Hennebont
Hennebont (bretainieraz Hanebont) Bretainiako Morbihan departamenduko udalerri bat da, Bro Gwened lurralde historikoan dagoena. 2013ko erroldaren arabera 15.765 biztanle ditu.
Hennebont | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Frantzia | ||||||||||
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia | ||||||||||
Defense and Security zone of France | Western defense and security zone | ||||||||||
Eskualdea | Bretainia | ||||||||||
Departamendua | Morbihan | ||||||||||
Izen ofiziala | Hennebont | ||||||||||
Posta kodea | 56700 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 47°48′15″N 3°16′44″W / 47.8042°N 3.2789°W | ||||||||||
Azalera | 18,57 km² | ||||||||||
Altuera | 5 m, 0 m eta 82 m | ||||||||||
Mugakideak | Inzinzac-Lochrist, Languidic, Kervignac, Lanester eta Caudan | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 15.746 (2021eko urtarrilaren 1a) −127 (2020) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 848 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Kronach, Y Mwmbwls, Mourdiah (en) eta Halhul | ||||||||||
hennebont.bzh |
Geografia
aldatuBlavet ibaiaren bokaletik 15 kilometro ingurura kokaturik dago, Lorient hiriaren ondoan. Ibaiak bitan banatzen du hiria, ezkerraldean Ville Close (hiri harresitua) eta Ville Neuve (XVII mendeko hiria) eta eskuinaldean Vieille Ville (alde zaharrena).
Historia
aldatuGaliar-erromatar garaian oppidum-a izan zen bertan. V mendean Bretoiak iritsi ziren Saxoiek Britainia Handitik kanporatu ostean. Saint Caradec etorri zen eremu honetara eta kapera bat eraiki zuen Blavet ibaiaren ertzean.
1114 urtekoa da lehenengo Hennebont herriaren aipamena. Hanebont izenak "zubi zaharra" esan nahi du, izan ere ibaia gurutzatzeko zubia eraiki baitzen bertan, eta inguruan herria sortu zen.
XIII mendean harresiak eraiki ziren eta XV mendean gotortu, ateetan zubi altxagarriak ere ezarri ziren horretarako. 1342an Breatiniako oinordetza gerran hiria setiatu zuten Filipe Baloiskoak eta Karlos Bloiskoak eta hiriak aurre egin zien Joan IV.a Bretainiakoaren alaba Joana Flandriakoaren agindupean. Alabak berak su eman zion setiatzaileen kanpalekuari eta horregatik Jeanne la Flamme izenaz ezagutu izan zen.
XV mendetik aurrera herria handituz joan zen nekazal eta itsas merkataritza oinarri hartuta. 1666an alboan Lorient sortzeak ere ez zuen bere garapen ekonomikoa geldiarazi.
Bigarren Mundu Gerraren barruan alemaniarrek okupatu zuten hiria eta 1944ko abuztuan aliatuen bonbaketek hiri harresituaren zati handiak suntsitu zituzten, bertan gotortu baitziren alemaniarrak.
Ondasun nabarmenak
aldatu-
Notre-Dame-de-Paradis eliza.
-
Harresiak.
-
Hennebonteko zalditegia.
-
Le Puits Ferré.
-
Kerbihan parke botanikoa.
-
Bot jauregia.
Hiri senidetuak
aldatuKanpo estekak
aldatu