Kordatu
Kordatuen filumean (Chordata) ornodunak eta oso erlazionaturik dauden hainbat ornogabe sartzen dira. Guztiak batzeko erabiltzen diren ezaugarriak hauek dira:
- Euren bizitzako uneren batean notokorda bat garatzen dute.
- Faringean zakatzak dituzte.
- Endostilo bat dute.
- Isats gihartsu bat, ipurtzulotik atzerago.
Kordatu | |
---|---|
Ediacarar-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Goierreinua | Holozoa |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Chordata |
Kordatuen filumak hiru azpifilum ditu:
- Urochordata - Larba garaian notokorda bat eta nerbio korda bat dute, baina heldu bihurtzean galdu egiten dute.
- Cephalochordata - Hauek bizitza osoan zehar dute notokorda bat, baina ez dute ornorik.
- Ornodunak - Notokorda hezurrez estalitako bizkar-hezur batez aldatu da.
Sailkapen fenetikoa, edo sailkapen klasikoan, Kordatuak bereiztu eta sailkatzeko honako zuhaitza eratzen zen:
- Azpifilum Urochordata
- Azpifilum Cephalochordata
- Azpifilum Myxini
- Azpifilum Ornodunak
- Petromyzontida - Lanpreak
- Placodermi (desagertuak)
- Chondrichthyes - arrain kartalaginotsuak
- Acanthodii (desagertuak)
- Actinopterygii - Arrain gehienak
- Actinistia - zelakantuak
- Dipnoi - birikadun arrainak
- Anfibioak
- Narrastiak
- Hegaztiak
- Ugaztunak
Sailkapen honetan bereizketan ez dira egiten euren erlazio genetikoaren arabera, baizik eta ikuspegi orokor batean bereizteko erabiltzen diren ezaugarri batzuen arabera. Eskema tradizionalean arrainak (Pisces) klase bakarra osatzen zuten, baina gaur egun eskola fenetikoak lau talde ezberdinetan banatzen dituzte, kartalaginotsuak, hezurdunak, zelakantuak edo birikadunak direnaren arabera.
Sailkapen filogenetikoa, eskola kladistikoan oinarrituta izakien arteko harremanak euren arbaso komunen bereizketa puntuaren arabera sailkatzen dira. Honela azken urteetan Kordatuen sailkapenerako zuhaitz berriak proposatu dira eta asko dira oraindik aldatzen diren gauzak. Hala ere kordatuen sailkapen filogenetikoan oinarrituta honako taula hau proposatzen da:
Kordatuak |
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapena oso ezberdina da, ikusten denez, eta honek bi sistemen arteko nahastea suposatu du. Adibide bat jartzearren Hegaztien kasua jar daiteke. Sailkapen tradizionalean hegaztiak ornodunen azpiko klase bat ziren, baina gaur egungo bereizketan enborretik bereizten azkenak izanda, Dinosauria ordenako azpimultzo bat baino ez dira.
Kordatuak erregistro fosilean
aldatuGu barne hartzen duen filuma izanda interes handia sortu du beraren historia naturala eraikitzea. Orain dela urte gutxirarte erregistroan aurkitutako lehenengo kordatuak Ordoviziar garaiko arrain fosilak ziren, Siluriar garaian oso ugariak egin zirenak. Hala ere Burguess Shaleko aurkikuntza dela eta bertan ikusitako fosil bat gure filumaren lehenengo ordezkaria zela pentsarazten digu: Pikaia Gracilens. Izaki hau Kanbriar garaikoa da eta beraz arrainen fosilak baino zaharragoa. Azkeneko urteetan hainbat ikerlarik India eta Txinan Aurrekanbriarreko mikrofosil batzuk aurkitu dituzte euren esanetan kordatuen barnean sar daitezkeenak. Hala ere guzti hau oraindik eztabaida prozesuan dago.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kordatu |