[go: up one dir, main page]

Arcturus

Arturo (izarra)» orritik birbideratua)

Arcturus[1] (Alfa Bootis / α Boo / 16 Bootis) gaueko zeruko hirugarren izarrik dirdiratsuena da 0,04ko magnitude bisualarekin Sirius (α Canis Majoris) eta Canopus (α Carinae) izarren ondoren. Alfa Centauri osatzen duten bi izarrak batera hartuz gero, begi hutsez ikusi ezin direnak, Arcturus laugarren izarrik dirdiratsuena izatera pasatzen da. Beraz, ipar zeru hemisferioko izarrik dirdiratsuena da. Bere konstelazioa Boötes, Idizaina, da. Tokiko Izararteko Lainoan dago.

Arcturus

Arcturusen kokapena Boötes konstelazioan
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Boötes
Igoera zuzena 14h 15m 39.7s
Deklinazioa +19° 10′ 56″
Itxurazko magnitudea (V)−0.04
Ezaugarriak
Mota espektralaK1.5IIIFe-0.5
Itxurazko magnitudea (J)−2.25
U−B kolore indizea1.27
B−V kolore indizea1.23
R−I kolore indizea0.65
Aldakor motaIzar aldakorra
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv)+5 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: −1093.45 mas/u
Dec.: −1999.40 mas/u
Paralajea (π)88.98 ± 0.68 mas
Distantzia36,7 ± 0,3 au
(11,24 ± 0,09 pc)
Magnitude absolutua (MV)−0.30 ± 0.02
Zehaztasunak
Masa1.10 ± 0.06 M
Erradioa25.7 ± 0.3 R
Argitasuna170 L
Gainazaleko grabitatea (log g)1.76 ± 0.05
Tenperatura4,290 ± 43 K
Metaltasuna [Fe/H]−0.37 dex
Biratze abiadura (v sin i)2.4 ± 1.0 km/s
Beste izendapenak
Alramech, Abramech, α Boötis, 16 Boötes, BD+19°2777, GCTP 3242.00, GJ 541, HD 124897, HIP 69673, HR 5340, LHS 48.
Datubase erreferentziak
SIMBADdata

Etimologia eta historia

aldatu
 
Arcturus zeruan aurkitzeko modua Hartz Nagusitik abiatuta.

Arcturus izena antzinako grezierazko Αρκτοῦρος (Arcturus) hitzetik dator, "hartzaren zaindaria" esan nahi duena, eta Hartz Nagusia eta Hartz Txikia konstelazioekin lotua dago hauengandik hain hurbil egonda. Arabieraz As-Simak ar-Ramih (السماك الرامح) izena jasotzen du, "lantza daramanaren hanka" edo "lantza daraman noblea" esan nahi duena[2]. Izen honek, iraganean erromatartua, Aramec eta Azimech izenak sorrarazi ditu, gaur egun zaharkituak daudenak. Arabierazko beste izen bat Al-Harith as-Sama ((الحارس السماء) da, "zeruko zaindaria" esan nahi duena.

Antzinako Egipton, dirudienez, Smat bezala ezagutzen zen, "erreinatzen duena" edo "gobernatzen duena", baita Bau bezala ere, "datorrena" K. a. XV. mendeko egiptoar egutegi astronomiko batek Arcturus Antaresekin (α Scorpii) lotzen du Menat izeneko zeru irudi handi batean. Egileren batzuentzat gurtza astroetako bat zen Niloko tenpluetan eta Italiako Ancona hiriko Venusen tenpluan.

Astronomia hinduan Svātīren nakshatrari dagoki, zerua banatzen den jauregietako bat, han Nishṭya (kanpoan) ere deitzen zitzaion, ziur asko zodiakotik urrun duen iparraldeko kokapenagatik. Txinan Ta Kiō (adar handia) bezala ezagutzen zen, gertuko lau izar txiki Kang Che (lehortearen lakua) ziren bitartean[3].

Ezaugarri fisikoak

aldatu

Arcturus K1.5III espektro motako erraldoi laranja bat da, gure eguzki-sistematik 367 argi-urteko distantziara dagoena. Polluxen (β Geminorum) ondoren gugandik gertuen dagoen bigarren izar erraldoia da. 4290 kelvineko azaleko tenperaturarekin, bisualki gure eguzkia baino 113 aldiz argitsuagoa da, baina infragorrian igortzen duen erradiazioa kontutan hartzen bada, bere argitasuna ia bikoitza da, eguzkiarena baino 215 aldiz handiagoa. Bere erradioa, bere diametro angeluarraren neurketaren bidez lortua (0,021 arku segundo), eguzki erradioa baino 25,7 aldiz handiagoa da. Bere masa eguzkiarena baino %50 handiagoa da, eta, uste denez, bere barne nukleoa jada hasi da helio karbono bihurtzen. X izpi ahulak igortzen ditu, aktibitate magnetikoa duela iradokitzen duena, "koroa ezkutu" bat izan dezakeelarik, oso ez ohikoa bere moduko izarretan. Izar aldakor bat izan daitekeela uste da, NSV 6603 izena jaso duelarik.

Arcturusren eguzkiarekiko abiadura erlatiboak, beste izar dirdiratsu batzuena baino handiagoa dena, eta bere metaltasun txikiak, gure eguzkiarenaren %28a, II populazioko izar zahar bat eta galaxiako disko sendoko kide bat izan daitekeela iradokitzen dute. Elkarrekin gure galaxian zehar mugitzen diren 53 izarrek osatutako talde bateko kide da, "Arcturusen Taldea" deritzona. Teoria interesgarri batek dioenez, Arcturus eta bere taldea osatzen duten gainontzeko izar guztiak Esne Bidearen mugetatik haratuago eratu dira, izar horietako batzuen adina 10.000 eta 12.000 milioi urte bitartekoa da, iraganean gure galaxiak berak xurgatu zuen galaxia satelite batetik etor litezkeela esan nahi dezakeena.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Izarrik distiratsuenetariko batzuk» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 13 or..
  2. (Ingelesez) Sharon, Moshe. (2013). Corpus Inscriptionum Arabicarum Palaestinae. 5 Brill, 228 or. ISBN 9789004254817..
  3. (Ingelesez) Olcott, William Tyler. (2012). Star Lore: Myths, Legends, and Facts. Dover Publications, 77 or. ISBN 9780486140803..

Kanpo estekak

aldatu