Martioda
Martioda (Mártioda gaztelaniaz) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da. 1975 arte Oto udalerriaren barruan kokatzen zen.
Martioda | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°52′30″N 2°46′46″W / 42.875°N 2.7794°W |
Garaiera | 535 m |
Demografia | |
Biztanleria | 27 (2015) |
535 metroko garaieran dago. Gasteizko udalerriaren mendebaldean dago, hirigunetik hamaika kilometrora, Otoetarako bidean.
Demografia
aldatuMartiodako biztanleria |
---|
Ondarea
aldatu- Hurtado de Mendozatarren dorretxea da herrixkako eraikinik garrantzitusena. Jatorriz XIII. mendean eraikia, XVIII. mendean zehar berreraiki zuten. Hurtado de Mendoza arabar familiaren jabetzakoa izan zen, eta hortik datorkio izena.
- Martiodako erlikiak San Joan Ebanjelistaren elizan gordeta egon ziren. Erlikia horien hezurrak Santa Ursularen segizioko birjinen eta Tebasko Legioko soldaduen kondairarekin loturik egongo ziren. Flandriako jatorria dute.
-
San Juan eliza
-
San Juan elizako leihoa
Jaiak
aldatuMartiodak irailaren 15ean ospatzen ditu jaiak, Urrialduko Andre Mariaren omenezkoak.
Kanpo estekak
aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |