzailea eta saiakeragilea
Lantokia(k)Madril
Enplegatzailea(k)Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaZientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka
Real Academia Galega
Koninklijke Vlaamse Academie van België voor Wetenschappen en Kunsten (en) Itzuli
MugimenduaNoucentismea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAgrupación al Servicio de la República (en) Itzuli

Musicbrainz: 2e7287a7-925f-406f-8efc-451857d6391a Find a Grave: 9761551 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Malagako jesuiten eskolan egin zituen bere ikasketak 18911897 artean. 1897–1898. urteetan Euskal Herrian ikasi zuen, Bilboko Deustuko Unibertsitatean; 1898tik 1904ra, berriz, Madrilgo Unibertsitate Zentraleko Filosofia eta Letren Fakultatean. Filosofian doktoratu ostean, Alemaniara joan zen ikastera. Leipzigeko eta Bonneko unibertsitateetan filosofia ikasketak egin zituen, eta kantiar berrien eragina jaso zuen. Filosofo haiek Kanten pentsamendua berreskuratzea proposatzen zuten.

Espainiara itzulita, Espainiako gizartea eraberritzeko eta europartzeko beharra aldarrikatu zuen, 1898ko belaunaldiko partaideek (Azorín, Pío Baroja, Unamuno...) azaldutako asmoarekin bat etorrita. Haien ustez, Espainiaren hondamen ekonomiko, soziala eta kulturala gainditzeko, ezinbestekoa zen modernizazioaren aldeko ahaleginak egitea.

1910an Metafisika katedratiko izendatu zuten Madrilgo Unibertsitatean, eta han eskolak eman zituen 1936 arte.

1923an Revista de Occidente aldizkaria argitaratzen hasi zen. Aldizkari hark garrantzi eta eragin oso sakona izan zuen bere garaian, zeren eta Europan ematen ari ziren mugimendu kulturalen berri ekartzen baitzien Espainiako intelektualei, Espainiaren modernizazioa bultzatzeko asmoz.

1931n Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zen, eta Ortega politikan sartu zen, Agrupación al servicio de la Republica alderdi politikoa sortuta. Kongresurako diputatu hautatu zuten.

1936an Gerra Zibila hastean, erbesteratu egin zen, eta ez zen 1945 arte itzuliko. 1955eko urriaren 18an hil zen, Madrilen.

Pentsamendua

aldatu

Bere metodo filosofikoari setio filosofikoa deitu zion. Metodo hori orokortasunetik abiatuta zehaztasunera ailegatzean datza. Bere bizitza filosofikoan lau epe bereizten dira: objetibismoa (1902-1914), zirkunstantzialismoa eta perspektibismoa (1914-1923), eta arraziobitalismoa (1923-1955).

Objetibismoa du lehen epea, gaztarokoa. Espainiari buruz duen ikuspuntua (eta errealitatea azken batean) agertzen da: Espainia atzerapen zientifiko larria duela. Atzerapen hori garrantzi gabeko gaiak erabiltzean eta gehiegizko literaturan errotzen zen. Arazo horri konponbidea aurkitzeko Ortegak Espainia europartu behar zela proposatu zuen. Epe honetan ere subjektibismoarekin amaitzeko landu beharreko lau gaitasunak aurkeztu zituen: zehaztasuna, metodoa, kritika eta arrazionalismoa. Objetibismoan masa-elitearen arteko desberdintasuna azaldu zuen. Bere ustez politikan elitea egon behar zen masaren interesak bideratzen, haiek hain zuzen hezkuntza izan zutelako. Hala ere ez zen masaren hautatzeko eskubidea zapaldu behar, soilik mugatu behar zen elitearen artean norbait aukera zezaten. Azken ideia hori Platonen politika sistemarekin berdintasun txiki bat dauka; izan ere, Platonek uste zuen soilik hezkuntza “oso” bat izan zutenak, hots filosofo-gobernariak (edo aristokratak beste modu batean esanda), izan zezaketela politikan leku bat.

Bere bigarren eta hirugarren epeak oso erlazionatuta daude, hori dela eta askorentzat Ortegaren pentsamenduan hiru epe desberdintzen dira, bi epe hauek batzen dituztelako. Zirkunstantzialismoa eta prespektibismoa ikusmiren garrantzian oinarritzen da. Berak modu honetan adierazi zuen bere nia: “Ni naiz ni eta nire zirkunstantziak eta ez badut bera salbatzen ez dut nire burua salbatuko” (“Yo soy yo y mis circunstancias, y si no la salvo a ella no me salvo yo”). Kasu honetan “salbatu” aditzak ez dauka aurreko filosofoetan bezala bestelako esanahirik: Platonentzat salbatu gainditu esan nahi zuen, eta San Agustinen kasuan gorde edota mantendu.

Perspektibismoak, konkretuki, defendatzen du ikusmira bakoitzak errealitate bat erakusten digula. Horregatik errealitate osoa edo absolutua lortzeko ikusmira guztien lotura behar dela esaten du Ortegak. Ikusmira guzti horiek gure inguruko pertsonetatik etorriko lirateke eta, gurea bezala, ikusmira horiek guztiz onargarriak eta zuzenak direnez tolerantzia beharrezkoa da. Hala ere, tolerantziak ez du esan nahi besteek bezala pentsatu behar dugun; izan ere, gure ikusmirari fidelak izan behar gara. Ortegak bere teoria hau zientziara eraman zuen esanez ikusmira guztien baturari aldagai guztiak kendu ostean geratzen dena errealitatea da. Horrela adierazi zuen bere teoria honek erlatibismoaren eta eszeptizismoaren aurka zihoala, ezinezkoa delako pertsonen ikusmiratik atera den irudia pertsonek lortu ezin dezaketen jakintza bat izatea.

Perspektibismoa garatu ondoren, Ortega bere helduaroko epera heldu zen: arraziobitalismoa. Epe honetan bizitza eta arrazoia orekatzen saiatzen da; horretarako bitalismoari eta arrazionalismoari kritika egin zien. Bitalismoari kritika egin zionean Nietzscheri ere kritika egin zion, bizitzari buruz emandako ikuspegi laburtzaileagatik eta jarrera irrazionalak izateagatik. Bitalismoa hiru ezaugarrietan oinarritzen zen: prozesu biologiko bat baino zerbait gehiago dela, arrazoiak eta bizitzak filosofia egiten duela, eta bizitza errealitate erradikal bat dela. Ortegak azken ezaugarriarekin soilik ados zegoen, bere ustez errealitate erradikala bizitza erreala eta totala adierazten zuelako, aldatzen joaten zena bizi proiektu bat eraldatzen. Bere bitalismoaren kritikan ere adierazi zuen bizitza garrantzia ontologikoa zeukala eta pentsamendua bigarren mailakoa zela (baieztapen honekin Descartesen aurka egin zuen arrazoia bigarren plano batean uztean). Baita bizitza nia eta zirkunstantzien arteko lotura zela adierazi zuen ere. Nia proiektu bat zela esan zuen, pertsonen duten askatasunarekin eraldatu daitekeena. Hala ere, askatasun horrekin kontuz joan behar zen, aukeratzen ditugun aukera oro justifikatuz eta beraiei ziur eta fidel izaten. Horrela eginez gero bizitza erreal bat lortuko genuke, bestela baliorik gabeko bizitza bat izango genuke. Aurreko filosofoen ideia alde batera utzita esan zuen bizitza ez zela gorputz eta arima bat izateari mugatzen, baizik eta iragana eta sinesmenak ere haien lekua zutela. Izatearen nahimena adierazi zuen (Nietzscheren botere nahimenaren parekoa zena) eta etengabeko mugimendua (pentsamendua eta bizitza berdintzean, pentsamendua denbora guztian sortzen ari delako bakoitzaren bizitza). Etengabeko mugimendu hori Efesoko Heraklitok azaldu zuenaren antzekoa zen.

Arrazionalismoari kritika egitean Descartes-i kritika ere egin zion, arrazoiari gehiegizko garrantzia emateagatik eta ikuspegi antropologiko mugatua izateagatik. Horretarako bizi arrazoiaren kontzeptua proposatu zuen, bost ezaugarrietan oinarritzen zena: historizismoa (epe historiko baten zirkunstantziak), belaunaldiak (epe historiko bakoitzean gazteak, helduak eta zaharrak banatzen dira, haietako bakoitzak arazo eta idei erkideak dituztela defendatzen zuen Ortegak. Belaunaldi bakoitzak 15 urte inguru irauten zuen; horregatik esan daiteke arazo eta ideia berdintsuak pertsona adinkideen artean daudela, eta ez garaikideen artean), kontzeptuak historian (kontzeptu baten esanahia aldatuz joan daiteke bizitako gertaeren arabera), moraltasuna (gizakiok hautatzen dituzten aukerak ondorio hoberenak ekarri behar ditu, bestela bere burua engainatzen duelako), eta egi zientifikoa (egiak egiaztatzen doaz historian aurrera egin ahala; gizakia baieztapen guztiak konparatu behar ditu soilik hipotesietan ez geratzeko).

Bibliografia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jose Ortega y Gasset Aldatu lotura Wikidatan 
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Jose Ortega y Gasset