[go: up one dir, main page]

Abangoardismoa tradizioarekin haustura eta berrikuntza aldezten dituzten arte mugimenduen eta literarioen multzoa da. Abangoardismorako joera XX. mendearen hasieran garatu zen bereziki eta eskola bereizi zenbait bildu zituen, hala nola dadaismoa, surrealismoa, kubismoa eta futurismoa.

Fontaine, Marcel Duchampen abangoardiazko lana.

Testuingurua

aldatu

XX. mendeko hasieran aldaketa handiak eman ziren eta, horiekin lotuta, Abangoardismoa sortu zen. Zientzian errealitatearen kontzeptua aldatzen ari zen: esaterako Bergsonek denboraren subjektibitatea erakutsi zuen, Einsteinek Erlatibitatearen teoria aurkztu zuen, Mekanika kuantikoaren ideiak plazaratu ziren... Psikiatrian Freudek psikoanalisiaren teoria aurkeztu zuen. Teknologia berriek artearen errealitatea aldatu zuen bestetik: argazkilaritzak eta zinemak errealitatea erakusteko gaitasuna azaldu zuten, arte figuratiboaren oinarriak kuestionatuz. Halaber, kolonialismoak etnografia bildumak zabaldu zituen eta horri esker mendebaldean Afrikako, Ozeaniako eta Asiako zibilizazioen arteak ezagutu ziren. Faktore hauek guztiek artisten forma berrien bilaketa indartu zuten. Abangoardismo barruan mugimendu asko eman ziren.

Abangoardismoaren adierazpenak

aldatu

Abangoardismoaren barruan momentuero beste joerak joan ziren sortzen. Kasu gehienetan, aurrekoak zaharkitutzat emanez, proposamen berriak eta erradikalagoak plazaratu zituzten. Horien artean hauek aipa daitezke:

Iturriak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Zirriborro  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.