Larrea (Barrundia)
Larrea Barrundia udalerriko herrietako bat da. Iparraldean Elgeako mendilerroa dauka, eta bestaldean Araotz auzoa (Oñati). Mendebaldean Hermua, hegoaldean Heredia eta ekialdean Narbaxa herri arabarrak mugakide ditu. Gaur egun ezaguna da gaztagintzagatik, Arabako Lautadako beste herri batzuk bezala.
Larrea | |
---|---|
Euskal Herria | |
Larrearen ikuspegia, herriko kale nagusia den A-3012 errepidetik. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Barrundia |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°54′55″N 2°28′08″W / 42.9153°N 2.4689°W |
Garaiera | 569 m |
Demografia | |
Biztanleria | 102 (2022) |
- Artikulu hau Arabako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Larrea».
Demografia
aldatuLarreako biztanleria |
---|
Garraioa
aldatuAraba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Larretar ospetsuak
aldatu- Joan Perez Lazarraga (1548?-1605), bertako dorrearen jaunetako bat, bai eta ezaguna den Hego Euskal Herriko euskal testurik zaharrenaren egilea ere (Lazarragaren eskuizkribua, 1567-1602 bitartean idatzia).
- Bruno Villareal (1801-1862), karlisten Arabako komandante nagusia Lehen Karlistaldian.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Lazarraga dorrea (Lazarragatarren dorretxe izana, gerora baserri bihurtua), Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatua 2002an.[1]
- Donemiliagaren parrokia-eliza, XVI. mendeko fabrika duena, eta XVIII. mendeko ataria.
Jaiak
aldatu- Uztailaren 4an "El Barte".
- Abuztuaren 16an San Roke.
Argazki galeria
aldatu-
Donemiliaga eliza
-
Garbitokia
-
Bolatokia
-
Eskola
Erreferentziak
aldatu- ↑ Larreko Lazarraga dorrea kultura ondasun izendatzeko erabakia[Betiko hautsitako esteka], Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.
Bibliografia
aldatu- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz) «Bolo baserria», Hiru.com webgunea.