Arizkun
Baztango lekua, Nafarroa Garaia
Arizkun Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztan udalerrikoa. Lau auzo ditu: Aintzialde, Bozate, Ordoki eta Pertalats. Horietaz gain, Otsanaiz, San Blas eta Bergarako etxe-multzoak eta Aritzakungo baserriak ere Arizkungo egiten dira. 2022 hasieran, 568 biztanle zituen.[1]
Arizkun | |
---|---|
Euskal Herria | |
Arizkungo ikuspegi orokorra | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Baztan |
Posta kodea | 31700 |
Herritarra | arizkundar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°10′25″N 1°29′06″W / 43.173611111111°N 1.485°W |
Garaiera | 278 m |
Demografia | |
Biztanleria | 565 (2020) |
Klima
aldatuGrafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Biztanleria
aldatu1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2000 | 2010 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1295 | 1234 | 1045 | 821 | 755 | 651 | 657 | 610 | 565 |
Kultura
aldatuBestak eta ospakizunak
aldatu- Inauteak hausterre asteazkenaren aintzineko egunetan ospatzen dira:
- Ostegunean: egunttunttuna, haurren besta.
- Igande eta astelehenean gazteak etxez etxe eskean ibiltzen dira.
- Astearte goizean sagardantza dantzatzen da. Eguerdian Hartzak eta bere segizioak (Hartzazaina, damak, mozorroak, musikariak...) herria kurritzen dute.
- Arizkungo bestak ekainaren 24an ospatzen dira, San Joanetan.
Zinema
aldatuArizkunen filmatu zen Baztan filma (2012, Iñaki Elizalde); aktore nagusiak Unax Ugalde, Carmelo Gómez, Joseba Apaolaza, Ramon Agirre, Txema Blasco, Kandido Uranga, Mirentxu Goienetxe, Patxi Bengoetxea eta Felipe Saharrea izan ziren.
Ondarea
aldatu- Aingeruen Andre Maria monasterioa, 1737an eraikia, Arizkungo herrigunean.
- Bergara dorrea, XIV-XV. mendeen artean eraikia.
- Erratzuriz, Errazuriz indiano familiaren baserria eta Pello Salabururen jaiotetxea.
- Gamioxarrea dolarea
- Gorrienea, Bozate; Santxotena Museoa dagoen eraikina da.
- Iturraldea, herrigunean.
- Lamiarrita, Bozate eta Arizkun arteko bidegurutzean.
- San Joan Bataiatzailea eliza, Arizkungo herrigunean.
- Santxotena Museoa, Xabier Santxotena bozatear-arizkundar eskulturgilearen museoa da, Bozate auzoan.
- Señorío de Ursua hotela, Ordoki auzoan.
- Urtsua jauregia, Erdi Aroko dorretxea. Pedro Urtsua (1520-1561) arizkundar konkistatzaile eta militarraren jaiotetxea izan zen; Lope Agirre gipuzkoar abenturazalearen El Dorado kondairazko hirirako espedizioan parte hartu eta bertan hil zuten.
Arizkundar ospetsuak
aldatu- Pedro Urtsua (1520-1561), konkistatzaile eta militarra.
- Martin Urtsua (1653-1715), konkistatzaile eta militarra.
- Juan Goienetxe Gaston (1656-1735), argitaratzaile, kazetari eta politikaria.
- Juan Bautista Iturralde (1674-1741), negozio gizon eta politikaria.
- Frantzisko Laphitz (1832-1905), apaiz eta euskal idazlea.
- Damaso Legaz Laurenzena (1838-1902), apaiz eta euskal idazlea.
- Jesus Ioldi Bereau (1894-1936), kimikari eta politikaria.
- Pello Salaburu (1951-), idazle, irakasle eta euskaltzaina, bai eta EHUko errektore ohia ere.
Argazki galeria
aldatu-
Arizkungo herriguneko etxea.
-
Arizkungo karrika.
-
Arizkungo ikuspegi orokorra.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Nomenclátor. Relación detallada de las entidades y núcleos de Población. nastat.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Arizkun | ||
---|---|---|
Aintzialde | Bozate | Ordoki | Pertalats |