[go: up one dir, main page]

Sir Elton Hercules John, jaiotzez Reginald Kenneth Dwight (Pinner, Middlesex, Ingalaterra, 1947ko martxoaren 25a) kantaria, musikagilea eta piano-jotzailea da. Hamazazpi urte zituela, Bluesology izeneko taldean sartu zen. 1970-1980 urteetan, ospe handia izan zuen bere kantu eta emanaldi ikusgarriengatik. Kantu aipagarriak ditu, besteak beste: Benny and the Jets eta Rocket Man.[1]

Elton John

(2023)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakReginald Kenneth Dwight
JaiotzaPinner (en) Itzuli1947ko martxoaren 25a (77 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaStanley Dwight
AmaSheila Eileen Farebrother
Ezkontidea(k)Renate Blauel (en) Itzuli  (1984ko otsailaren 14a -  1988ko azaroaren 18a)
David Furnish  (2014ko abenduaren 21a -
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Music
Londresko Unibertsitatea
St. Thomas Aquinas High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikagilea, zinema aktorea, teklatu-jotzailea, piano-jotzailea, estudioko musikaria, HIV/AIDS activist (en) Itzuli, musikaria eta kanta-idazlea
Lantokia(k)New York
Ameriketako Estatu Batuak eta Ingalaterra
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Elton John
Genero artistikoarock
pop rock
Glam rock
soft rock
rhythm and bluesa
Ahots motatenorra
Musika instrumentuapianoa
ahotsa
DiskoetxeaUniversal Records
Island Records
Philips
DJM Records
Uni
Geffen Records (mul) Itzuli
Paramount Records
Mercury Records (mul) Itzuli
MCA Records
Def Jam Recordings
Congress
The Rocket Record Company
IL (en) Itzuli
Chrysalis
A&M Records (en) Itzuli
Regal Zonophone
Stateside Records (en) Itzuli
Cube Records

eltonjohn.com
IMDB: nm0005056 Allocine: 2632 Allmovie: p35719 TV.com: people/elton-john IBDB: 69369
Facebook: EltonJohn Twitter: eltonofficial Instagram: eltonjohn MySpace: eltonjohn Youtube: UCcd0tBtip8YzdTCUw3OVv_Q TikTok: eltonjohn Souncloud: elton-john Spotify: 3PhoLpVuITZKcymswpck5b iTunes: 54657 Last fm: Elton+John Musicbrainz: b83bc61f-8451-4a5d-8b8e-7e9ed295e822 Songkick: 371163 Discogs: 57103 Allmusic: mn0000796734 Deezer: 413 Edit the value on Wikidata
Bernie Taupinekin 1971n.
Elton John, 2008. urtean.
Abeslaria 2019ko argazki batean.

Biografia

aldatu

Hamaika urte zituela, beka bati esker, Royal Academy of Music erakundean sartu zen. Sei urte geroago, ordea, utzi zuen rock musikan aritzeko. 1964tik Bluesology bezalako taldeekin kolaboratzen hasi zen eta John Baldry abeslaria ezagutu zuen. Elton Dean saxofonistari eta berari egindako omenaldian Elton John izen artistikoa hartu zuen.

Hirurogeiko hamarkadan talde desberdinetan aritu zen, arrakasta handirik lortu gabe. 1967an Bernie Taupin letrista eta poeta ezagutu zuen. Elkarrekin 1970ean lortu zuten lehen arrakasta, "Your Song" abestiarekin, "Elton John" izenburuko albumen plazaratuta. 1971n bikoteak lau disko zituzten aldi berean AEBetako zerrendetako hamar onenen artean; The Beatlesetik ez zen horrelakorik ikusten. Urte hartan bertan Eltonen alopezia hasi zen, bere irudiaren ezaugarria, eta, ondorioz, urte batzuk geroago peluka eraman zuen.

70. hamarkadan bere konsagrazioa rock-izar gisa etorri zen. Urte horietan ere beste ezaugarri bat erakutsi zuen: arropa nabarmenaren erabilera; estilo hori glam rockaren propioa da eta Elton Johnek berea egin zuen. Eta lehen arrakasta handiak heldu ziren: Crocodile Rock (1972), Candle In The Wind (1973), Bennie And The Jets (1973), Don't Let The Sun Go Down On Me (1974). 1972tik 1975era, bere albumak Erresuma Batuko zerrendetaka lehen postuetan izan ziren. 1975ean Ken Russellen Tommy filman parte hartu zuen. Urte horietan eskandalu handia eragin zuten bere homosexualitateari buruz egin zituen aldarrikapenak. 1980. hamarkadaren hasieran, ordea, aldi baterako Taupinekin zuen elkarreko lana moztu ondoren, irudi moderatuago ematen hasi zen. Bere musika ere melodikoago bihurtu zen. Urte horietan arrakasta batzuk lortu zituen, esaterako "I'm Still Standing" eta "Little Jeannie". 1984ko otsailaren 14an Renata Bauer soinu-injeniararekin ezkondu zen.

1985eko uztailean, Elton Johnek Live Aid kontzertuan hartu zuen parte, Londresko Wembley estadioan. Kontzertu berean, esaterako, David Bowie, Sting, Eric Clapton, Phil Collins, Queen eta beste asko aritu ziren.

1990ean Ryan White bere laguna IHESen ondorioz hil zen. Heriotz horrek eragin handia izan zuen artistarengan, zeina, hileta ondoren, alkoholismoaren eta drogen aurkako tratamenduan jarriko zen; halaber, pairatzen zuen bulimia sendatzeko bidean jarriko zen. Zentzu berean, 1992an, Elton John AIDS Foundation sortu zuen. Erakunde horren helburua IHESaren aurkako borroka izango zen. Bere single guztien irabaziak fundaziorako izango ziren.[2] 1994an, behin zituen arazoetatik osatuta, beste arrakasta bat lortu zuen Tim Riceren The Lion King filmeko soinu bandan parte hartu zuenean. Grammy bat eta Oscar bat ere irabazi zituen. Berriro ere heriotzak, bestetik, haren ingurua kolpatu zuen, bestetik: Gianni Versace bere lagunaren hilketa eta Diana Galesko lagunaren auto istripuan, 1997an. Diana printzesari egindako omenez egindako "Candle in the Wind" abestiak marka guztiak hautsi zituen eta musikaren historian gehien saldu zen single bihurtu zen.[3]

Hurrengo urtean Britainiar Inperioko Ordenako Zaldun izendatu zuten. Urte berean Ohorezko Grammy bat jaso zuen bere ibilbide guztiagatik. 2001ean Bernie Taupin aspaldiko laguntzailearekin grabatu zuen berriro ere, A Songs From the West Coast, eta, 2004an, bere 43. diskoa, Peachtree Road. 2005eko abenduan, Erresuma Batuko homosexualen arteko ezkontzen legea aurrera atera zen; Elton John, orduan, David Furnish zinema zuzendari kanadarrarekin, azken hamabi urteko bikotekidearekin, ezkondu zen. 2019ko ekainean Frantziako Ohorezko Legioko Zaldun izendatu zuten.[4] 2019an ere bai, Dexter Fletcher zuzendariak abeslariaren inguruko filma zuzendu zuen, Rocketman; film horretan Eltonen papera Taron Egerton aktoreak egin zuen.[5]

Diskografia

aldatu

Estudio albumak

aldatu

Zuzeneko albumak

aldatu
  • 1971: 11-17-70
  • 1976: Here and There
  • 1987: Elton John live in Australia with the Melbourne Symphony Orchestra
  • 2000: Elton John One Night Only – The Greatest Hits

Soinu bandak

aldatu
  • 1971: Friends
  • 1994: The Lion King
  • 1999: Elton John and Tim Rice's Aida
  • 1999: The Muse
  • 2000: The Road to El Dorado
  • 2006: Billy Elliot the Musical
  • 2011: Gnomeo & Juliet

Errekopilazio albumak

aldatu
  • 1974: Greatest Hits
  • 1977: Greatest Hits Volume II
  • 1980: Lady Samantha
  • 1982: Love Songs
  • 1984: The Superior Sound of Elton John [1970–1975]
  • 1985: Your Songs
  • 1987: Greatest Hits Volume III
  • 1990: The Very Best of Elton John
  • 1990: To be continued...
  • 1992: Rare Masters
  • 1992: Greatest Hits 1976–1986
  • 1995: Love Songs
  • 2002: Greatest Hits 1970-2002
  • 2007: Rocket Man: The Definitive Hits
  • 2017: Diamonds

Sariak

aldatu

Oscar sariak

aldatu
Urtea Kategoria Lana Emaitza
2020 Jatorrizko abesti onena I'm Gonna Love Me Again Irabazlea
1995 Jatorrizko abesti onena Can You Feel the Love Tonight Irabazlea
Jatorrizko abesti onena Circle of Life Izendatua
Jatorrizko abesti onena Hakuna Matata Izendatua

Urrezko Globoak

aldatu
Urtea Kategoria Lana Emaitza
1995 Jatorrizko abesti onena Can You Feel the Love Tonight Irabazlea
Jatorrizko abesti onena Circle of Life Izendatua
2004 Jatorrizko abesti onena The Heart of Every Girl Izendatua
2012 Jatorrizko abesti onena Hello, Hello Izendatua
2020 Jatorrizko abesti onena I'm Gonna Love Me Again Irabazlea

Tony Sariak

aldatu
Urtea Kategoria Lana Emaitza
1998 Soinu-banda onena The Lion King Izendatua
2000 Aida Irabazlea
2009 Billy Elliot Izendatua
2010 Lan onena Next Fall Izendatua

Filmografia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. https://www.buscabiografias.com/biografia/verDetalle/2662/Elton%20John
  2. Elton John: Biography by Stephen Thomas Erlewine». AllMusic.[1]
  3. https://www.biography.com/musician/elton-john
  4. https://www.bbc.com/news/entertainment-arts-48727639
  5. Nolfi, Joey. «Taron Egerton rocks out as Elton John in first Rocketman trailer». Entertainment Weekly [2]

Kanpo estekak

aldatu