Howard Phillips Lovecraft
Howard Phillips Lovecraft (Providence, Estatu Batuak, 1890eko abuztuaren 20a – Providence, 1937ko martxoaren 15a) beldurrezko eta zientzia-fikziozko eleberri eta kontakizunen idazlea izan zen. Beldurrezko ipuinen berritzaile handitzat jo izan da, genero honi bere sorkuntzako mitologia gehitu ziolarik (Cthulhuren mitoak), beste egile batzuekin elkarlanean garatua eta oraindik indar betean dagoena. Bere lanak beldur kosmiko materialista generoko klasikoak dira, literatur korronte hau ohiko gaietatik urruntzen da (satanismoa, mamuak), zientzia-fikzioaren elementuak bereganatuz (extralurtar arrazak, denboran zehar burututako bidaiak, beste dimentsioen izatea). Olerkigintza, saiakera eta epistola literatura ere landu zituen.
Howard Phillips Lovecraft | |
---|---|
Lovecraft 1934an. Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Providence, 1890eko abuztuaren 20a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Providence, 1937ko martxoaren 15a (46 urte) |
Hobiratze lekua | Swan Point Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: heste meharreko minbizia |
Familia | |
Aita | Winfield Scott Lovecraft |
Ama | Sarah Susan Phillips Lovecraft |
Ezkontidea(k) | Sonia Greene (en) (1924ko martxoaren 3a - 1926ko martxoaren 25a) |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Hope High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, poeta, kazetaria, zientzia-fikzio idazlea, saiakeragilea eta idazlea |
Lantokia(k) | Providence |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Robert W. Chambers (en) , Edgar Allan Poe, Arthur Machen eta Lord Dunsany |
Izengoitia(k) | Ward Phillips |
Genero artistikoa | misterioa fantasia eleberri gotikoa zientzia-fikzioa Kosmizismoa beldurrezko literatura Lovecraftian horror (en) body horror literature (en) weird fiction (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
hplovecraft.com | |
| |
Bere idazlan guztietako esaldi ospetsu edota oroituena honakoa da:
« | “That is not dead which can eternal lie And with strange aeons even death may die.” Behin betiko datzana ez dago hila eta eoi arraroekin, heriotza bera ere hil daiteke. |
» |
Askok XX. mendeko beldurrezko eta zientzia-fikziozko literatura generoaren iraultzaile nagusitzat dute, ondorengo idazleetan sekulako eragina izan baitu. XIX. mendearen amaieran ordurarte modan zeuden beldurrezko eleberri gotikoen gainbeheran eman zen, jada irakurleek etxalde sorginduak, hilerriak eta mamuen inguruko kontakizun eta ipuin klasikoak oso irakurriak baizituzten. Lovecraften originaltasun eta berrikuntza nagusia, bere eleberrietan gizateria eta Lurretik haratago zeuden estralurtar eta antzinako jainkoak gehitzea izan zen, natura eta gizakien ezagutza eta mugetatik haratago zeuden behin betiko izaki ahalboteredunak. Bere idazlanek literaturaren alorra gainditu eta musika eta zineman ere eragina izan dute, horrela bada, abesti, film eta telesail ugari sortzeko oinarri ere izan dira.
Bestalde, ez zen jendartean egotearen batere zale, bere ezohiko izaerak eta bizialdian izan zuen bizitza xume eta isolatuak ere, urteen poderioz, harenganako literaturazaleen nahiz jarraitzaileen erakarpena oraindik eta gehiago areagotu dute.
Biografia
aldatuHaurtzaroa eta gaztaroa
aldatu1890eko abuztuaren 20ean, Rhode Island estatuko Providence hirian jaio zen, Winfield Scott Lovecraft (1853–1898) eta Sarah Susan (Susie) Phillips Lovecraft (1857–1921) senar-emazteen seme bakarra. Winfielden lanbidea zein zen zehaztea zaila den arren, Sonia Greene, Lovecraften emaztea izango zenaren arabera, Gorham Manufacturing konpainian saltzaile ibiltaria litzateke. Aldiz, Susieren familiak ezkontzaren unean funtsezko baliabide ekonomikoak lituzke, bere aita zena, Whipple Van Buren Phillips, hainbat negozio nabarmenetan buru-belarri sartua baitzen. 1893ko apirilean, Chicagoko hotel batean gertaera psikotiko bat jasan ostean, Winfield aita Providenceko Butler ospitalean barneratua izan zen. Aurreko Winfielden gertaera psikotikoaren berri Ospitalera nork eman zuen argi egon ez arren, medikuen txostenen arabera gertaera hori jazo eta hurrengo urte betean "zenbait alditan gauza bitxiak esaten eta egiten" omen zituen. Winfield bost urtez Butler ospitalean barneratua egon zen, 1898an hil zen arte. Bere heriotz ziurtagirian buruko nahasmen edo paralisi orokorraren ondorioz hil omen zen, alegia, sifiliaren azken fasea. Susiek ez zuen inoiz gaixotasun horren sintomarik izan, horrek gurasoen arteko harremanaren intimitateari buruzko galderak sorrarazi zituen. 1969an Sonia Greene, Susie "ez nazak ukitu" motako emaztea zela eta Winfield saltzaile ibiltaria izanik, "bere sexu gozamenak topatu ahal zitzazkeen lekuetan hartzen zituela" baieztatzera ausartu zen. Sonia iritzi hau izatera nola iritsi zen guztiz ezezaguna da, halere 1937an Lovecraft berak gutun batean bere ama "ez nazak ukitu" gisa deskribatu zuen, haurtzaroaz geroztik Lovecraftekin inongo kontaktu fisikorik izatea ekidin baitzuen. Hau Susiek aitak bere lehen eromen krisialdia jasan ondorengo Lovecraft gaztearekin izan zuen jokaeraren guztiz aurkakoa da, familiaren lagunen aipamenen arabera, Susiek Lovecrafti mainak egin eta inoiz bere begi bistatik ez galtzerako muturreko joera izan baitzuen. Bere bizitzan zehar, Lovecraftek bere aita paralisi egoera batean gailendu zela aipatu zuen, lo ezin egina eta gehiegizko lana zela eta, eta heriotzararte egoera horretan mantendu zela. Lovecraft bere aitaren gaixotasunari buruz ezjakin mantendu ote zen edota bere ondorengo gaiari buruzko aipamenak nahitan gezurrezkoak ote ziren ezezaguna da.
Ezkontza
aldatuLovecraften izebak Soniarekin zuen harremanaren aurka agertu ziren. 1924ko martxoaren 3an Lovecraft eta Greene ezkondu eta Brooklyn auzoko Flatbush etorbideko 793. zenbakira lekualdatu ziren; Sarak Lovecrafti Providencetik ateratzen on egingo ziola pentsatu eta horretarako babes ekonomikoa emateko prest agertu zen. Greene, aurrez ere ezkondua egon zen, eta gerora Lovecraft maitale bikaina zela aitortu zuen, nahiz eta harremanaren alor guztietan berak lehen pausua eman zuen. Sararen ustez, Lovecraften izaera pasiboaren atzean haren amak emandako heziketa zakarra legoke. Bestalde, emazteak etxean sukaldatutako jakien ondorioz Lovecraftek bere pisua 90 kg-ra (200 lb) areagotu zuen.
Estualdi ekonomikoak
aldatuEzkondu eta denbora gutxira, Greenek bere negozioak galdu eta bere diruak banku baten lurjotzearekin batera galdu ziren, gainera bera ere gaixo jarri zen. Lovecraftek lan erregularren bidez bere emazteari laguntzen saiatu zen, baina aurrez batere lan eskarmenturik ez izatean, lanerako merkatal trebezia frogagarririk ez izatea suposatu zuen. Maila baxuko langile gisa hainbat saiakera egin ostean, bere lan bilaketa hutsala bilakatu zen. Weird Tales aldizkariko zuzendariak argitalpena negozio moduan jartzen saiatu eta Lovecrafti argitaratzaile lanpostua eskeini zion, baina Chicagora ez zuela lekualdatu nahi eta uko egin zion; 34 urteko idazleak zuzendariari gutun bidez honakoa idatzi zion: "pentsa horrelako mugimendu batek adineko antikuario bati zer tragedia ekar lekioken". Farnsworth Wrightek Baird zuzendaritzan ordezkatu zuen, aurrez Lovecraftek Wrighten idaztziak kritikatuak zituen. Wrightek maiz Lovecraften aurkezpenak atzera bota zituen.
Brooklyn
aldatuProvidencerako itzulera
aldatuAzken urteak
aldatuLovecraftek bere bizitzari buruz
aldatuSormen testuingurua
aldatuAldiak
aldatuGaiak
aldatuJakintza debekatua
aldatuEstralurtar eta jainkotiar eragina gizaterian
aldatuJatorrizko errua
aldatuPatua
aldatuZibilizazioren aurkako mehatxua
aldatuArrazakeria eta maila sozialak
aldatuEmakumeak
aldatuZientziaren arriskuak
aldatuAmeriketako Estatu Batuak
aldatuErlijioa
aldatuSiniskeriak
aldatuIdazketa estiloa
aldatuEsaldi nabarmenak
aldatuBeldurra
aldatu« | "Gizateriaren sentipen zahar eta sakonena beldurrarena da, eta beldurrik zahar eta sakonena ezezagunari zaion beldurra da." | » |
Heriotza
aldatu« | "Behin betiko datzana ez dago hila, eta eoi arraroekin, heriotza bera ere hil daiteke." | » |
Itsasoa
aldatu« | "Itsasoa mendiak baina zaharragoa da, eta denboraren oroimen eta ametsak gorderik dauzka" | » |
Zain egon, amestu!
aldatu« | "«¡Ph'nglui mglw'nafh Cthulhu R'lyeh wgah'nagl fhtagn!»" “R´lyeh egoitzan, hildako Cthulhu amestuz zain dago!" |
» |
Bere eragina
aldatuBeldurrezko generoan
aldatuLiteratura eta kulturan
aldatuFilosofian
aldatuMusikan
aldatuZineman
aldatuIdazlan nagusiak
aldatuLovecraften idazlan nagusien kronologia, berak ezarria:
- Dagon (1917)
- The Tomb (Hilobia) (1919)
- Polaris (1919)
- Beyond the Wall of Sleep (Ametsaren Mugatik Haratago) (1919)
- The Doom That Came to Sarnath (Sarnathen Gaineko Madarikazioa) (1919)
- The Statement of Randolph Carter (Randolph Carterren Aldarrikapena) (1919)
- The White Ship (Itsasontzi Zuria) (1919)
- Arthur Jermyn 'The White Ape' (Arthur Jermyn 'Tximino Zuria') (1920)
- The Cats of Ulthr (Ulthrko Katuak) (1920)
- Celephais (1920)
- From Beyond (Haratagotik) (1920)
- The Picture in the House (Etxeko Margolana) (1920)
- The Temple (Tenplua) (1920)
- The Terrible Old Man (Agure Izugarria) (1920)
- The Tree (Zuhaitza) (1920)
- The Moon Bog (Ilargiaren Zingira) (1921)
- The Music of Erich Zann (Erich Zannen Musika) (1921)
- The Nameless City (Izenik Gabeko Hiria) (1921)
- The Other Gods (Beste Jainkoak) (1921)
- The Outsider (Kanpotarra) (1921)
- The Quest of Iranon (Iranonen Bilaketa) (1921)
- Herbert West, Reanimator (Herbert West, Erreanimatzailea) (1921-1922)
- The Hound (Ehiza-txakurra) (1922)
- Hypnos (1922)
- The Lurking Fear (Zain Dagoen Beldurra) (1922)
- The Festival (Ospakizuna) (1923)
- The Rats in the Walls (Hormetako Arratoiak) (1923)
- The Unnamable (Aipaezinak) (1923)
- Imprisoned With the Pharaohs (Faraoiekin Giltzapetua) (1924)
- The Shunned House (Etxe Saiesgarria) (1924)
- He (Bera) (1925)
- The Horror at Red Hook (Red Hookeko Izua) (1925)
- In the Vault (Kriptan) (1925)
- The Call of Cthulhu (Cthulhuren Deia) (1926)
- Cool Air (Aire Freskoa) (1926)
- Pickman´s Model (Pickmanen Eredua) (1926)
- The Silver Key (Zilarrezko Giltza) (1926)
- The Strange High House in the Mist (Goiko Etxe Bitxia Lainoan) (1926)
- The Colour Out of Space (Zerutik Eroritako Kolorea) (1927)
- The Case of Charles Dexter Ward (Charles Dexter Warden Auzia) (1927-1928)
- The Dunwich Horror (Dunwicheko Izua) (1928)
- The Whisperer in the Darkness (Xuxurlatzailea Iluntasunean) (1930)
- The Shadow Over Innsmouth (Itzala Innsmouth Gain) (1931)
- At the Mountains of Madness (Eromenaren Mendietan) (1931)
- The Dreams in the Witch-House (Ametsak Sorgin Etxean) (1932)
- Through the Gates of the Silver Key (Zilarrezko Giltzaren Atean Barna) (1932)
- The Thing on the Doorstep (Gauza Atalasean) (1933)
- The Shadow Out of Time (Denboratik Sortutako Itzala) (1934)
- In the Walls of Eryx (Eryxko Harresiak) (1935)
- The Haunter in the Dark (Itzalpeko Zaintzailea) (1935)
- The Evil Clergyman (Elizgizon Gaiztoa) (1937)
Ikus gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- H.P. Lovercraft idazleari buruzko webgunea (Ingelesez)
- Herri zahar-zaharra (The very old folk): https://istoriolaburrak.blogspot.com/2018/05/herri-zahar-zaharra.html#more