Kas (freskagarri konpainia)
Kas jatorriz Gasteizen (Euskal Herrian) sortutako freskagarri konpainiaren merkatu-izena da.
Kas (freskagarri konpainia) | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Marka eta marka erregistratua |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Jabea | PepsiCo |
Historia | |
Sorrera | 1956 |
webgune ofiziala |
- Artikulu hau freskagarri markari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «KAS».
Historia
aldatu1870ean, Roman Knörr Streiff (Ulm, Baden-Württenberg, Alemania) garagardogile alemaniar gaztea Arabara ailegatu zen. Mariano Ortiz de Urbina gasteiztar ardo saltzailearekin batera, La Sucursal garagardo fabrika sortu zuen;[1] eta haren alaba Gregoria Maria Pilarrekin ezkondu zen, 1886ko ekainaren 10ean.[2]
1912an, Knörr Streiffek La Esperanza enpresa sortu zuen, "garagardo alemana, gaseosa, sinalco motako freskagarriak, Seltz ura eta izotza" ekoizteko. Fabrika Gasteizetik hurbil ezarri zuen.[2] 1927tik aurrera, Roman Knörr Ortiz de Urbina semeak As gaseosa fabrikari ekin zion.[1]
Gerra zibilaren ondorioz, enpresa aktibitate barik geratu zen, bezerorik, langilerik eta stock-ik gabe. Gerraostean lan handiak izan zituzten berriro lanean hasteko: Luis eta Jose Maria Knörr Elorza anaiek (Knörr Ortiz de Urbinaren semeek) ekin zioten, lehenak komertzial lanean eta bigarrenak produktuaren ekoizpenean. 1954an, Espainian Coca-Cola freskagarria agertu eta gero, Jose Mariak laranja zuku kontzentratua ur karbonatatuarekin nahasteko lehen probak egin zituen;[3] 1956ean familiaren abizenaren K hizkia gehitu eta produktuarentzat KAS marka sortu zuten, Coca-Colari eta AEBetik etortzen ziren edari berriei lehia egingo zien freskagarria. Marka honen pean, alkoholik gabeko bitter-ra ere asmatu zuten, Espainiar merkatuan arrakasta handia izan zuen produktua, enpresari irabazi handiak ekarri zizkiona, eta haren komertzializaziorako tokian tokiko azpienpresak sortu behar izan zituzten.[2]
XX. mende amaieran, enpresak ezin izan zion eutsi multinazionalekin lehiatu ahal izateko eginiko inbertsio handiei; ondorioz, 1992an PepsiCo konpainia estatubatuarrak eskuratu zuen.[4]
Markaren hedapena handitzeko, enpresak marketing kanpaina arrakastatsuak burutu zituen, hala hola 60-70eko hamarkadetan KAS txirrindularitza-talde garrantzitsua babestu zuenean, 1977an Frantziako Tourraren etapa bat Gasteizen amaitu zenean, enpresak fabrika zuen Gamarrako industrialdean,[3] edo 1982ko futboleko mundialean Lopez Ufartek freskagarria kontsumitzen agertu zenean.[5]
2006ean, markaren sorreraren 50. urteurrena ospatzeko, hasieran erabili ziren litro bateko botilen serie bat ekoitzi zen. Gainera, Etxabarri-Ibiñako botilaratze-plantan markari omenaldia egin zitzaion, eta Gasteizen eta Donostian antzinako iragarki, botila, argazki eta bestelako material historikoen erakusketak antolatu ziren.[6]
Ekoizpena
aldatuFreskagarrien ekoizpenerako, Zigoitiako "Venta Caída" urbegiaren ura erabili izan dute,[7] Hori dela eta, kobazulo hau "Manantial de Kas" izenarekin ere ezagutzen da.[8] Subijanako kareharrizko guneko[9] beste askorekin batera, Arabako Espeleologia Taldeak esploratu zuen 1950eko hamarkadan.[10] Azken urteetan lantegiak beste ur-iturri batzuk ere gehitu ditu.[11]
Produktuak
aldatuGas karbonodun edaria (freskagarri) edariak ekoizten ditu, bai laranja, limoi nahiz sagar zaporekoak. Era berean Bitter Kas, edari mingots eta alkohol gabekoa ere merkaturatzen du; iraganean, KasFruit fruta zukuak eta KasKol freskagarria ere saltzen zituen. Gainera, munduan zehar herrialde bakoitzaren gustuetara egokitutako produktuak ditu:
- Kas Cola (Espainia): Cola saborezkoa.
- Kas Naranja (Espainia): Laranjazkoa.
- Kas Limón (Espainia): Limoizkoa.
- Kas Manzana (Espainia): Sagarrezkoa.
- Kas Uva (Espainia): Mahats saborezkoa.
- Kas Fresa Explosiva (Kanariar irlak/Espainia): Marrubi "explosiboa".
- Kas Tonica
- Kas Toronja (Mexiko)
- Bitter Kas
- Kas Guaraná (Brasil)
- Kas Guaraná Maracuyá (Brasil)
- Kas Guaraná Acerola (Brasil)
- Kas Uva Acerola (Brasil)
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Jose Maria Knörr hil da, KAS freskagarrien sortzailea» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
- ↑ a b c «El último apestado» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Kas de Vitoria | Curiosidades del refresco KAS | Vitoria-Gasteiz. 2013-10-22 (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «KAS: Historia del primer refresco de burbujas español» El Retronostálgico 2019-05-08 (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Internet, Unidad Editorial. «Fallece en Vitoria José María Knörr, creador de los refrescos KAS» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ruiz, Javier. (2021-05-05). «El Gobierno plantea un nuevo impuesto por el uso de todas las carreteras a partir de 2022» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
- ↑ IGME. (1975). Informe sobre la solicitud de un perímetro de protección del manantial Venta Caída en el término municipal de Cigoitia (Álava). http://info.igme.es/.
- ↑ «BUEX - Sistema de Cueva» www.buex.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
- ↑ Masa de agua subterránea de las Calizas de Subijana 011. http://www.chebro.es/.
- ↑ Alavés., Grupo Espeleológico. (D.L. 1989). Historia de la espeleología alavesa 25 años del Grupo Espeleológico Alavés (1962-1987) : memoria = Arabako espeleologi historia : Arabako Espeleologi Taldea 25 wateal (1962-1987) : txostena.. Diputación Foral de Navarra, Servicio de Publicaciones ISBN 84-7821-035-0. PMC 434023012. (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
- ↑ «BOE.es - BOE-B-2006-258108 Anuncio de 20 de octubre de 2006, del Director de Energía y Minas del Departamento de Industria, Comercio y Turismo del Gobierno Vasco, por el que se somete a información pública la solicitud realizada por la mercantil «Compañía de Bebidas Pepsico, S. L.», de autorización de aprovechamiento de las captaciones denominadas «Pozo P-3» y «Pozo P-4», situadas en la planta embotelladora de Etxabarri-Ibiña (Zigoitia, Álava), con su correspondiente perímetro de protección, así como la solicitud de cambio de nombre de las citadas captaciones por el de «Manantial KAS Gorbeia».» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Kas Naranjaren iragarkia youtube.com webgunean.