Viktoria parkea (Londres)
Viktoria parkea | |
---|---|
Victoria Park | |
Ondasun Ingelesa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Tower Hamlets |
Koordenatuak | 51°32′13″N 0°02′17″W / 51.537°N 0.038°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1845 |
Izenaren jatorria | Viktoria Erresuma Batukoa |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1000178 |
Webgune ofiziala | |
Viktoria parkea (ingelesez: Victoria Park) Ingalaterrako Londres hiriburuan dagoen parke bat da, ekialdeko Tower Hamlets udalerrian kokatzen da. Regent's Canal ubideak mugatzen du mendebaldean Viktoria parkea. 2011 urtean Londresko parkerik onenaren saria eman zioten hiritarrek[1] eta Bandera berdea jaso zuen honen adierazgarri.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koroak 88 hektareatako lurraldea erosi zuen eta Sir James Pennethorne arkitektoari eskatu zion parke bat diseina zezan. 1842 eta 1846 artean burutu ziren lanak, eta 1845ean ireki zituen ateak. XIX mendean auzoko industria ugarietako langileentzako ezinbesteko aisialdi eremua bihurtu zen eta People's Park ("jendearen parkea") ezizena hartu zuen. Era berean Tower Halmets (sozialista eta iraultzailea) eta Hackney (erlijio errefomatzailea) udalerrien arteko muga eta aldi berean lotura izan zen. Speaker's Corner inprobisatuak ohikoak izan ziren XIX mendearen bukaeran hasi eta Bigarren Mundu Gerra ondoren ere.
Kontzertuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970 eta 1980 hamarkadetan hainbat protesta kontzertu izan ziren, Rock Against Racism eta Anti-Nazi League erakundeek antolaturikoak esate baterako. Ezagunena The Clash taldeak 1980 urtean emandakoa da.
Milurteko berrian ere itzuli dira kontzertu emanaldiak.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat kirol desberdinen jarduerak izaten dira parkean:
- Txalupa estropadak
- Kriketa
- Futbola
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Informazio praktikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) WebCite query result. (Noiz kontsultatua: 2017-03-26).
- ↑ (Ingelesez) «Music Review: Tiësto/Pendulum @ Victoria Park» Londonist 2010-08-03 (Noiz kontsultatua: 2017-03-26).