[go: up one dir, main page]

Lekaroz

Baztango lekua, Nafarroa Garaia

Lekaroz[1][oh 1] Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztango udalerrian dagoena. Hiru auzo ditu: Aroztegia, Uharte eta Oharriz. 2022 hasieran, 285 biztanle zituen.[2]

Lekaroz
 Euskal Herria
Lekaroz herriaren ikuspegi orokorra.
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaBaztan
Posta kodea31795
Herritarralekaroztar
Geografia
Koordenatuak43°08′46″N 1°32′23″W / 43.14611°N 1.53972°W / 43.14611; -1.53972
Demografia
Biztanleria215 (2020)

Biztanleria

aldatu
Lekarozko biztanleria[2][oh 2]
1940 1950 1960 1970 1981 1991 2000 2010 2020
807 808 701 539 424 345 347 341 302

Ekonomia

aldatu
  • Lekarozko kanpusa, kultura, hezkuntza eta ekono­miarekin lotutako ekimenak biltzeko eremua. 2012an prestatu zuten, Lekarozko ikastetxea eraitsi ostean. 28.000 metro koadro erai­kigarriak ditu enpresak kokatzeko.[3]
  • Kortariko gasnategia, gasna lehiaketa anitzetan saritua izan dena.[4][5]

Bestak eta ospakizunak

aldatu

Lekarozko bestak abuztuaren 24an ospatzen dira, San Bartolomeetan.[6]

Ondarea

aldatu

Lekaroztar ezagunak

aldatu

Lekarozko ikastetxea

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Lekarozko ikastetxea»

Lekarozko ikastetxeak garrantzi handia izan zuen euskararen eta euskalgintzaren historian. Bertako ikasle ohi batzuk, bai Euskal Herrikoak, bai beste herrialde batzuetakoak, nabarmendu ziren arlo ezberdinetan. Besteak beste, aipagarriak dira: Jesus Aizpun eta Jesus Maria de Leizaola politikariak, Jorge Oteiza  eskultorea, Nicanor Zabaleta eta Aita Donostia musikariak, Pedro Miguel Etxenike fisikaria, Karmelo Balda pilotaria, Zaldua, Jones eta Glaría futbolariak, Martin Berasategi sukaldaria, Xabier Euzkitze bertsolaria, Patxi Ondarra, Damaso Intza, Andrés Espinosa[14]

Aroztegia proiektu urbanistikoa eta aurkako protestak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Aroztegia (proiektua)»

Palacio de Aroztegia egitasmoak 228 etxebizitzako bizigune berria sortu nahi du Lekarozen. 750 biztanle inguruko bizigunea hain zuzen, 2017an 322 biztanle zituen herri batean. Horrekin batera golf zelaia eta hotela ere bai. Hasieratik sortu ziren kontrako erantzunak herrian: Aroztegia eta gero zer? Plataforma, Sustrai Eraikuntzak, eskualdeko hainbat alkate, herri-kontsulta, 900 sinadura...[15] Plataformak hainbat elkarretaratze eta ekimen antolatu ditu herri kontsulta eskatuz, Aroztegiko lurrak kudeatzen dituen Konpentsazio Batzordeak obrak publikoki esleitzeko prozedura prentsaren bidez jasotzeagatik, epaitegi auziak konpondu gabe daudenean eta abar. [16] [17][18] [19]

Argazki galeria

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. Lekauz bertako hizkeran
  2. Herriguneko, Aroztegiko, Uharteko eta Oharrizko biztanleen batura.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. a b Nomenclátor. Relación detallada de las entidades y núcleos de Población. nastat.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
  3. «Lekarozko kanpusa enpresak hartzeko prestatua dago» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).
  4. a b «Kortariko 'Infernuko gasna' irabazle Espainiako gazta lehiaketan» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-31).
  5. Elkoroberezibar Beloki, Mikel. «Infernuko urrezko gazta» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  6. «Lekarozko bestak abuztuaren 23tik 27ra bitarte» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-31).
  7. «Doneztebe/Santesteban - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
  8. «Fotos glosadas (14)» Iñaki Anasagasti (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
  9. (Gaztelaniaz) (pdf) Juntas electorales provinciales: Candidaturas presentadas para las elecciones al Congreso de los Diputados y Senado convocadas por Real Decreto 2057/1982 de 27 de agosto.. .
  10. Perurena Santesteban, Maria Jesus. «Euskara irakaskuntzan azken 23 urteotan Doneztebe eta Malerrekan» (pdf) Euskaltzaindia.
  11. ««Nire ahotsa aurkitzeko utzi nuen herria»» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-01).
  12. «Ordiziako Gazta Lehiaketa irabazi duen artzainik gazteena bihurtu da Julen Arburua, 8.750 euroan enkantean saldutako gazta batekin» www.euskadi.eus 2018-09-06 (Noiz kontsultatua: 2019-09-11).
  13. (Gaztelaniaz) «Lekarozko Kortaria, Ordiziako gazta txapelketan nagusi. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-09-11).
  14. «Lekarozko kolegioaren historia bildu du Fermin Goñi idazleak» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-01).
  15. «Lekarozko Aroztegiako proiektuaz - Erran.eus» erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-01).
  16. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2016-03-30). «Aroztegia eta gero zer? busca que el 10% del censo apoye la consulta popular en Baztan» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  17. (Gaztelaniaz) «'Aroztegia eta gero zer?' hace un llamamiento a participar en las movilizaciones» El Diario Vasco 2020-02-16 (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  18. Anbustegi, Fernando, Ondikol, Juan Mari. (2019). «Aroztegia... eta gero zer? clama contra el proyecto urbanístico.» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  19. «"Nafarroan ez dago aroztegiak besteko inpaktu ekologikoa duenik"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa