[go: up one dir, main page]

Carolina Punset

kataluniar abokatua eta politikaria

Carolina Punset Bannel (Washington Hiria, AEB, 1971ko urtarrilaren 5a) kataluniar abokatua eta politikaria da, Europako Parlamentuan diputatu izan zen 2016ko otsailetik 2018ko urrira bitartean Ciudadanos-Partido de la Ciudadanía (Cs) alderdiaren aldetik, eta ordutik Europako Aliantza eta Kraten Taldeko kidea izan zen. Lehenago, alderdi horren bozeramailea izan zen Valentziako Erkidegoan, eta diputatua Valentziako Gorteetan (2015-2016). 2018ko urrian, gutun bidez jakinarazi zuen alderdia utziko zuela. 2019ko uztailean, Europako Parlamentuko diputatu izateari utzi zion, eta beste ibilbide bat hasi zuen Europako gaietarako eta Valentziako Generalitateko Lehendakaritzako ekimen estrategikoetarako aholkulari mandatari lanean. 2019ko uztailaren 9an izendatu zuten.[1][2]

Carolina Punset

(2015)

Q110794494 Itzuli

2023ko apirilaren 4a - 2023ko uztailaren 25a
Joan Calabuig (mul) Itzuli - historical position (en) Itzuli
Hautetsia: Valentziako Gorteetako X legealdia

Europarlamentaria

2016ko otsailaren 3a - 2019ko uztailaren 1a
Juan Carlos Girauta
Barrutia: Espainia
Hautetsia: 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak

Q107308245 Itzuli

2015eko ekainaren 15a - 2016ko otsailaren 5a - Alexis Frederic Marí Malonda (en) Itzuli
Hautetsia: Valentziako Gorteetako IX legealdia

Valentziar Gorteetako diputatu

2015eko ekainaren 11 - 2016ko otsailaren 1a - Domingo Rojo Sánchez (en) Itzuli
Barrutia: Valencia (en) Itzuli
Hautetsia: 2015 Valencian regional election (en) Itzuli

Q57568739 Itzuli

2007ko ekainaren 16a - 2015eko ekainaren 13a
Hautetsia: 2007ko Espainiako udal hauteskundeak, 2011ko Espainiako udal hauteskundeak
Bizitza
JaiotzaWashington1971ko urtarrilaren 5a (53 urte)
Herrialdea Katalunia
BizilekuaValentzia
Familia
AitaEduard Punset
Ezkontidea(k)Alexis Frederic Marí Malonda (en) Itzuli
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Autonomoa
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
KidetzaQ64821301 Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herritarrak
Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia
Q66756241 Itzuli
hautagai independente

Facebook: carolina.punset Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Zuzenbidean lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta zuzenbidean doktoratua Alacanteko Unibertsitatean egin zuen. Peritu kaligrafo judiziala da, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzan unibertsitateko espezialista Madrilgo Complutense Unibertsitatean.

Eduardo Punset dibulgatzaile zientifiko eta politikoaren alaba da, eta Nadiaren eta Elsa Punset idazle eta dibulgatzailearen ahizpa. 2017. urteko otsailean, Valentzian Alexís Marí politikariarekin ezkondu zen.[3]

Lan ibilbidea

aldatu

Politikari

aldatu

2007an, Altean (Alacant), ekologista eta herri mailako alderdi politiko bat jarri zuen abian, Ciudadanos Independientes por Altea CIPAL izenekoa.[4] Hirigintza, nekazaritza, osasun eta herritarren partaidetzako zinegotzia izan zen Alteako Udalean.

2012an, Ekologia Berdeak (Europe Écologie Les Verts, EELV) Europako hautagai aurkeztu zen, 5. inguruan (Espainia, Portugal, Andorra eta Monako) bizi ziren frantsesentzako Legegintzako Hauteskundeetan .[5]

2013ko irailean, Madrilgo Teatro Goyako Movimiento Ciudadano plataforma zibilean sartu zen Ciudadanos, partido de la ciudadanía/Herritarrak, herritarren alderdiaren hedapen nazionala sortu zuena.[6]

Carolina Punset 2015eko maiatzeko udal-hauteskundeen eta hauteskunde autonomikoen ondoren, diputatu eta Valentziako Erkidegoko herritarren bozeramailea izan zen. Halaber, 2016ko urrira arte Ciudadanos alderdiaren zuzendaritza nazionaleko kidea izan zen, Ingurumen arloko prestakuntzaren arduradun gisa.

2016ko otsailetik, Punsetek Ciudadanos saileko eurodiputatu jardun zuen, Eurokamarako Liberalen eta Demokraten Aliantza (ALDE) taldeari lotuta. Europako Parlamentuan, Industria, Ikerketa eta Energia 5 eta ACP-UE6 Batzar Paritarioa Europako Parlamentuko Ordezkaritza Batzordeetan lan egin zuen. Gainera, Ingurumena, Osasun Publikoa eta Elikagaien Segurtasuna, eta Hegoaldeko Asiako nazioetako Erakundeekiko Harremanetarako Ordezkaria izan zen.

2016ko urrian, Ciudadanos/Herritarrak aderdiaren Zuzendaritza utzi zuen, alderdiaren ildo nagusitik gero eta urrunago, eta kritikak jaso zituen Valentzian "klan del dátil" delakoarekin, Tormo eta Sánchez eskualde-liderren ingurutik gertu.[7][8]

2018ko urrian jakinarazi zuen Ciudadanos/Herritarrak alderdia utziko zuela alderdiko zuzendaritzarekin gutun kritiko bat idatzita. Arrazoien artean Kataluniaren egoera zegoen, alderdiari leporatzen zion, eurodiputatuaren esanetan:

Albert Rivera jaunaren 155. zenbakiaren aplikazioa ez den guztia atzamarrarekin seinalatzen da. Carles Puigdemontekin hitz egiteagatik, ERCko pertsonekin, 155. blokean ez daudenekin, barre egiten dizute. Nekagarria da. Zelatatu egiten zaituzte, KGBko agenteek egiten duten bezala”. “Jarrera epelak izan ditugu nazionalismoaren aurka, katalanismo moderatuaren botoa irabazten saiatzeko, eta “espainolistenak” izatera pasatu gara”.

Alderdiaren genero-politikak ere kritikatu zituen: “Lotsa sentitzen dut feminista gisa ere; izan ere, “Hazte Oir”-aren inguruko jarreretatik genero-ideologia edo indarkeria aipatzen da familian, eta, egia esan, indarkeria matxista da”.“Edo zerrenda paritarioen beharra ukatzen denean, nahiz eta ez diren inposatu, ez dago emakumeen ordezkaritza nahikorik”.[9][10]

Idazle

aldatu

2013an idatzi zuen No importa de dónde vienes, sino adónde vas/ Ez dio axola nondik zatozen, nora zoazen baizik lanak bere bizitzako ideia ekologista islatzen du.[11]

Gobernuz kanpoko erakundeetan

aldatu

Gobernuz kanpoko hainbat erakunderen esparruan garatu du bere lan-esperientzia, hala nola Proyecto Hombre/Gizakia Helburu —toxikomanoak gizarteratzean lan egiten duena—, Mugarik Gabeko Medikuak, edo Ciudad de la Alegría Fundazioa, Indian, besteak beste.

Sariak

aldatu
  • 2009ko Sari Berdeak, José Navarro Fundazioa, ekologiari eta elikadura adimendunari egindako ekarpenengatik erantzukizun publikoa duen pertsona zen aldetik.
  • 2011n Valentziako Generalitatearen nekazaritzako elikagaien ikerketa eta garapen teknologikoaren saria, nekazaritzako zinegotzi zela, Alteako Nekazaritza Kooperatibarekin batera hasi zuen Zero Hondakina proiektuarengatik.
  • Nekazaritzako zinegotzi zela, Alacanteko Diputazio Probintzialeko Udalerri Jasangarriaren saria jaso zuen, hasi zuen Hiri Baratze Ekologikoak proiektuarengatik.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Aurrekoa:

Sortutako kargua

Valentziako Gorteetako Ciudadanos/Herritarrak taldearen bozeramailea


2015-2016

Hurrengoa:

Alexis Marí