Capella (izarra)
Capella, α Aurigae bezala izendatua (latinizatuta Alpha Aurigae, laburtuta Alpha Aur edo α Aur) Auriga konstelazioko izarrik distiratsuena da, gaueko izarren artean seigarren distiratsuena eta ipar hemisferioko distiratsuenen artean hirugarrena, Arturo eta Vegaren atzetik. Ipar hemisferioko puntu gehienetan ikus daiteke, zirkunpolarra da 44º I baino iparralderago daudenentzat. Bere izenak "ahuntz txikia" esan nahi du latinez. Capella, mitologia klasikoan, Amaltea ahuntza da, Zeusi txikia zenean titia ematen ziona. Eguzkitik nahiko hurbil dagoen izarra da, 42,9 argi-urtera.
Capella (izarra) | |
---|---|
Aurkikuntza eta kokapena | |
Konstelazioa | Auriga |
Partaidetza | Neguko Hexagonoa |
Behaketa ezaugarriak Garaia: J2000.0 | |
Igoera zuzena | 79,172327944 gradu sexagesimal |
Deklinazioa | 45,99799147 gradu sexagesimal |
Itxurazko magnitudea | 0,08, 1,33, 0,88, −0,52, −0,96, −1,29, −1,72 eta −1,78 |
Espektro mota | G3III: |
Ezaugarri fisikoak | |
Metaltasuna | 0,18 |
Tenperatura eraginkorra | 5.272 Kelvin |
Gainazaleko grabitatea | 1.400 zentimetro segundoko ber bi |
Astrometria | |
Abiadura erradiala | 29,6 kilometro segunduko |
Paralaxia | 76,67 mas |
Berezko higidura (deklinazio) | −426,89 mas/u |
Distantzia Lurretik | 13 parsec |
Magnitude absolutua | 0,296 |
Berezko higidura (igoera zuzen) | 75,25 mas/u |
Begi hutsez izar bakarra dela ematen duen arren, Capella lau izarrez osatutako izar-sistema bat da. Izar horiek bikoteka antolatuta daude, lehenak Capella Aa eta Capella Ab izarrek osatzen dutelarik eta bigarrena Capella H eta Capella L izarrek. Lehen bikoteko izarrak, Capella Aa eta Capella Ab, bi izar erraldoi hori dira, biek ere Eguzkiaren masa halako 2,5 dute. Bigarren bikotea osatzen duten izarrak lehen bikotetik 10.000 unitate astronomiko ingurura kokatzen dira eta bi izarrak ere nano gorri ahul, txiki eta erlatiboki hotzak dira.