Evaristo Bustintza
Evaristo Bustintza Lasuen, ezagunagoa Kirikiño ezizenez (Mañaria, Bizkaia, 1866ko urriaren 26 - Mañaria, 1929ko urtarrilaren 31), euskal idazle eta kazetaria izan zen.
Evaristo Bustintza | |
---|---|
Kirikiño (erdian) Indalecio Ojanguren argazkilariarekin eta Carlos Elgezua eskultorearekin, 1929an. Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ebaristo Bustintza Lasuen |
Jaiotza | Mañaria, 1866ko urriaren 26a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Heriotza | Mañaria, 1929ko urtarrilaren 31 (62 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta kazetaria |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | Euskal Pizkundea |
Izengoitia(k) | Kirikiño |
Ipuinak eta artikuluak idatzi zituen bere inguruko euskalkian, mendebaleko euskaran. Lanik ezagunenetarikoa "Abarrak" da, ipuin laburren bilduma.
Bere etxean, Zumelaga izenekoan, hil zen. Bere iloba Basile Bustintzarekin ezkondu zen, eta Errose Bustintza idazlearen osaba eta ezkonanaia izan zen.
Lanak
aldatuHogei urtetan Hizkuntzaren Katedra eduki zuen Bizkaiko Foru Aldundian, Resurrección María Azkuek emana. "Euzkadi" egunkari jeltzalean euskaraz idatzi zuen 1913az geroztik.
Halaber, aldizkari hauetan ere artikuluak idatzi zituen: "Euskalzale", "Euzko-gogoa", "Euzkerea", "Euskal-Erria", "Gure Herria", "Euzko Deya" eta "Ibaizabal".
Narrazioa
aldatu- Abarrak (idatziriko irakuragitxuak) (1918, Grijelmo)
- Bigarrengo Abarrak (1980, GEU)
Antzerkia
aldatuArtikuluak
aldatu- Edo geuk edo iñok ez euskeraren alde (1984, Labayru)
- Egunekoa (1981, Labayru)
- Guda Nagusia (1914-1918) (1989, Labayru)
- Aberriaren alde, artikulu politikoak (2005, Labayru)
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia
aldatu- Etxebarria, Igone: Evaristo Bustintza Lasuen "Kirikiño", Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 1992