[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Zhdanov Doktrina

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zhdanov Doktrina (batzuetan zhdanovismo edo zhdanovxtxina; errusieraz: доктрина Жданова, ждановизм, ждановщина) Sobietar Batasunaren doktrina kultura izan zen, Komite Zentraleko idazkari Andrei Zhdanovek idatzia, 1946an. Doktrina honen arabera mundua bi esparrutan banatzen zen: "inperialista", AEB buru zuena; eta "demokratikoa", Sobietar Batasuna buru zuena.

Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Zhdanov txostena
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009
«

Amerikar espantsionismoaren bitartez mundua menderatzea da Ameriketako Estatu Batuetako korronte espantsionista berriaren helburua. Korronte berri horrek sendotu egin nahi du Ameriketako Estatu Batuek duten monopolioa nazioarteko merkatuetan. Lehiakide nagusi biak —Alemania eta Japonia— desagertu direlako eta bazkide kapitalistak ahuldu direlako sortu da Amerikaren aipatutako monopolioa

»

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Zhdanov doktrinaren helburu nagusia honako esaldian laburbiltzen zen: "Sobieetar kulturan posible den gatazka bakarra ongiaren eta onenaren arteko gatazka da". Zhdanovismoa laster bilakatu zen Sobietar kulturaren politika, eta sobietar artista, idazle eta intelligentsiako kideek, oro har, alderdiaren ildo honekin bat egin behar zuten. Berau betetzen ez zuten artistek jazarpena izateko arriskua zuten. Josif Stalinen heriotzarekin, 1953an, doktrina bertan behera geratu zen.

1946an bi aldizkari literarioren aurka erabili zen doktrina hau, Zvezda eta Leningrad, Mikhail Zoxtxenko eta Anna Akhmatovaren lan satirikoak argitaratzeagatik. Lehenago historialari batzuk ere salatu zituzten, Errusiako egile klasikoetan Jean-Jacques Rousseau, Molière, Lord Byron edo Charles Dickensen influentzia zegoela adierazteagatik.

1948ko otsailaren 10ean musikaren inguruko beste dekretu bat egin zen, eta kanpaina anti-formalistaren hasiera izan zen. Hasieran Vano Muradeliren opera baten aurka zen, baina laster edatu zen Dmitri Xostakovitx, Sergei Prokofiev edo Aram Khatxaturianem aurka. Xostakovitxek berak idatzitako Rayok anti-formalistan politika honen satira egiten zen. Kondenatutako musikarien berrezartzea 1958ko maiatzaren 28an egin zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]