Miquel Strubell i Trueta
Miquel Strubell i Trueta (Oxford, Ingalaterra, 1949ko martxoaren 9a – Palamós, 2022ko martxoaren 5a)[1] soziolinguista katalan bat izan zen, Michael B. Strubell-en (ingelesa) eta Amèlia Trueta katalanaren (Josep Trueta kirurgialari ospetsuaren biloba) semea. Toni Strubell filologo eta politikariren anaia zen, eta Xabi Strubell gipuzkoar musikari eta poetaren osaba. Eskolako eta familiako elebitasunaren inguruko ikerketak egin zituen, eta liburu nahiz artikulu ugari idatzi zituen hizkuntza politikaz, hizkuntza plangintzaz eta gisako gaiez.
Miquel Strubell i Trueta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oxford, 1949ko martxoaren 9a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | 2022ko martxoaren 5a (72 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
Hizkuntzak | katalana ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Sobirania i Progrés (en) Catalunya 2003 (en) Plataforma per la Llengua |
Biografia
aldatuIkasketak
aldatuPsikologian eta Fisiologian lizentziaduna (Oxfordeko Unibertsitatea), Hezkuntzaren Psikologian masterra lortu zuen Londresko Unibertsitatean, eta Psikologian lizentziatura Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.
Ardura publikoak
aldatu1980. urtean Kataluniako Generalitateko Hizkuntza Normalizazio Zerbitzuko burua izan zen, Aina Moll-en zuzendaritzapean, hasieran, eta Miquel Reniuren eta Lluís Jouren gidaritzaz, gero. Kataluniako Soziolinguistika Institutuko (Institut de Sociolingüística Catalana) zuzendaria izan zen. Kataluniar Hizkuntzaren Gizarte Kontseiluko (Consell Social de la Llengua Catalana) idazkaria izan zen,[2] 2005az geroztik bertako kide izan baitzen. Hizkuntza Normalizaziorako Partzuergoko (Consorci per a la Normalització Lingüística) administrazio kontseiluko kidea izan zen, eta ondoren lehendakariordea.[3]
Unibertsitateko irakasle
aldatuKataluniako Unibertsitate Irekian (Universitat Oberta de Catalunya) lan egin zuen Bartzelonan, 1999 eta 2014 bitartean, lehenik Humanitate eta Filologia Ikasketen zuzendari laguntzaile gisa, eta 2001eko apiriletik 2004ko irailera, Humanitateen programaren zuzendari gisa. Arte eta Giza Zientzietako irakaslea izan zen, eta Giza Zientzietako Graduko Liburu Zuria[4] idazteko batzordeko kidea.
Eleaniztasuneko Linguamón-UOC Katedrako[5] lehen idazkari exekutiboa eta, ondoren, zuzendaria izan zen 2006. urtetik aurrera (Linguamon 2011ren amaieran desagertu zenetik, UOCeko Eleaniztasun Katedra deitzen zaio katedrari), 2014ko irailean erretiratu zen arte.[6][7]
Liburuak eta artikuluak
aldatuHonako liburu hauek idatzi zituen: Llengua i població a Catalunya (Hizkuntza eta biztanleria Katalunian, 1981); La llengua catalana a l'àrea barcelonina (Katalan hizkuntza Bartzelonako eskualdean, JM Romaní-rekin batera, 1986); The Catalan Language: Progress towards normalisation (Katalan hizkuntza, normalizaziorako bidean, Jude Webber-ekin batera, 1991);[8] Estudis i propostes per a l'extensió de l'ús social de la llengua catalana (Katalan hizkuntzaren erabilera soziala hedatzeko azterketak eta proposamenak, koordinatzailea, 1991);[9] Euromosaic. Production and reproduction of minority language groups in the EU (Euromosaic. Hizkuntza minoritarioen ekoizpena eta birsorkuntza Europar batasunean, koordinatzailea eta egilekidea, 1996);[10] eta Discussion manual on lesser-used languages (Erabilera murritzeko hizkuntzei buruzko eztabaida eskuliburua, Jordi Bañeres-ekin batera, 1998).[11] Gainera, 1984an, International Journal of the Sociology of Language aldizkariaren zenbaki berezi baten (47. zk.) koeditorea izan zen, «Catalan Sociolinguistics» (Kataluniako soziolinguistika) gaiaz.[12] Horrez gain, atal ugari utzi zituen hainbat liburutan. Language Policy,[13] Journal of Multilingual and Multicultural Development,[14] eta Treballs de Sociolingüística Catalana[15] aldizkarietako argitalpen batzordeko kidea izan zen.
Europako erakundeen aholkulari
aldatuEuropako Parlamenturako bi txosten koordinatu zituen. Lehenik, Europar Batasunean sartzeko negoziatzen ari ziren sei estatuetako hizkuntza gutxiengoei buruzko bat: «Lesser-used languages in States applying for EU membership (Cyprus, Czech Republic, Estonia, Hungary, Poland and Slovenia)».[16] Bigarrenik, 2002ko uztailean argitaratutako «The European Union and Lesser-Used Languages» txostena.[17] Europako zenbait ikerketa lan koordinatu zituen, besteak beste, Euromosaic azterketa (1993-1995),[18] Atlantis behatokia (2001-2002), DROFoLTA, atzerriko hizkuntzetako irakasleak Europara mugitzeko oztopoei buruz Europako Batzordeak eskatutako azterketa (2005-2006).[19] European Universities' Network on Multilingualism[20] sarea koordinatu zuen, Europar Batasunaren finantzaketaz, 2009-2012 bitartean.
Europako Kontseiluarentzat eta Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundearentzat aholkulari gisa aritu izan zen, Kazakhstan, Estonia, Letonia, Kroazia, Errusia eta beste herrialde batzuei buruzko gaietan.
Ekintza politikoa
aldatu1985 eta 2014 bitarte, Fundació Congrés de Cultura Catalana erakundearen jardueren zuzendaria izan zen. Catalunya 2003 elkarteko presidente izan zen, 2002ko azaroan sortu eta 2005eko ekainean desegin zen arte. Sobirania i Progrés (Burujabetza eta Aurrerapena) independentziaren aldeko plataformaren kide sortzailea izan zen, 2o06an. 2009ko irailean, «Independentziaren aldeko mugimenduaren» hasierako sustatzaile taldeko kide izan zen; talde hori Assemblea Nacional Catalana bihurtuko zen, independentziaren aldeko manifestazio jendetsuen erakunde arduraduna 2012ko (Bartzelonan), 2013ko (La Vía Catalana) eta 2014ko (V) irailaren 11n. Plataforma per la Llengua gobernuz kanpoko erakundearen kontseilu aholku emaileko kide izan zen.
Euskal Herriarekiko harremana
aldatuMiquel Strubellek harreman ugari izan zituen Euskal herriarekin, batik bat hizkuntza plangintzari lotutako gaietan.[21][22][23]
Udaltop jardunaldien barruan, «Canviant els hàbits lingüístiques: realitats i mites» hitzaldia eman zuen, 2017ko maiatzaren 11n, Lasarte-Oriako kultura etxean.[24]
Argitaratutako lanak
aldatu- Llengua i població a Catalunya (1981)
- La llengua catalana a l'àrea barcelonina (J.M. Romaní-rekin batera, 1986)
- The Catalan Language: Progress towards normalisation (Jude Webber-ekin batera, 1991)
- Estudis i propostes per a l'extensió de l'ús social de la llengua catalana (koordinatzailea, 1991)
- Euromosaic. Production and reproduction of minority language groups in the EU (koordinatzailea eta egilekidea, 1996)
- Discussion manual on lesser-used languages (Jordi Bañeres-ekin batera, 1998)
- Llengua i reivindicacions nacionals a Catalunya. Evolució de les habilitats, dels usos i de la transmissió lingüística (1997-2008) (Ernest Querol-ekin batera, 2009)
- Democratic Policies for Language Revitalisation: the Case of Catalan ,1-16. or. Londres: Palgrave Macmillan. (Emili Boix i Fuster-ekin batera, editoreak, 2011).
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Katalanez) «S'ha mort Miquel Strubell, sociolingüista i fundador de l'ANC» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ (Katalanez) «Consell Social de la Llengua Catalana» Llengua catalana (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ (Katalanez) «Consorci per a la Normalització Lingüística» Llengua catalana (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ Ikus ANECA, Título de grado de Humanidades.
- ↑ (Katalanez) UOC. Linguamón – Casa de les Llengües | Àgora – Blog de Multilingüisme. (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ «Miquel Strubell i Trueta - UOC» www.uoc.edu (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ «Estudis d'Arts i Humanitats - UOC» www.uoc.edu (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ (Ingelesez) Webber, Jude; Strubell i Trueta, Miquel; Anglo-Catalan Society. (1991). The Catalan language: progress towards normalisation. Anglo-Catalan Society ISBN 978-0-9507137-6-2. PMC 26262482. (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
- ↑ (Katalanez) Strubell i Trueta, Miquel. (1991). Estudis i propostes per a la difusió de l'ús social de la llengua catalana. Generalitat de Catalunya, Departament de Cultura ISBN 978-84-393-1851-4. PMC 635708317. (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
- ↑ (Ingelesez) Directorate-General for Education, Training and Youth; European Commission. (1996). Euromosaic: The production and reproduction of the minority language groups in the European Union.. PMC 1111112857. (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
- ↑ (Ingelesez) Discussion manual on lesser-used languages – European Sources Online. (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
- ↑ Ikus International journal of the sociology of language, 1984, 47. zk.
- ↑ (Ingelesez) «Language Policy» Springer (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
- ↑ (Ingelesez) «Journal of Multilingual and Multicultural Development» Taylor & Francis (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
- ↑ (Katalanez) «Treballs de sociolingüística catalana» raco.cat (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
- ↑ (Ingelesez) Lesser-used languages in States applying for EU membership (Cyprus, Czech Republic, Estonia, Hungary, Poland and Slovenia) – European Sources Online. (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ Ikus The European Union and Lesser-Used Languages, 2002.
- ↑ Ikus «El projecte Euromosaic» in Escola catalana, 2001, 381. zk., 9-11. or. ISSN 1131-6187
- ↑ Ikus «Polítiques europees en educació i multilingüisme: el rol dels professors de llengües estrangeres» in Revista Catalana de Pedagogía, 2007-2008, 6. zk., 37-62. or. ISSN 1695-5641.
- ↑ (Ingelesez) «EUNoM - European Universities' Network on Multilingualism» in3.uoc.edu (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ Ikus Jakin aldizkarian 1984an argitaratutako «Kataluniako Parlamentuaren 7/1983 Legea, Hizkuntz Normalizazioaz» artikulua.
- ↑ «Europako Hizkuntza politikaren oinarri orokorrak - Bat aldizkaria» Bat Soziolinguistika Aldizkaria 2021-03-11 (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
- ↑ «Miquel Strubell: Hizkuntz gaitasuna eta hizkuntzaren erabilpena - Euskara - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus» www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
- ↑ Ikus Udaltop 2017, Miquel Strubell «Canviant els hàbits lingüístics: realitats i mites».