LapurdiEuskal Herriko erdialdeko herrialdea da, egun Frantziako estatuaren barneko Akitania eskualdeko Pirinio Atlantikoakdepartamenduko (64) parte dena, eta Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa Garaia, Nafarroa Beherea eta Zuberoarekin batera, Euskal Herria osatzen duena. 858 km²ko eremua du eta 2013an 243.466 biztanle zituen. Ez du inolako lurralde ofizialtasunik Frantziako administrazioan. Hiriburua Baiona da, nahiz eta hori, euskal antolaketa politikoak deuseztatuak izan ostean izendatu zuten. Baiona Pirinio Atlantikoetako departamenduko suprefetura eta Ipar Euskal Herriko hiririk jendetsuena da.
Anton Abadiaren paperen arteko 1865eko aurrekontu batzuetan, gaztelua egiteko aurreikusiriko gastuen guztizko kopurua ageri da: 172.887 libera, altzariak kontuan hartu gabe. Hil aurretik, Anton Abadiak gaztelua eta lur sail osoa Frantziako Zientzia Akademiari utzi zizkion.
BaionakoBaiona Ttipia auzoko Trinket karrikako (orduan Maubec izena zeramana) 2. zenbakian jaio zen 1767an familia umil eta ugari (10 neba-arreba ziren) batean; bere aita Pierre Laffitte (1789an hila) arotza zen. Ikasketa laburren ostean 12 urterekin arotz-ikastun bihurtu zen bere aitarekin; gero bi urtez Baionako notario baten hirugarren idazkari aritu zen eta hamalaurekin hiri honetako Formalaguès izeneko tratulariaren zerbitzupean hasi zen.