Eusko Jaurlaritzaren nazioarteko harremanak
Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza Sailak duen Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiaren bitartez, nazioarteko erakundeekin harremanak mantentzen ditu, hala nola, Jaurlaritzaren atzerriko egoitzekin, SPRIren egoitzekin eta Euskal Etxeekin.
Kanpo Ordezkaritzak
aldatu- Espainiako Ordezkaritza: Madrilen.
- Europar Batasuneko Ordezkaritza: Bruselan.
- Kanada, Mexiko eta Estatu Batuetako Ordezkaritza: New York eta Mexiko Hirian.
- Kolonbia, Venezuela eta Erdialdeko Amerikako Ordezkaritza: Bogotan.
- Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaritza: Buenos Airesen.
- Txile eta Peruko Ordezkaritza: Santiago Txilekoan.
- Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Ordezkaritza: Gasteizen.
- Boise (Idaho, Ameriketako Estatu Batuak): New Yorkeko ordezkaritzaren menpe dago.
Nazioarteko erakundeekin harremanak
aldatu- Nazio Batuekin harreman sendoak UNICEF, PNUD, UNIFEM eta UNESCOren bitartez. Azken honen bitartez gehienbat.
- nrg4SD: Garapen Iraunkorrerako Lurralde Gobernuen Nazioarteko Sarea.
- IT4ALL
- Europar Batasunarekin Bruselako ordezkaritzaren bitartez.
SPRIren bulegoak
aldatuSPRI EAEko Garapen Agentzia da. Honako herrialdeetan ditu bulegoak:
Euskal diaspora
aldatuSakontzeko, irakurri: «Euskal diaspora» eta «Euskal Etxe»
Kanpo estekak
aldatu- Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza - Euskadik kanpoan dituen Ordezkaritzak (Gaztelaniaz) (Ingelesez)