[go: up one dir, main page]

Juan Maria Ollora

euskal politikaria

Juan Maria Ollora Otsoa de Aspuru (Gasteiz, Araba, 1949ko azaroaren 19a) politikari jeltzalea eta ekonomialaria da. Ekonomia Zientzietako lizentziaduna. Eusko Ikaskuntzako eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea. Arabako Merkataritza Ganberako azterlanetarako zerbitzuko ekonomialaria izan zen, eta UNEDeko irakasle ere bai.

Juan Maria Ollora


Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1998ko azaroaren 25a - 2001eko ekainaren 8a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1990eko abenduaren 18a - 1994ko azaroaren 30a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko irailaren 3a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia

Arabako Ahaldun Nagusia

1983ko maiatzaren 29a - 1987ko uztailaren 17a
Emilio Guevara Saleta - Fernando Buesa

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1982ko azaroaren 11 - 1983ko ekainaren 27a - Mercedes Villacián
Barrutia: Araba
Hautetsia: 1982ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1980ko martxoaren 31 - 1980ko irailaren 19a - José María Jiménez de Aberasturi Ullate
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko I. legealdia

Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak I. legealdian



Espainiako senataria

Bizitza
JaiotzaGasteiz1949ko azaroaren 19a (75 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta politikaria
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Arabako ahaldun nagusi eta Euzko Alderdi Jeltzalearen Euskadi Buru Batzarreko (EBB) kide izana. Eusko Legebiltzarreko kide ere izan da hainbat legealditan, eta bere alderdiaren bozeramaile, ekonomia gaietan. Alderdiaren barruan eragin handia egotzi izan zaio ildo ideologikoak eta estrategikoak finkatzerakoan. ETAk su-etena iragarri aurretik EAJk ezker abertzalearekin izan zituen mintzaldietan ere bere izan zen jeltzaleen ordezkarietako bat. 1999. urtean, EBBko kargua eta hogeita hiru urtez Arabako Enpresariak elkartean (SEA) eginiko lana bertan behera uztea erabaki zuen, enpresa pribatuan jarduteko.

Idazlanak

aldatu
  • Vitoria y su crecimiento: pasado, presente y futuro (Arabako Komertzio eta Industria Ganbara Ofiziala, 1976)

Erreferentziak

aldatu