Santa Urtsula
Santa Urtsula IV. mende inguruan kokatzen den kristau santu martirizatua da.
Santa Urtsula | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kornualles, IV. mendea |
Herrialdea | Antzinako Erroma Dumnonia |
Heriotza | Kolonia, 385 ( urte) |
Hobiratze lekua | Sint-Janshospitaal (en) Cathedral of the Assumption of the Madonna (en) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Familia | |
Aita | Dionotus |
Ezkontidea(k) | Conan Meriadoc (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Kornubiera bretainiera latina |
Jarduerak | |
Santutegia | |
Urriaren 21 |
Baliteke jatorri britainiarra izatea, baina Kolonia hiri alemaniarrean debozio handia diote, hura izan baitateke torturatua izan zen tokia.
Sigeberto de Gembloux kronista belgikarrak jaso zuen kondaira hau eta istorioa aldaera ezberdinetan ezagutzen da. Batzuetan 11 eta beste batzuetan 11.000 dira Urtsularen lagun birjinak, hunoek masakratu zituztenak.
XII. mende erdialdean, Koloniako biztanleak Agripinensis erromatar hiriko hilobitik gertu ari ziren zulatzen eta birjinen erlikia kontsideratu ziren hezurrak aurkitu zituzten. Urtsula izan zen neska haien liderra, santifikatuko zutena eta bere eguna izendatu zuten urriaren 21a. Martiodako erlikiak bere inguruko birjinenak dira, tradizioaren arabera.
Lehenengo inskripzioa
aldatuKoloniako Santa Urtsula elizako koruan hurrengo inskripzioa dago harrian:
- DIVINIS FLAMMEIS VISIONIB. FREQVENTER
- ADMONIT. ET VIRTVTIS MAGNÆ MAI
- IESTATIS MARTYRII CAELESTIVM VIRGIN
- IMMINENTIVM EX PARTIB. ORIENTIS
- EXSIBITVS PRO VOTO CLEMATIVS V. C. DE
- PROPRIO IN LOCO SVO HANC BASILICA
- VOTO QVOD DEBEBAT A FVNDAMENTIS
- RESTITVIT SI QVIS AVTEM SVPER TANTAM
- MAIIESTATEM HVIIVS BASILICÆ VBI SANC
- TAE VIRGINES PRO NOMINE. XPI. SAN
- GVINEM SVVM FVDERVNT CORPVS ALICVIIVS
- DEPOSVERIT EXCEPTIS VIRCINIB. SCIAT SE
- SEMPITERNIS TARTARI IGNIB. PVNIENDVM
Desadostasun handiak daude inskripzio honen garaia erabakitzerakoan.
- Batzuen ustez, ezbairik gabe, V. mendekoa da.
- Reisen ustez, lehen 8 lerroak RESTITVIT hitza arte, IV. mendekoak dira eta ondoren datorrena IX. mendean erantsi zitzaion.
- Ficker-ek, berriz, lehen 8 lerroak bi zatitan banatzen ditu, lehena kristau aroa baino lehenagokoa eta bigarrena II. mendekoa.
- ...
Garaian adostasunik ez bada izan, interpretazioak ere ez dira berdinak. Ematen duen informazioa ez da batere garbia, ez du birjinen kopurua aipatzen, ezta izenak ere. Batzuen ustez, birjinak ekialdetik etorri ziren; beste batzuentzat, ordea, Britainia Handia zen jatorria. Urtsula da liderra zenbaitentzat, Aurelia edo Paladia beste batzuen iritziz. Ziurrenik gaizkiulertua Urtsula eta Undezimilla izenetatik dator edo XI.M.V. (undecim martyres virgines) laburdurari, undecim millia virginum interpretazioa emanez.
Kondaira
aldatuKondairak dioenez, Urtsula neskatila bretoia zen eta kristau egin zen birjintasun botoak eginez. Ereo (Aetherius) printze bretoiak berarekin ezkondu nahi zuen eta Urtsulak Erromara joatea erabaki zuen bere botoak kontsagratu ahal izateko. Ziriako Aita Santuak (Aita Santuen zerrendan izen hau ez dago) gauzatu zuen hori eta betirako birjina izango zen eta Kristoren Ebanjelioa zabaltzeari emango zion.
Britainiarantz itzultzerakoan, Koloniatik pasatu zen eta bertan hunoekin egin zuen topo. 451. urtean, Atila zen herri honen errege eta maitemindu egin omen zen erabat. Bai Urtsula eta bai berarekin zihozten birjinak uko egin zien barbaro haien eskakizunei eta horregatik egin zituzten martir.
Leku hartan, Clematiusek basilika bat egin zuen 11.000 birjinen ohorez. Inskripzioan beste izen batzuk ere aipatzen dira: Aurelia, Britula, Kordola, Kunegonda, Kunera, Pinnosa, Saturnina, Paladia, Odialia eta Undezimilla (euskaraz, "hamaikagarrena"). Lehen esan bezala, agian, honetan datza errorea eta ez ziren hamaika mila izan, hamaika martir baizik.
Garai hartan, Urtsula Freyja (Horsel edo Ursel ere deitu izan zaio)jainkosa germaniarrarekin parekatu zuten, birjinen zaindaria eta beste munduan harrera egingo ziena, ezkondu gabe hiltzen baziren.
Kondaira Europa osoan zabaldu zen eta aldaera desberdinetan ezagutzen da. IX. mendeko bertsio batek Urtsula Britainia Handian kokatzen du eta 3 urteko luzapena lortzen du kristau ez den printze batekin ezkontzeko. Aristokraziako beste 10 emakumeekin batera, 11 barkuetan sartu ziren, bakoitzak 100 zerbitzari eramanez. Horrelaxe ibili ziren 3 urtez eta, epea bukatu eta ezkontzera itzuli beharrean zenean, haizeak Britainia Handiko kostatik urrundu zituen, Koloniaraino eramanez lehenengo eta, Basileatik, Erromara ondoren. Itzultzerakoan, Koloniara etorri ziren eta hortxe hil zituzten.
Santa Urtsula eta 11.000 birjinen arrastoak
aldatu- Kristobal Kolon izan zen Birjina uharteak ikusi zituen lehendabiziko europarra, 1493an, bere bigarren bidaian. Santa Ursula y las Once Mil Vírgenes (euskaraz: «Santa Urtsula eta hamaika mila birjinak») izena jarri zien, gero Las Vírgenes (euskaraz: «Birjinak») izango bazen ere.
- 1535ean, Santa Angela Merizik sortu zuen Santa Urtsularen Ordena.
- Koloniako ezkutuak dituen 11 sugarrek 11 birjinei egiten die aipamen.
- Koloniako birjinen istorioa ez da batere argia, baina oihartzun izugarria hartu zuen. XII. mendeaz gero erlikia ugari bidali ziren Koloniatik inguruko herrietara, Paris, Viena edo Coimbrara; baita India edo Txinara ere. XVII. mendean, Ordiziako Santa Maria de la Asunción elizako aldare azpian pergamino bat agertu zen gordeta. Berak dioenez, Santa Urtsularen lagunetako baten burua eliza azpian ehortzita dago. Adierazpen horren froga fisikorik ez bada aurkitu ere, aipatutako pergamino dotorea Donostiako Elizbarrutiko Artxiboan gordetzen dago.
Ikonografia
aldatu- Besteak beste, Brujaseko St. Jean Museoan gordetzen dira Hans Memling-en pinturak (erlikia kutxa bat da).
- 1490 eta 1496 artean, Vittore Carpaccio (1460-1526) margolariak kondaira osoa azaldu zuen bere freskoetan. Gaur egun Venezian ikus daiteke obra hau.
- Koloniako Katedralean gordetzen den Lochnerren triptikoa (1440).
- Brescian dauden Vivariniren koadroak.
- New Yorkeko Niccoló di Pietroren obra.
- Tintoretto Venezian.
- ...