Benedikto IX.a
Benedikto IX.a[1] (Erroma, 1012 inguru - † Grottaferrata, 1056 inguru) hiru aldiz Eliza Katolikoaren Aita Santua izan zen 1032 eta 1048 urteen bitartean (145., 147. eta 150.a). Behin baino gehiagotan hautaturiko eta aitasantutza saldu zuen aita santu bakarra izan zen. Bere osabak ordezkatu zituen aitasantutzan eta beraz Tusculumgo kondeen senidea izan zen, Alberiko III.a Tusculumgoaren semea hain zuzen ere. Bere izaera libertinoagatik nabarmendu zen.
Benedikto IX.a | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1047ko azaroa (egutegi gregorianoa) - 1048ko uztaila (egutegi gregorianoa) ← Klemente II.a - Damaso II.a →
1045eko apirila (egutegi gregorianoa) - 1045eko maiatza (egutegi gregorianoa) ← Silvestre III.a - Gregorio VI.a →
1032ko urria (egutegi gregorianoa) - 1044ko iraila (egutegi gregorianoa) ← Joan XIX.a - Silvestre III.a → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Erroma, c. 1012 | ||||||
Herrialdea | Aita Santuen Lurraldea | ||||||
Heriotza | Grottaferrata, c. 1056 | ||||||
Hobiratze lekua | Cathedral of Grottaferrata (en) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Alberic III, Count of Tusculum | ||||||
Ama | Emmelina | ||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta idazlea | ||||||
Lantokia(k) | Erroma eta Aita Santuen Lurraldea | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||
Familia
aldatuTeofilakto (bere izena) Alberiko III.a Tusculumgoaren semea zen, Tusculumgo senatari-familia garrantzitsuaren parte. Familia honek Erroman agindu zuen X. eta XI. mendeetan zehar, eta sei aitasantu izendatzea lortu zuten Teofilaktoren aurretik[2]. Sergio III.aren anaiaren birloba zen, aita-santuen dinastia honen sortzailea; Joan XIX.aren eta Benedikto VIII.aren iloba zen, Joan XI.aren eta Joan XII.aren senide urruna zen. Benedikto X.a antipaparen osaba zen eta bere arreba Gregorio XII.aren amona zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. 129. araua: Aita santuen izenak. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Mejía, Alberto Royo. «Marozia y el papado en manos de una familia» InfoCatólica (Noiz kontsultatua: 2023-09-07).