Klaus Mann
Klaus Heinrich Thomas Mann (Munich, 1906ko azaroaren 18a - Cannes, 1949ko maiatzaren 21a) alemaniar idazlea izan zen.
Klaus Mann | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Munich, 1906ko azaroaren 18a |
Herrialdea | Alemaniar Inperioa (1906 - 1918) Weimarko Errepublika (1919 - 1933) Hirugarren Reicha (1933 - 1943) Ameriketako Estatu Batuak (1943 - |
Bizilekua | Munich Bavaria |
Heriotza | Cannes, 1949ko maiatzaren 21a (42 urte) |
Hobiratze lekua | Cannes (Grand Jas) Cemetery (en) |
Heriotza modua | suizidioa: droga-gaindosia |
Familia | |
Aita | Thomas Mann |
Ama | Katia Mann |
Haurrideak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Wilhelmsgymnasium (en) |
Hizkuntzak | alemana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea, gidoilaria, literatura-kritikaria, kazetaria, eleberrigilea, poeta, autobiografialaria eta ipuingilea |
Influentziak | Thomas Mann |
Genero artistikoa | antzerkia autobiografia |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Armada |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
|
Thomas Mannen semea, Heinrich Mannen iloba, Erika Mannen neba eta Golo Mannen anaia izan zen. Aita luteranoa zen eta ama judua. 1924an istorio laburrak idazten hasi zen eta hurrengo urtean antzerki-kritika egin zuen Berlingo egunkari batean. Bere homosexualitateak aitarekiko harremanak estutu zituen, baina oso lotuta egon zen Erika arrebarekin. Gaztetatik droga-mendekotasuna izan zuen, batez ere opiazeoena.
Erregimen naziaren aurka, 1933an Alemaniatik ihes egin zuen. Estatu Batuetara bidaiatu zuen, 1943an nazionalizatu zen eta Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen Estatu Batuetako armadan.
Erbesteko alemaniar literaturan paper garrantzitsua izan zuen, baina Alemanian geratu ziren autore alemanekin ere korrespondentzia izan zuen.
Bere eleberririk ospetsuena, Mephisto, Amsterdamen argitaratu zen 1936an eta Alemanian debekatuta egon zen 1981 arte.
Mannek 1949an bere buruaz beste egin zuen pilula somniferoen gaindosi baten bidez.
Lan hautatuak
aldatu- Der fromme Tanz, 1925
- Anja und Esther, 1925
- Kindernovelle, 1926 [published in the U.S. as The 5th Child, 1927]
- Revue zu Vieren, 1927
- Alexander, Roman der Utopie, 1929
- Auf der Suche nach einem Weg, 1931
- Kind dieser Zeit, 1932
- Treffpunkt im Unendlichen, 1932
- Flucht in den Norden, 1934
- Symphonie Pathétique, 1935
- Mephisto, 1936
- Vergittertes Fenster, 1937
- Escape to Life, 1939 (with Erika Mann)
- Der Vulkan, 1939
- The Turning Point, 1942
- André Gide and the Crisis of Modern Thought, 1943
- The Chaplain, 1945