[go: up one dir, main page]

Homofobia

pertsona homosexualekiko gorrotoa, beldurra edota diskriminazioa erakusten duen jarrera

Homofobia homosexualen aurkako jarrera eta jokabide pertsonal, moral, ideologiko, politiko eta erlijiosoen multzoa da, haien aurkako aurreiritzi, bazterkeria eta indarkeria ekartzen duena. Adiera zabalean, bisexual eta transexualen aurkako jarrera eta jokabideak ere biltzen ditu.

Homofobia erakusgarri bat: Biblian oinarrituz (Lebitarrena; 18,22) homosexualitatea inmorala dela dioen kartela.

Homofobia kontzeptuari buruz, nolabaiteko erlatibismoa existitzen da. Adibidez, berdintasun politika ezeztatzen dutenek (sexu berdineko pertsonen artean) uste dute ukatze hori ez dela homofobia, onarpena bezain iritzi onargarri bat baizik.

Homofobia terminoa ez da hertsiki psikologikoa. Kalkulatzen da bi egunetik behin pertsona homosexual bat asasinatua izaten dela homofobiarekin zerikusia duten indarkeriazko ekintzetan. 70 herrialdek baino gehiagok homosexualak jazartzen dituzte, eta zortzik heriotzaz zigortuta dute homosexual izatea. Amnistia Internazionalak eta munduko beste hainbat GKEk hori guztia salatzen dute.

Homofobia adierazpenak

aldatu
 
Poloniako egunkari batek honelako 70.000 eranskailu banatu zituen 2020an[1].

Munduko estatu askotako legediek delitutzat jotzen dituzte sexu jarduera homosexual oro. H]errialde batzuetan jarrera edo joera horiek ez daude ofizialki debekatuta baina badaude hainbat ekimen homosexualen kontra.

LGBT+ elkarteek aurrera pausuak lortu dituzte munduko zenbait herritan[2], baina munduko zenbait tokitan jarrera homofobikoek aurrera egiten dutela ematen du.[1]

Euskal Herrian

aldatu

Ipar eta Hego Euskal Herriko legedietan joera homosexualak onartuta daude. Homosexualek, legearen arabera, ez daukate inolako eskubide murrizketarik. Baina LGBT+ taldeek salatzen dute oraindik ere gizarteko hainbat sektoretatik hainbat motatako jazarpenak jasan behar izaten dituztela, eta noiz edo noiz, oraindik ere eraso homofobo larriak gertatzen direla.[3][4][5]

Biktimak

aldatu

Homofobiak biktima asko utzi ditu historian zehar. Biktima gehienak ez dira historia liburuetara igaro, batzuk bai baina: Alan Turing, Oscar Wilde... Britainia Handian, esate baterako, 1967an despenalizatu egin zen homosexualitatea.[6]

Homofobia hainbat kulturatan eman den fenomenoa, eta gure garaietan ere, homofobiak mota askotako biktimak sortzen ditu. Biktima batzuk hiltzeraino jazarri egiten dira munduko hainbat tokitan.[7][8][9]

Hezkuntza

aldatu

Badaude nazioarteko ekimenak homofobiari eta transfobiari aurre egiteko.[10]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) «Qué son las “zonas libres de LGBT” de Polonia, la polémica iniciativa que pretende acabar con la "ideología gay" en el país europeo» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2021-06-10).
  2. (Gaztelaniaz) «El histórico fallo que despenaliza la homosexualidad en India después de 157 años» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2021-06-10).
  3. Berria.eus. «Ekain Perrino: «Konorterik gabe egonda ere ni jipoitzen jarraitu zuten»» Berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-10).
  4. Jone Arruabarrena, Iñaki Agirre Perez. «Eraso homofoboa indar osoz arbuiatu du Basaurik» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
  5. «Asteburuan Zornotzan sexu-eraso bat eta eraso homofobo bat izan direla salatu dute» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-06-21 (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).
  6. Pinatxo, Estitxu. (2021-05-17). «Gramofonoa | LGTBIfobia» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-21).
  7. (Gaztelaniaz) Ordenes (Twitter: @PipeHenriquezO), Felipe Henríquez. (2021-05-09). «Joven de 20 años es decapitado por sus primos y medio hermano solo por ser homosexual» El Universal Chile (Noiz kontsultatua: 2021-06-21).
  8. (Ingelesez) «Victim recovering after alleged homophobic attack in Toronto, police investigating» Global News (Noiz kontsultatua: 2021-06-21).
  9. (Ingelesez) Traynor, Luke. (2021-06-20). «Third victim of 'homophobic' attack speaks out amid worrying spate» Liverpool Echo (Noiz kontsultatua: 2021-06-21).
  10. (Ingelesez) https://plus.google.com/+UNESCO. (2016-04-26). «Homophobic and transphobic violence in education» UNESCO (Noiz kontsultatua: 2021-06-21).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Zirriborro  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.