[go: up one dir, main page]

Batasun Marxistaren Langile Alderdia

Batasun Marxistaren Langile Alderdia (katalanez: Partit Obrer de d'Unificació Marxista; gaztelaniaz: Partido Obrero de Unificación Marxista, POUM) Espainiako alderdi politiko komunista izan zen, estalinismoaren aurkakoa. Bere eragin-eremu nagusia Katalunia izan zen, Lleidako probintzia batez ere.

Partido Obrero de Unificación Marxista
POUM
Sorrera1935
Desegitea1980
Ideologia politikoasozialismoa, komunismoa, marxismo iraultzailea

1935ko irailaren 29an sortu zen Bartzelonan Bloc Obrer i Camperol eta Esquerra Comunista alderdien baturarekin. Zuzendarien artean Joaquim Maurín, Andreu Nin, Jordi Arquer i Saltor, Pere Bonet i Cuito, Enric Adroher, Julián Gorkin, Juan Andrade, Albert Masó eta Salvador Clop zeuden.

Sortu zenean, POUMek 8.000 militante eta ia 40.000 jarratzaiile zituen.

Bere buruzagirik ezagunena Andreu Nin izan zen eta 1937ko udaberrian Bartzelonan komunisten eta anarkisten artean izandako istiluetan sobietar polizia politikoak atxilotu zuen. Sobietar polizia politikoak errepublikaren eremuan lan egiten zuen ezkutuan, agintari komunistekin elkar hartuta. Madrila eraman eta hil egin zuten, Orlov jeneralaren aginduz. Orlovek Stalinen izenean lan egiten zuen.

Batzorde Exekutiboaren ebazpena

aldatu
« Kontrairaultzak plan bat du. (...) Azken aldian gertatutakoak plan horretako etapak dira. (...).

Langileak armagabetzea kaleen erdian. Eta atzo arratsaldean, Telefónicaren eraikinaren aurkako eraso handiaren prestaketak. Baina proletarioon erantzuna erabat irmoa izan da. Milaka langile kalera irten dira, armak eskuetan. Eta fabrika, lantegi eta biltegietako ekozpen-lanak gelditu dira. Askatasunaren barrikadak sortu dira berriz hiriko leku guztietan.

»
POUMeko Batzorde Exekutiboaren ebazpena, 1937ko maiatza

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Politika  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.