Barbados
Barbados[1] Karibeko uharte-estatu burujabea da, Antilla Txikietako zati. Commonwealtheko kidea da. 439 kilometro koadroko eremua du, eta 2010ean 277.821 biztanle zituen.[2] Hiriburua eta hiri handiena Bridgetown da. Ingelesa da hizkuntza ofiziala.
Izena
aldatu1536. urtean, itsasgizon portuges batek, Brasilera bidean, uhartera gerturatu eta Os Barbados izena eman zion (bizardunak): bertako pikondo mota batek, sustraiak agerian ditu enborretan zintzilika bezala, eta horrek zuhaitz bizardun itxura ematen zien landare haiei[3].
Ohikoa izan da ingelesezko mapetan Barbadoes forma idaztea ere.
Geografia
aldatuBarbados Ozeano Atlantikoan dago, Haizaldeko uharteen ekialdean. Antilla Txikietan ekialderen dagoen uhartea da. Mount Hillaby da mendirik garaiena (340 metro). Klima monzonikoa dauka, Köppen sailkapenaren arabera. Bi urtaro daude: euritsua ekainetik azarora, eta lehorra, abendutik maiatzera.[4]
Historia
aldatuJatorrizko lehen biztanleak karibeak eta arawakak izan ziren.
Portugesen lehen bisita batzuen ondoren, nolabaiteko okupazio bat izan zuen uhartean Portugalekm 16. mendean.
Okupazio jarraituagoaren hasiera 1625. urtean hasu zen, Henry Powell kapitaina lehorreratu zenean bertan 80 kolono eta 10 beltz esklabo afrikarrekin[3].
1640. urterako, azukrearen ekoizpenera zuzendutako gizarte esklabista ezarria zegoen. Irabazi handiak sortu zituen esklabotzak bertan ezarritako kolono jabe zurientzat, zein Britainiar metropoliarentzat. 1750. urtean 18.000 kolono zuri zeuden, eta 65.000 inguru esklabo beltz.
Esklaboen merkataritzan 1807an kendu zuten britainairrek, baina esklabotzak jarraitu zuen Barbadosen. 1816n esklaboen matxinada bat izan zen, baina porrot egin zuen: nahiz eta kolonoak ez gaizki tratatzeko erabaki hartu zuten matxinoek (zuri bat ere ez zen hil), errepresio koloniala gogorra izan zen, 120 beltz hil ziren borroketan, eta 144 gero exekutatuta. 1834an, azkenean, esklabotza ezabatu zen uhartean.
1966an Barbados burujabe geratu zen Commonwealth barnean. Lehenbiziko gobernua Errol Barrowek (Langileen Alderdi Demokratikoa) zuzendu zuen. Barbadosko Langileen Alderdiko Tom Adamsek irabazi zituen 1975eko hauteskundeetan, eta 1985ean hil zen arte egon zen agintean. Urte horretan, Errol Barrow bihurtu zen lehen ministro, harik eta hil zenean Lloyd Erskine Sandifordek haren lekua hartu zuen arte. 1994an, Owen Arthur hautatu zuten gobernuburu. 1996-2011 bitartean, Clifford Husbands izan zen gobernadore nagusia, Elisabet II.a erreginak izendaturik.
2021eko azaroaren 30an errepublika aldarrikatu zen eta Sandra Mason lehenbiziko presidentea bihurtu zen.[5] Errepublika bilakatu ondoren, Commonwealtheko kide izaten jarraitu zuen estatuak dena dela.
Gobernua eta administrazioa
aldatuPolitika
aldatuBarbados errepublika da. Botere betearazlea lehen ministroaren eta presidentearen esku dago. Parlamentua ganbera bikoa da: senatua (21 eserleku) eta batzar-etxea (30 eserleku).
Banaketa administratiboa
aldatuHerrialdea 11 parrokiatan banaturik dago:
|
Demografia
aldatu2010ean 277.821 biztanle zituen.[2] Dentsitatea handia da, 660 kilometro koadroko. Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %18 dira, 15-24 urte bitartekoak %12,7, 25-54 urte bitartekoak %44,1, 55-64 urte bitartekoak %13,4 eta 65 urtetik gorakoak %11,8. Bizi itxaropena 75,5 urtekoa da, 73,2 urtekoa gizonezkoena eta 77,9 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak).[6]
Etniak era honetan daude banaturik: beltzak %92,4, zuriak %2,7, mulatoak %3,1 eta asiarrak %1,3. Erlijioari dagokionez, %66,4 protestanteak dira, anglikanoak batez ere, %3,8 katolikoak eta %20,6 agnostiko eta ateoak.[6]
Ekonomia
aldatuBarbadosko ekonomia azukre-kanaberan eta azukre errefinatuaren, melazaren eta ronaren ekoizpenean eta esportazioan oinarritu izan da, XVII. mendean britainiar kolonia bihurtu zenetik. 1970eko hamarkadaz geroztik, manufakturen eta turismoaren sektoreek garrantzi handia hartu dute. Finantza sektoreak ere pisu handia du, Barbadosek eskaintzen dituen banku-isilpekotasunak eta zerga txikiek munduko beste hainbat tokitako dirua erakarri dutelako.
Petrolioaren eta gas naturalaren hobiak aurkitu dira azken urteetan. Arrantzaren garrantziak ere gorantz egin du. Turismorako azpiegiturak ugaritu egin dira etengabe azken urteetan. Per capita errenta 17.500 dolarrekoa zen 2017an.[6]
Kultura
aldatuKriketa da Barbadosko kirol nagusia.
Barbadostar ezagunak
aldatu- Grantley Adams (1898–1971), lehen ministroa 1953tik 1962ra.
- Sandra Mason (1949–), Barbadosko lehenbiziko presidentea 2021etik
- Owen Arthur (1949–2020), lehen ministroa 1994tik 2008ra.
- Mia Mottley (1965–), lehen ministroa 2018tik.
- Rihanna (1988–), pop-abeslaria, heroi nazional izendatua errepublika izendatu eta gutxira[5].
- Darren Matthews (1991–), txirrindularia.
Irudi galeria
aldatu-
Barbadosen mapa.
-
Bridgetowngo aldiriak eta portua.
-
Bridgetownetik gertuko hondartza.
-
Bridgetowngo High street.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-29).
- ↑ a b 2010 POPULATION AND HOUSING CENSUS, barstats.gov.bb
- ↑ a b «How Barbados Got Its Name - Barbados Pocket Guide» www.barbadospocketguide.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- ↑ Average and Record Conditions at Bridgetown, Barbados. BBC Weather, bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2018-5-7).
- ↑ a b Lartzanguren, Edu; Berasategi Otamendi, Gorka. (2021-12-01). «Errepublika bihurtu da Barbados, Elizabeth II.aren koroa utzita» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-01).
- ↑ a b c Barbados. cia.gov (Noiz kontsultatua: 2018-5-7).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Webgune ofiziala, gov.bb
Amerikako herrialde eta lurraldeak | |||
Ipar Amerika eta Karibea |
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu Batuak • Antigua eta Barbuda • Bahamak • Barbados • Belize • Costa Rica • Kuba • Dominika • Dominikar Errepublika • El Salvador • Grenada • Guatemala • Haiti • Honduras • Jamaika • Kanada • Mexiko • Nikaragua • Panama • Saint Kitts eta Nevis • Santa Luzia • Saint Vincent eta Grenadinak • Trinidad eta Tobago
|
Hego Amerika |
Estatu burujabeak: Argentina • Bolivia • Brasil • Txile • Kolonbia • Ekuador • Guyana • Paraguai • Peru • Surinam • Uruguai • Venezuela
|