Ongi etorri Kataluniako Atarira! Benvingut al Portal de Catalunya! Benvengut en Portau de Catalonha! Bienvenido al Portal de Cataluña!
Katalunia
Kataluniako Autonomia Erkidegoa (katalanezComunitat Autònoma de Catalunya, gaztelaniazComunidad Autónoma de Cataluña eta aranerazComunautat Autonoma de Catalonha) Espainiakoautonomia erkidego bat da. Kataluniako lurralde historikoaren zati da. Bere Autonomia Estatutuaren arabera "nazio" bat da.
Geografikoki Espainiako ipar-ekialdean dago eta herrialde osoko bigarren hiri garrantzitsuena eta Europako Batasuneko seigarren metropolitar barruti handiena da (36 udalerrik osatutakoa, 3.161.081 biztanle eta 633 km²-ko azalerarekin). Are gehiago, Bartzelonaren influentzia-eremua harago heltzen da, 4.268 km² eta 5.327.872 -ko eremu handiago baten, hain zuzen ere. Mediterranear itsasoaren kostaldean kokatuta dago, Pirinioetatik 160 kilometrora.
Bartzelona mundu mailako ekitaldi askoren agertoki izan da historian zehar, nazioartean proiektatzera lagundu dutenak. Horietatik garrantzitsuenak 1888 eta 1929koErakusketa Unibertsalak eta 1992koOlinpiar Jokoak izan dira. Horrez gain, 2004anKulturen Forum Unibertsala edo "Fòrum de les Cultures" deituriko ekitaldi erraldoia gauzatu zuten Kataluniako hiriburuan.
Katalunian usadioz San Jurgiren Eguna edo Diada de Sant Jordi delakoa, maiteminduen eguna da, honetan pertsonek euren bikotekide eta estimatutako pertsonen artean arrosa eta liburuak elkartrukatu edo oparitzen dira.
Usadioa gizonak emakumeari arrosa eta emakumeak gizonari liburua oparitzea da.
Uste denez emakumeari arrosa oparitzeko ohitura ziurrenik XV. mendekoa izango litzake. Bertsio batzuek ohitura hau Bartzelonan udan ospatzen zen Arrosa edo Maiteminduen Azokarekin lotzen dute. Gauza jakina da garai hartan apirilaren 23an Kataluniako Generalitatearen Jauregiko San Jurgiren kaperako mezara zihoazen emakumeei arrosak eskaintzen zitzazikiela. Gaur egun arrosa senyera bat eta gari zuztar batez lagundurik doa. Arrosaren kolore gorriak pasioa isladatzen du, senyerak Kataluniako santu zaindaria eta gari zuztarrak berriz ugalkortasuna.